47. zenbakia ·
2003 (2)
Euskal gaztetxoen jarrerak euskararen etorkizuna aurresaten
Nekane Larrañaga
1. GAZTETXOEN EUSKARA ERABILERA EZAGUTZAREN AZPITIK
Azken urteetan euskararen normalizazio bidean, irakaskuntzaren bidez, euskararen ezagutza zabaltzen egin dira batez ere ahaleginak. Ondorioz, asko gehitu da euskara eta euskaraz ikasi izan duten gaztetxoen taldea; baina badakigu, gazte hauen artean euskararen ezagupena hainbat ez dela ugaritu hizkuntza honen erabilpena. Eta jakina, gazteek erabiltzen ez duten hizkuntzak ez du oso argi bere etorkizuna.
Euskal Herriko, eta batik bat Euskal Autonomi Erkidegoko, 13/14 urtetako ia gaztetxo guztiak iritsi dira, etxean nahiz eskolan jasotako euskararen bidez, euskara ikastera hizkuntza hau ondo ez bada ere erdizka ezagutuz-.