119. zenbakia ·
2021 (2)
Etorri berrien harrera integral baterako gako nagusiak, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan
Mario Zapata
Abiapuntu gisa, hizkuntzen kudeaketa zein exogenoa den kultura-aniztasunaren kudeaketa ditugu, biak zeharkako gai edo lan-ildoak. Hain zuzen ere, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruek berezko ikuspuntua ekartzen diote kultura-aniztasunaren kudeaketari.
Kultura-aniztasunaren kudeaketan, garrantzi handiko gaia dugu etorri berrien harrera. Baina, aipaturiko testuinguru soziolinguistikoak, berezko ikuspuntua ekartzen dio harrerari eta, zuzenki, mahai gainean jartzen du harrera integral planteamendu baten beharra, gutxiagotutako hizkuntzarekin loturiko harrera linguistikoa bere baitan harturik.
Aldizkari honetan argitaratu genuen artikulu batean, harrera-eragile sozialen zeregina aztertu genuen, hizkuntzen trataeraren ikuspuntutik. Artikulu honetan, gaiaren inguruko ikuspegi zabalagoa erabili dugu. Hain zuzen ere, etorri berrien harreran integraltasuna bermatzeko beharra jarri dugu mahai gainean eta plan orokor baterako hainbat gako proposatu ditugu: printzipioak, estrategia, lan-ildoak, egitura eta baliabideak.