Partaidetzazko lankidetzak hizkuntza-politiken eremuan: 2014- 2023 artean Gipuzkoako kasua aztergai
Eider Gurrutxaga Larrañaga
Ikertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3148-3936
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-134.2
2 aldiz deskargatu da.
Demokrazia zein gobernantza terminoak geroz eta presentzia handiagoa hartzen ari diren
garaiotan, Gipuzkoako hizkuntza politikaren baitan maila teorikoan gobernantza bidez antolatutako
hiru ekimen aztertzea izan da lan honen helburua.
Zehazki, lankidetzazko gobernantza ebaluatzeko hainbat autorek erabilitako neurgailuak oinarri hartuta
eta proiektu hauetako protagonista diren ahotsen testigantzekin josita egin da analisia. Bide batez,
sakontasun demokratikoaren eta demokratizazioaren ikuspegia aintzat hartuta, Gipuzkoako errealitate
soziolinguistikoan edota hizkuntza politikan eragitea helburu duten hiru egitasmo hauen etorkizunerako
indarguneak eta erronkak identifikatzeko saiakera egin da. • Hitz gakoak: Lankidetzazko gobernantza,
hizkuntza-politika, sakontasun demokratikoa, euskalgintza, euskararen aldeko herri mugimendua
2 aldiz deskargatu da.
Eider Gurrutxaga Larrañaga
egurrutxagalarranaga@gmail.comIkertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3148-3936
Aipatu artikulu hau
Eskuragarri dauden Deskargak:
