120. zenbakia ·
2021 (1)
Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio
Estibaliz Amorrortu Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar, Ane Ortega Etcheverry
Euskararen hiztun aktibo bihurtu nahi duten hiztun gazteen mudantza-prozesua (Pujolar
eta Gonzàlez 2013) erraztu dezaketen espazioetan jarriko dugu arreta. Ildo horretan, ekintza-ikerketa
partehartzailea (Greenwood eta Levin, 2006) eginda burutu den Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mudantza-
prozesuak izeneko proiektua proposatu nahi dugu espazio gisa, eta erakutsi proiektu hori, eta
burutzeko sortu den komunitate epistemikoa (Estalella eta Sánchez Criado 2018), mudantza-prozesuak
errazteko espazioa izan dela berez, bai babesgune (Puigdevall, Colombo eta Puigdevall, 2019; Hernández,
Iñarra eta Altuna, 2021, zenbaki honetan bertan) bai zubi-espazio (del Valle 2001). Espazio horrek,
proiektuaren diseinua eta helburua bera kontuan hartuta, baldintza mesedegarriak eman ditu eraldaketa-
prozesuetarako, bai hizkuntza-praktikei dagokienez (aktibazioa), bai pertsonen subjektibotasunei dagokienez,
gazteek izandako hausnarketa kritikoaren prozesuari esker. Gazteen hizkuntza-ahalduntzerako
eta eraldaketa-prozesurako funtsezkoak izan diren elementuak erakutsiko ditugu.• Hitz gakoak:
gazteak, mudantza, ekintza-ikerketa partehartzailea, babesguneak, zubi-espazioak.