47. zenbakia ·
2003 (2)
Donostia-Baiona Eurohiria eta euskara
Eguzki Urteaga
Donostia-Baiona eurohiriaren eraikuntza progresiboak, nahiz eta une honetan nahiko birtuala izaten jarraitzen duen, erronka berri batzuk sortzen ditu euskararen berreskurapen eta ondoren normalizazioan, bai Gipuzkoan, bai Lapurdin. Izan ere, Donostia eta Baiona arteko megalopoliaren eraikuntzak 50 kilometro ingurutan zeharkatuko litzatekeen 600.000 biztanleko hiri bat sortuko luke. Gaur egun, Gipuzkoako Diputazioa eta Baiona-Angelu-Biarritze Hiri Elkargoa lanean dabiltza egitasmo hau errealitate bilaka dadin, eta proiektua gauzatzen laguntzeko mugaz gaindiko agentzia bat sortu dute. Hainbat lankidetza alor izendatuak izan dira, hala nola, garraioak eta ingurugiroa, baina euskara ez da agertzen nahiz eta bi herrialdeen arteko osagai amankomuna izan. Geroantzean pentsa daiteke hizkuntzek, eta bereziki euskarak, arreta berezia ukango dutela. Perspektiba horretan komeni da euro-hiri horrek dakartzan erronkak izendatzen joatea.