Euskara Donostiako hizkuntza-paisaian
Jasone Cenoz
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0001-9000-7510
, Durk Gorter
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0001- 8379-558X
, Jokin Aiestaran Etxabe
Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0002- 2750-6525
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-132.2
5 aldiz deskargatu da.
Artikulu honek Donostiako hizkuntza-paisaia aztertzen du, Eleaniztasun Desorekatua
Espazio Publikoetan eredua oinarri hartuta. Ereduaren lehen osagaiak hizkuntza-politikako prozesuetan
jartzen du arreta; kasu honetan, udalaren hizkuntza-politika laburbiltzen da hiriko hizkuntza-paisaiari
dagokionez. Bigarren osagaiak, berriz, hizkuntza-paisaiako elementuak sortzeko eta diseinatzeko
prozesuak aztertzea du xede. Hirugarren osagaiaren bidez, hizkuntza-paisaian islatzen diren desberdintasun
eta desorekei erreparatzen zaie. Atal horretan labur azaltzen dira Donostiako hainbat auzotako
kaleetan eta San Martin merkatuan egindako zenbait ikerketaren emaitzak, zeinetan euskararen eta
gaztelaniaren arteko harreman asimetrikoa nabarmentzen den. Ikerketen emaitzek erakusten dutenez,
hizkuntza-paisaian euskarak presentzia handiagoa izatea eta, era berean, errotulu edo seinaleak elebidun
eta eleaniztunak izatea hobesten dute parte-hartzaileek. • Hitz gakoak: hizkuntza-paisaia, hizkuntza-
politika, euskara, eleaniztasuna.
5 aldiz deskargatu da.
Jasone Cenoz
jasone.cenoz@ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0001-9000-7510
Durk Gorter
durk.gorter@gmail.comEuskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0001- 8379-558X
Jokin Aiestaran Etxabe
jokin.aiestaran@ehu.eusEuskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: 0000-0002- 2750-6525
Aipatu artikulu hau
Eskuragarri dauden Deskargak:
