ORIGINALTASUNA
BAT Soziolinguistika Aldizkariak artikulu originalak eta aurrez argitaratu gabeak soilik onartuko ditu, ebaluazio-prozesuan jartzeko.
BAT Soziolinguistika Aldizkarian artikulua argitaratu nahi izanez gero, jarraitu ondorengo urratsak:
BAT Soziolinguistika Aldizkariak artikulu originalak eta aurrez argitaratu gabeak soilik onartuko ditu, ebaluazio-prozesuan jartzeko.
BAT Soziolinguistika Aldizkarian artikulua argitaratu nahi izanez gero, jarraitu ondorengo urratsak:
BAT aldizkarian artikuluak argitaratzeko eskaerarekin batera, mesedez, ziurtatu honako irizpideak betetzen dituela:
· 25.000-40.000 karaktere bitartekoa, zuriuneak barne.
Chicago 17. Egilea-Urtea estilo-liburuaren edizioko ereduari jarraituko zaio
Munduko hizkuntza komunitatetako eragile zenbaitekin esperientzia-truketan ari garenean, euskararen ahalegin-aro moderno honetako bost lerro azpimarratzen ditugu, beste alor batzuk gutxietsi gabe, lehen eskema sinple moduan: corpusa, hezkuntza, hedabideak, kultur sorkuntza eta familia transmisioa. (Sarasua 2013, 311)
Esteban, Mari-Luz. 2017. Feminismoa eta politikaren eraldaketak. Zarautz: Susa-Lisipe.
Altuna, Olatz eta Asier Basurto. 2013. Hizkuntza erabilera behaketa bidez neurtzeko gida metodologikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Casenave, Jon eta Argia Oltzomendi. 2021. “Euskara oinarri eta ardatz Iparraldeko euskarako irakaslegaien formakuntzan: diagnostiko baten lehen urratsak”. In Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai, Leire Diaz-de-Gereñu, Ibon Manterola eta Ines M. Garcia-Azkoaga argitaratzaileak, 223-235. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea.
Zalbide, Mikel. 2015. “XX. mendeko hizkuntza-plangintza, Sabino Aranaren 1901eko saioaren argitan”. Hermes 50: 10-29.
Hernández García, Jone Miren eta Marta Luxán Serrano. 2024. “Hiztunaren genero nahasmendua. Hizkuntza gutxituak, euskara eta generizazio prozesuak”. BAT Soziolinguistika Aldizkaria 130: 79-105. DOI: 10.55714/BAT-130.3
Idazlana Egileentzako Gidalerroen arabera prestatu dela ziurtatzean, materiala bat.aldizkaria@soziolinguistika.eus helbide elektronikora bidali behar duzu.
Bi euskarri elektronikotan bidaliko da lana: DOC(X), ODT edo RTF formatuetan eta PDF bertsioan. Horrez gain, idazlanean ilustrazioren bat txertatu bada (taulak, grafikoak, irudiak edota bestelakoak), ahalik eta kalitate handienarekin eta jatorrizko formatuan bidali behar dira horiek (jpg, xls, odp…).
Idazlana editore-taldeari helaraztean, argitalpen-agiria sinatuko du(te) egilea(e)k, Bat Soziolinguistika Aldizkariaren argitalpen-eskubideak onartu dituela adierazteko.
Egilearen argitalpen-agiria bete behar du egileak. Bertan, egilearen kidetza (unibertsitatea, iker-gunea, erakundea, etab.) eta helbide elektronikoa ezarriko dira. Horrez gain, artikulua argitaratzeko baimena sinatuko du. Artikuluaren egilea bat baino gehiago bada, egile bakoitzak formulario bana beteko du.
Era berean, BAT Aldizkariari datu pertsonalak erabiltzeko baimena emango dio, eta Soziolinguistika Klusterrak Datu pertsonalak babesteko eskubideak bermatuko dizkiola ziurtatuko dio indarrean dagoen legearen arabera.
Artikulu guztien lehen orrian izango dira ikusgai egilearen (edo egileen) datuak (afiliazioa eta ORCID zenbakia), artikuluaren DOI zenbakia eta artikulu hori zitatzeko modu gomendatua
Aldizkariaren editore-taldearen eta egilearen artean adostuko dira lana eskuratzeko eta berrikusteko epeak; betiere, Bat Soziolinguistika Aldizkariaren urteko egitasmoaren kronograma kontuan hartuta.
Aldizkarian argitaratzeari buruzko bestelako zalantzarik edukiz gero, jarri harremanetan editore-taldearekin: bat.aldizkaria@soziolinguistika.eus