Hizkuntza-komunitateaz 115. zenbakia · 2020 (2)

Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa

Igor Calzada
Aipatu artikulu hau
X
Reference style:
APA
Chicago
Harvard

Calzada, I. (2020). Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa. Hizkuntza-komunitateaz.

Calzada, Igor. 2020. "Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa." Hizkuntza-komunitateaz.

Calzada I. (2020). 'Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa.' Hizkuntza-komunitateaz.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Reference styles above use APA (6th edition), Chicago (16th edition) & Harvard (10th edition)
18 aldiz deskargatu da.

Artikulu honek gai arantzatsu bat jorratzen du: Gizarte Berrikuntza (GB). Egun euskalgintzan diharduten gizarte mugimenduen rola eta heuren antolakuntza ereduak, baina bereziki, post-COVID gizartearen disrupzioek mahai gainean jarri dizkiguten erronka digital, urbano, eta politikoen aurrean, beraien estrategia orokorra zein izan behar duen zedarritzen saiatzen da artikulu hau. Ez da preskriptiboa, eta beraz are gutxiago izan da idatzia normatiboa edo dogmatikoa izateko. Hain zuzen, kontrakoa du xede nagusi: egungo errealitatea azkar irakurriz, GBtik eratorriak diren kontzeptu anabasa bat aplikatuz, iradokitzailea izateko bokazioarekin izan da sortua; ez tresneria zehatz bat edo beste proposatzeko (ariketa hori ez dagokio autoreari, eragileei baizik). Helburu horrekin jomugan, ‘action research’ metodologiarekin informazioa jaso eta landa-lana honelaxe burutua izan da 2020ko Otsaila eta Maiatzaren artean: (i) artikulu honek Euskaltzaleen Topaguneak autoreari Topaldia 2020an partehartzeko (2020ko Otsaila) egin zion gonbitean du abiapuntua eta ondorioz, (ii) Soziolinguistikako Klusterrak, BAT aldizkarian argitaratzearekin borobiltzen da, ikerketa-ekintza prozesuaren emaitzak plazaratuz. Tartean eragile estrategikoen erabaki eta ekintzen jarraipena aztertu da 2020ko Maiatza arte.
18 aldiz deskargatu da.