Karmelo Aiesta Sagardui
Funtzeskoa da enpresa pribatuek parte hartzea hizkuntzaren biziberritzean, duten eragin
sozial, ekonomiko eta soziolinguistikoagatik. Hala ere, orain artean gutxi dira euskararen sustapenari
ekin dioten negozioak. Ez litzateke bidezkoa izango enpresa pribatu jakin batzuek, instituzioek, euskalgintzako
eragileek eta aholkularitzek eginiko lana gutxiestea, baina onartu beharra dago zailtasun
handiak daudela enpresa pribatuen lehentasunen artean sartzeko euskararen sustapena. Artikulu honen
helburua da arazo hori gainditzeko ideiak zabaltzea.
Enpresa pribatuek beren errealitate, balio eta sinesmen propioak dituzte eta horiek aintzat hartu
behar dira hizkuntza gutxituen erabilera enpresetan indartu nahi bada. Artikulu honetan Europar Batasuneko
enpresa pribatuetan eleaniztasunaren kudeaketak duen garrantzia dokumentatuko da, enpresek
zer hizkuntz premiak hautematen dituzten ikusiko da, eta beren hizkuntz politikak eta estrategiak nola
aukeratzen dituzten azalduko da, EAEko enpresen ikuspegitik onarpen zabala izan dezaketen proposamenetara
heltzeko. • Hitz gakoak: Europar Batasuna, euskara, hizkuntz politika, enpresa pribatua.
Eskuragarri dauden Deskargak: