41. zenbakia ·
2001 (1)
Hizkuntza katalana kontsumitzailearen aldetiko erabaki-hartze eredu baten barruan
M.M. Aguiler, J.M. Romani
Oharra: Artikulu hau honako lan honen 10. atalaren itzulpena da: Aguiler, M. M.; Romaní, J. M. (1995). Actituts dels consumidors catalans davant de lus comercial del catal� (Kontsumitzaile katalanen jarrerak katalanaren merkataritza-erabileraren aurrean). Bartzelona, Geralitat de Catalunya.
Eredu honek kontsumitzailearen erabaki-hartzean parte hartzen duten aldagaiak bi motatan banatzen ditu: erabakia hartu eta ekintza gauzatu behar duen subjektuari dagozkion aldagaiak, eta erabakia eta ekintza jaso behar dituen objektuari dagozkion aldagaiak.
10.1. Subjektuari dagozkion aldagaiak
Aldagai psikologikoak. Hizkuntza katalanaren presentziak esanahi desberdinak har ditzake norberaren historia pertsonalaren arabera, eta beti dago izaera partikular eta bereizgarrien menpean.
Aldez aurretiko joerazko, jarrerazko eta ziozko aldagaiak. Hizkuntza katalanak eragin desberdina sortzen du norberaren posizionamendu ideologiko/afektiboaren ondorioz aldez aurretik duen joeraren arabera. Katalan jatorriko elkarrizketatuek, oro har, besteek baino neurri handiagoan erakusten dute osagai hau. Eta bera da, hain zuzen, katalanaren efektua hizkuntza bat edo besteren erabilerak dakarren praktika/erosotasunetik harago joanarazten duena. Hizkuntza katalanetik afektiboki hurbilen dauden hiritarrek osagai pragmatikoa (aurretiko jarreretatik deslotuagoa) gailentzen dute merkataritza-esparruan hizkuntzari dagozkion guztietan. Gazteenen segmentuetan, hizkuntza katalanaren ezaguera hoberenak ematen diren segmentuetan, jarrerazko osagai ideologikoago honen murriztea antzematen da. Ezagutzazko aldagaiak. Hizkuntza katalanaren ezaguera maila handiago edo txikiagoak eragiten du oinarrian ezaguera baxuagoa denean eta, bereziki, lengoaiak irakurketa arretatsua eskatzen duen informazio idatzi garrantzitsua jakinarazten den egoeretan. Oso eragin gutxi dauka berehalako irakurketako informazio idatzietan, hala nola etiketatzean edo dendetako errotulazioan.
10.2. Kontsumo objektuari dagozkion aldagaiak
Hizkuntza katalanaren presentziak duen eragina honetan ere maila desberdinetan ematen da: