Hizkuntzen kudeaketa korporatiboari buruzko teoria eta praktika Euskal Herrian: euskararen kudeaketarako zergatiak eleaniztasunaren orokortze garaietan
Auxkin Galarraga Ezponda
EHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8880-3208
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-135-5
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€) Artikulu honetan, Euskal Herrian hizkuntzen kudeaketa korporatiboaren garrantzia azpimarratu duten ekarpen teoriko eta diskurtsiboak errebisatzen dira, enpresa pribatu zenbaiten esperientzia praktikoak aztertzearekin batera. Azken 20 urteetan euskararen kudeaketa eta hizkuntzen kudeaketari buruzko argudio eta ikuspegietan bilakaera esanguratsuak eman direla defendatzen dugu, bi faktore nagusiren eraginez. Alde batetik, Euskal Herriko enpresa pribatu gehienak testuinguru soziolinguistiko elebidun batetik, ingurune global eleaniztun batean barneratuak egotera igaro dira eta horrek hizkuntza-gaietan esku-hartzeak burutzerakoan euskararen kudeaketan fokua jarrita izatetik hizkuntzen kudeaketa konplexuago bat burutu behar izatera bideratu ditu. Bestetik, azken urteetako diskurtsoetan hizkuntzen kudeaketaren inguruko ikuspegi estrategiko bat garatuz joan da, hizkuntzak enpresa-helburuak erdiesteko tresna edo bitarteko modura interpretatuz eta balioa sortzeko orduan zeharkako onurak eskaintzen dituztela ulertuz. Edonola ere, hizkuntzen kudeaketa Euskal Herriko enpresa gehiagotan barneratzen doan kudeaketa-arloa izan dadin, aurrerapauso zenbaiten beharra identifikatzen da, maila akademikoan zein maila praktikoan, lurraldeko enpresek hizkuntzen kudeaketa eta euskararen kudeaketa sakonago uztartzeko baliabideak eta gaitasunak izan ditzaten. Hitz gakoak: Hizkuntzen kudeaketa; Euskararen kudeaketa; Eleaniztasunaren kudeaketa; Kudeaketa Estrategikoa; Enpresa pribatua. PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Auxkin Galarraga Ezponda
auxkin.galarraga@ehu.eusEHU
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-8880-3208
Aipatu artikulu hau