45. zenbakia ·
2002 (4)
Hizkuntza alorreko proposamenak Europaren etorkizunarentzat
Europa Diversa taldea
Jaume Bofill Fundazioa, Kataluniako Universitat Obertako Humanitate eta Filologia fakultatea, Eurocongrés 2000 eta Unescoren Kataluniako Linguapax institutuak, elkar hartuta jardun ziren Europa Diversa izenaren pean.
· Ongi etorri esanez Europaren Etorkizunari Buruzko Konbentzioak Europako Batasunaren hizkuntza politikari buruzko ideiak plazaratzeko eskaintzen duen aukerari;
· Iristear dagoen Batasunaren hedatzeari ongi etorri esanez;
· Batasunaren hizkuntza erregimen orokorra berritzeko konpromisoa hartuta, sortu zuten sei estatuentzat egina izan baitzen;
· Munduan zehar hedatzen ari den globalizazioak hizkuntza eta kultura aniztasunari dakarkion mehatxuaz jabeturik;
· Hizkuntza eskubideek giza eskubideen atala direlakoan;
· Europaren ondare linguistiko eta kulturalaz harro;
· Hizkuntza aniztasunaren zenbait alderdiri buruz Kontseiluak[1], Erregioen Batzordeak[2] eta Parlamentuak[3] berriki hartutako zenbait erabaki gogora ekarriz;
· Europako Batasunaren[4] Oinarrizko Eskubideen Kartaren 22. artikuluak hizkuntza aniztasuna babesteaz dioena aintzat hartuz;
· HIZGABEren "Ljouwert Declaration on Linguistic Diversity and the Future of the European Union" agiria gogoratuz;[5]
· Ondorengo belaunaldientzat gure ondarearen berezko zati hau gordetzeko dugun arduraz jabeturik;
Honakoa PROPOSATZEN DIOGU Europaren Etorkizunari Buruzko Konbentzioari, Europako Komunitateko instituzioei eta kide diren estatuetako gobernuei: