61. zenbakia ·
2006 (3)
Euskararen normalizazioa testuingugu askotarikoan
Castillo Suárez, Mikel Galartza
SARRERA
Euskararen normalizazioan diharduten gizarte erakundeek eta erakunde publikoek garrantzizko erronka bati aurre egin behar diote, alegia, gaur egun Euskal Herrian nagusi den kultura eta hizkuntza aniztasuna kudeatzen jakin beharko dute. Izan ere, jende askok, iritsi berritan, ez du Euskal Herriaren ikuspegirik, eta berezko hizkuntza badela ere ez dakite. Premiazkoa da, eta beharrezkoa, etorkin saldo iritsi berrien artean euskararenganako eta euskara sustatzeko egiten ari den lanarenganako jarrera positiboa bultzatzea –edo errespetuzkoa, bederen—; eta orobat beharrezkoa da etorkin horiek guztiak hizkuntzaren normalizazio prozesuan txertatzea.