35. zenbakia ·
2000 (1)
Andres Urrutiarekin elkarrizketan
Imanol Esnaola
Euskaltzaindiak 1999ko irailaren 25ean Aramaion Jagon sailaren jardunaldiak egin zituen. Jardunaldi hauetan euskararen sustapena eta euskal hiztunon hizkuntza eskubideak izan ziren mintzagai. Juan San Martin, Erramun Baxok, Andres Iñigo eta Andres Urrutia bera izan ziren hizkuntza eskubideen gaiaren jorraketan.
Biziki interesgarriak dira bertan azaldutakoak eta irakurleak zuzen zuzenean ezagutu nahi izanez gero jo beza irakurleak Euskera aldizkariaren 1999ko 2. zenbakiaren separatara.
Hitzaldi guztien artean, ordea, Jagon sailak bere baitan Sustapen Batzordea sortzeko hartutako erabakia izan zen guretzat azpimarragarriena. Proposamenaren egilea Andres Urrutia euskaltzaina izan zen eta beregana jo dugu proposamenaren nondik norako nagusiak ezagutzeko.