50. zenbakia ·
2004 (1)
Hizkuntz politika Deustuko Unibertsitatean
Rosa Miren Pagola
1. SARRERA
Urteak dira Deustuko Unibertsitateak euskarari eta euskal kulturari ateak zabaldu zizkiela. Horren lekuko da 1967. urtean sortua izan zen Euskal Kultur Mintegia, zeinek, beste helburuen artean, euskararen irakaskuntza zuen nagusienetakoa. Unibertsitateak, 1978-1979 ikasturtean, Euskal Irakaslegoa deritzan Institutu bihurtu zuen mintegi hori eta, beraz, ikasturte honetan zilarrezko ezteiak ospatzen ditu. Hogeita bost urte nahiz bertako unibertsitariak nahiz kanpoko ikasleak euskalduntzen eta alfabetatzen, handik igaro diren 25000 mila ikasleek haren izen on eta ospea egiaztatzen dutelarik.