62. zenbakia ·
2007 (1)
Mintzapraktika programak: euskararen erabileran eragiteko tresna eraginkorrak
Oskar Zapata
*Oharra: artikulu hau, 2007. urteko otsailean HIZKUNEA soziolinguistika
agerkarian argitaratutakoaren laburpena da
SARRERA
Azken urte hauetan hala administrazioan nola euskalgintzan nolabaiteko kezka
sortu da euskararen erabileraren inguruan. Garai batean zegoen ustea eta desioa
(ezagutzak erabilera ekarriko zuela) ez zela zuzena ikusi da: ezagutzak ez
du erabilera bermatzen. Erabilera sustatzeko politika eta programa eraginkorrak
ezinbestekoak direla ikusi dugu bai euskalgintzan baita Administrazioan ere.