47. zenbakia ·
2003 (2)
Donostia-Baiona Eurohiria planaren aurkezpena
Larraitz Garmendia
Oharra: Artikulu hau Baiona-Donostia Eurohiriaren Liburu Zuriaren txostenaren laburpena da, eta Baiona-Donostia Eurohiriaren Aholkularitza Bulegoak argitaratu du (agency@eurocity.gipuzkoa.net). Eurohiria aurkezten duen beste txostenik ez dugu aurkitu. Hizkuntzaren inguruko gaiez hausnarketa egiteko mintegi bat burutu zen 2002ko maiatzean Donostian eta Baionan; gaiaren inguruan Maria-Jose Azurmendik egindako gogoeta aldizkari honetan bertan duzu.
ABIAPUNTUA: bi lurralde mugakide
Abiapuntutzat bi lurralde errealitate desberdin eta urruneko�» ditugu
nahiz mugakide. Hain gertu eta hain urrun daudenak. Muga tarteko duten bi lurralde, goi-mailako erabaki politiko baten ondorioz (Europa eraikitzeko prozesua), etorkizun komuna�» eta ustez hobea izatera behartuta daudenak. Europar estatu nagusiaren lehen hipotesia da hemen abiapuntutzat hartzen duguna.