32. zenbakia ·
1999 (1)
Euskararen egoera Nafarroan zertan den. Hurbilpen bat
Mikel Arregi
SARRERA
Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, dituen eginkizunen artean, hauxe dagokio: euskararen egoera soziolinguistikoaren gaineko azterlan, ikerketa eta estatitistikak egin daitezen proposatzea, koordinatzea eta burutzea, beharrezkoa bada�».
Nafarroan egoera soziolinguistikoaren diagnosia egiteko hainbat lan burutu dira. Lan hauek gure gizarteari buruzko informazioa eskaintzeaz gain beharrezkoak diren datuak eskaini behar dizkiete Administrazio Publikoei euskararen normalizaziorako ezarri behar diren hizkuntza politikak diagnosi egoki batetik abia ditzaten. Ikerlan horiek burutzeko gizartearen esparru guztiak aztertu dira eta informazio-bilketa teknika ezberdinak erabili dira: