37. zenbakia ·
2000 (2)
Soziolinguistika akademikoa
Nekane Jausoro
Saio honen izenburuari jarraiki, nere asmoa Euskal Herriko soziolinguistika akademikoaren erradiografia antzeko bat egitea da[1]. Gaur, Euskal Herriko soziolinguistikari buruz aritzeko moduan baldin bagaude, azken urte hauetan gertatu diren aldaketei esker da; izan ere, orain dela 20 urte inguru euskal soziolinguistikaren izaera ez zen oso argi ikusten[2]. Adibide bat: Txema Larreak[3] artikulu batean Marijose Azurmendiren aipamen bat egiten du, non 1978ko jardunaldi batzuetan irakasle honek adierazten zuen bere ustez ez zegoen une hartan esaterik euskal soziolinguistika�» bat zegoenik (ez euskararen egoeraren ezagutza mailaren aldetik, ez arlo honek dituen tresneria teoriko-metodologikoen ezagutzaren aldetik); Larreak berak, artikulu berberean (hau da, 1983an), adierazten du ez duela ikusten oraindik euskal soziolinguistikaz hitz egiterik dagoen.