Arau sozialak, hizkuntzak praktikak eta gobernantza ereduak
Garazi Azkue Otegi
gazkue@gmail.com
Komunikazio teknikaria
ORCID: https://orcid.org/0009-0000-8181-0125, Arrate Illaro EtxebarriaArrate Illaro Etxebarria
arrateillaro@gmail.com
Euskara teknikaria
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-2558-5024
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.3
Euskaralditik abiatu dugu artikulu honetan jaso dugun irakurketa, baina ez gara Euskaraldiaz
arituko. Ekimenetik ikasi dugunaren arabera, euskararen normalizazioan paradigma aldaketarako
gako izan daitezkeen zenbait aldagai bildu nahi izan ditugu. Hala nola, herritarren hezkuntza
soziolinguistikoa antolatu eta bideratzea, arau sozialetan eragiten jarraitzea, mota guztietako entitateak
inplikatzea eta parte egitea, hiztunen gaitasunari erreparatzea, erabaki partekatuetan oinarritutako lankidetza
indartzea, zein aldeko jarrerak eta atxikimendua euskarazko portaera bihurtzeko ekimenak gauzatzea.
Euskaraldiak bestelako lankidetza eta ekimenetarako baliagarriak izan daitezkeen irakaspenak
eman dizkigu; balia ditzagun, ekimen honetatik harago, pauso berriak emateko. • Hitz gakoak: Euskaraldia,
kultura soziolinguistikoa, lankidetza, arau sozialak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)