117. zenbakia · 2020 (4)

ONGI ETORRI. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa

Eneko GORRI
2020ko udaberrian mundu mailan zabaldu den pandemiak gure biziak inarrosi ditu, gure suntsierraztasuna eta jendartean diren desorekak aurpegiratuz. Etxean konfinaturik, euskaraz bizitzeko, gozatzeko edo ikasten segitzeko baliabideak beharrezkoak izan ditugu. Eta bereziki horiek aterpetzeko espazioak ere. Eragile anitz edukiak partekatzen hasi dira molde erreaktiboan. Ipar EHan berean, «Etxean euskaraz» kanpaina abiatu zen eragile sozialen partetik eta erakunde publikoen babesarekin. Aspaldi lortu ez zen oihartzuna bildu zen. Eta asko ikasteko aukera ere. Etorkizunera begirako galderak pausatzen ditu: nola hedatu euskaraz bizitzeko baliabideak, behar duten pertsonen eskura iritsi daitezen? Larrialdi egoeran posible izan den lankidetza eredua errepikatzen ahalko litzateke molde antolatu, gogoetatu eta anbiziotsuago batean? Eta tresna bateratu bat sortzearekin, beste premia periferikoei erantzuten bagenie ere? Burutazio hauei erantzun batzuk proposatzea da lan xume honen helburua.