Hezkuntzan soziolinguistika lantzen: zenbait gako eta esperientzia
Inma Muñoa Barredo
imunoa@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: 0009-0005-7807-9753, Ainhoa Beola OlaziregiAinhoa Beola Olaziregi
abeola@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: 0009-0003-9551-6973, Xabier LasaXabier Lasa
xlasa@ehi.ikastola.eus
Ikastolen Elkartea
ORCID: 0009-0005-5472-7090
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-131.1
Ibilbide luzea egin du Ikastolen Elkarteak euskal hiztun aktiboak eta kontzienteak hezteko
lanean, eta hala jaso du argitaratu berri duen Ikastolen Hezkuntza Marko Orokor-ean (IHMO). Aipatutako
ibilbide horretan ezinbesteko mugarri den Ikastolen Hizkuntz Proiektua liburuan, finkatutako eragin-
-eremuak aintzat hartuta (eremu formala, eremu ez-formala eta familia), esparru bakoitzean eragiteko
Ikastolen Elkarteak diseinatutako EKI proiektuaren zein Euskaltzaindiarekin elkarlanean proposatutako
erronken berri ematen da, eta ikasmaterial horiek erabili dituzten ikastoletako zenbait esperientzia biltzen
ditu artikulu honek. Horretaz gain, gaur-gaurkoz oraindik ere behar beste ikertu gabeko eremu
ez-formalean eragiteko abian dituen bi egitasmoren berri ere eman nahi zaio irakurleari, bai eta familiak
soziolinguistikan eragile izateko bidean eragile aktibo bihurtzeko esperientzia batzuk ere. • Hitz gakoak:
Soziolinguistika hezkuntzan, hizkuntza sozializazioa, eremu formala, eremu ez-formala, familia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)