128. zenbakia · 2023 (3)

Euskara elkarteak, berrogei urte herrigintzan

Iker Martinez de Lagos Menique

Iker Martinez de Lagos Menique

iker5m@gmail.com
Euskaltzalea
ORCID:
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.4
Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea sortu zela lau hamarkada bete dituen urtean egin du euskara elkarteen mugimenduak hirugarren Kongresua. Artikuluan mugimenduak urteotan guztiotan euskalgintzari eta euskararen biziberritze prozesuari egin dion ekarpena aztertu da, beti ere, autorearen bizipenetatik abiatuta. AEDren sorrerako helburu eta jardun-moldeek gaurkotasuna izaten jarraitzen dute. Euskara elkarteen ugaritze eta hedapenean garrantzitsuak izan diren faktoreak aztertu eta euskara elkarteek gaur egun duten funtzioaren gaineko hausnarketa proposatzen da. • Hitz gakoak: euskara elkarteak, gizarte mugimenduak, topagunea, herrigintza.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00)