46. zenbakia ·
2003 (1)
Erabileran Eragin Jardunaldian ateratako ideia nagusiak
Imanol Esnaola
2001. urtean SEI elkarteak Kale Erabileraren IV. Neurketa egin zuen. Neurketaren emaitzak eta ondorioak 2002. urtean kaleratu ziren. Bi urte horietan zehar, SEI elkartearen xedea, datuak eta datu horien irakurketa gizarteratzeaz gain, erabilerari buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatzea izan zen.
Asmo horrekin 2002ko abenduaren 20an, Erabileran Eragin Jardunaldia antolatu zuen. Martin Ugalde Parkeko mintegian 120 lagun bildu ziren. Horien artean euskararen normalizazioan esparru guztietan diharduten adituak eta teknikariak.
Egunak egitura oso oinarrizkoa zuen: hiru mahai inguru: orain arte egindakoa, etorkizunak iragartzen duena eta etorkizunean egin beharrekoa. Bistan da hiru gaiak mardulegiak zirela mahai-inguru bakar batean agortzeko. Ez zen hori antolatzaileon asmoa. Balio izan zuen, ordea, galdera eta zalantza nagusiei erantzunak emateko, iritziak trukatzeko