120. zenbakia ·
2021 (1)
Babesguneak: euskal hiztun gazteak aktibatzeko aukera
Jone M. Hernández García, Maialen Iñarra Arregi, Jaime Altuna Ramírez
Artikuluaren helburua “babesgunearen” nozioaz hausnartzea da. Kontzeptua D ereduko
kirola izeneko proiektuaren (2016-2018) emaitza dugu, eta horren lanketak Euskara Kirolkide egitasmoari
eman zion hasiera 2020an. Lerro hauek nozio horren garapen teorikoari eman nahi diete bide, behinbehineko
izaera duten hainbat gogoeta plazaratuz. Artikuluan, nagusiki, hiru puntu landuko dira. Lehenik,
babesgunearen kontzeptuari ikusten diogun aplikagarritasuna azalduko dugu. Horretarako, horren
erabilerarako markoa ezarriko dugu aurrena, hau da, gure kasuan euskal hiztun gazteak eta, bereziki,
euskal hiztun berriak. Ondoren, babesgunearen nozioaren genealogiaz arituko gara, kontzeptuak
izandako garapenetik interesgarriak iruditzen zaizkigun ideiak azpimarratuz. Jarraian, kirol-arloan eta,
bereziki, kirol-kluben esparruan babesgunearen kontzeptua garatzeko ikusten ditugun aukerez mintzatuko
gara, D ereduko kirola egitasmoan izandako esperientzian oinarriturik. Testua borobiltzeko, eta
ondorio gisa, egun babesgunearen nozioarekin lotuta antzematen ditugun zenbait erronka aipatuko ditugu.
Hitz gakoak: euskara, babesgunea, gazteak, hiztun berriak, aktibazioa.