56. zenbakia ·
2005 (3)
Nafarroako irakaskuntza elebiduna: irakasleen jarrerak eta sinesmenak
Pablo Sotés, Nekane Oroz, Carlos Vilches
1. SARRERA
Nafarroako egoera soziolinguistiko bereziak eragin nabarmena du komunitate honen hainbat jardueratan. Euskarari buruzko 18/86 Legeak eragindako zonifikazioak, gainera, egoera gehiago nahasi du, izan ere, lege horren ezarpenak garrantzizko ondorioak ekarri ditu euskararen ezagupenean, erabilpenean eta hizkuntzarekiko jarreretan, horren inguruko ikerketetan frogatu den bezala (Aizpurua, 1995; Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia, 1995, 1997; Eusko Jaurlaritza 1997, 2003, Oroz, 1999; Nafarroako Gobernua, 2004; Vilches eta Cosín, 1995).