PULUNPA! Emozioetatik euskaraz
Odei Guirado Irasuegi
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595
39 aldiz deskargatu da.
Pulunpa egitasmoa, Euskal Herriko Ikastolen Elkartean garatutako egitasmo pedagogiko
integrala da, ikasleen arteko euskararen erabileran eta haien euskal kulturarekiko atxikimenduan eragiteko
sortua. Ikastolen Hizkuntza Proiektuaren barnean kokatzen da eta Zirimola Ikastolen Aisialdi
Proiektua du oinarri.
Hizkuntza, emozioa, jolasa eta ludikotasuna hartzen ditu programaren ardatz, eta prozesuan bizi
izandako emozioak baloratuta egiten zaio proiektuari jarraipena. Horrela, helburua du ikasleen adimen
emozionala landuz, konpetentzia emozionalak euskaratik garatzea. Hori egiteko, etengabeko jarraipen
eta ebaluazioa egiten zaion zortzi saio nagusiko programa proposatzen du, zeinetan, Euskal Herriko antzinako
egutegia jarraituz eta solztizio bakoitzari ongi etorria emanez, ikaslea eten gabe konektatzen den
euskaraz, euskararekin, norbera bere buruarekin eta ondokoekin. • Hitz gakoak: hizkuntza, emozioak,
jolasa, ludikotasuna
39 aldiz deskargatu da.
Odei Guirado Irasuegi
oguirado@ehi.ikastola.eusIkastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595
