121. zenbakia ·
2021 (4)
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (NPLD)
Araceli Diaz de Lezana
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea, ingelesez Network to Promote Linguistic Diversity
(NPLD), 2007an sortu zen, eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzen sustapenean ziharduten erakunde
eta eragileak elkartu eta Europako politiketan eragiteko asmoz. Sare honetako kideak dira, besteak beste,
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Soziolinguistika Klusterra. 2007tik hona sarea garatu egin
da, aldaketa asko egon dira bere barnean eta artikulu honek NPLDren ibilbidearen irakurketa bat egiten
du. Epealdi ezberdinetan burutu diren ekimen esanguratsuenak aipatzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak
Sarean izan duen partaidetza ere jorratzen du artikulu honek. • Hitz gakoak: Europa; euskara;
erakundeak; hizkuntza-politika; sarea.