43. zenbakia ·
2002 (2)
Euskararen Erabileraren Bilakaera Ipar Euskal Herrian
Eguzki Urteaga
SORRERA
Artikulu honek, SEI-k egindako Erabileraren IV. Kale Neurketa du abiapuntutzat, nahiz eta ez garen inkestaren datu soiletan oinarrituko kale neurketaren nondik norakoak ulertzerakoan. Inkesta honen diseinuaren oinarria aurrekoen bera izan da, alegia, "neurketa burutu den urte saioa, aste egunak eta orduak, aurreko neurketen berdinak izan dira eta neurtutako ibilbideak irizpide berekin aukeratuak izan dira". Era berean, neurketa 2001-eko azaroaren 7-a eta 10-a bitartean egin dela esan beharra dago eta ipar Euskal Herriko 37 udalerrietan egin da (30 Lapurdin, 4 Nafarroa Beheran eta 3 Zuberoan), oro har, 9 264 pertsona entzun direlarik.