Batera Jauzi elkarrizketa prozesua. Euskararen erabilera bultzatzeko pentsamendu berri(tu) bat eraikitzen
Jasone Mendizabal Altuna
jmendizabal@topagunea.eus
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0009-0008-2394-1037, Iñigo Retolaza EgurenIñigo Retolaza Eguren
iretolazae@gmail.com
University of Sussex
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-9138-1180
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-128.2
Artikulu honen helburua Batera Jauzi elkarrizketa prozesuko ikaskuntza metodologikoak
azaltzea eta sintetizatzea da. Hau da, prozesua diseinatzeko eta errazteko erabili dugun logika zehazten
du, eta ikaskuntza esanguratsuenak azaltzen ditu. Lehenik eta behin, prozesua abiatzeko Euskaltzaleen
Topagunearen arrazoiak eta euskararen egungo egoerari buruzko irakurketa jasotzen ditugu. Jarraian,
erabilitako metodoari zentzua ematen dion marko teorikoa azaltzen dugu. Horren ondoren, marko metodologikoaren
osagai nagusietan sakontzen dugu: Aldaketaren Teoria, aldaketaren dimentsioak, premisa
metodologikoak, taldearen osaera, egitura eta prozesu osoaren gobernantza-sistema. Amaitzeko, azken
atalean antzeko izaera duten elkarrizketa-prozesuak aurrera eramateko garrantzitsutzat jo ditugun
ikaskuntzak jasotzen ditugu. • Hitz gakoak: Aldaketa Teoria, elkarrizketa, euskararen erabilera, justizia
epistemikoa, Batera Jauzi.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi
(3,00€)