Hizkuntza-komunitateaz 115. zenbakia · 2020 (2)

Hiztun-elkartea, azal eta mami

Mikel Zalbide
Aipatu artikulu hau
X
Reference style:
APA
Chicago
Harvard

Zalbide, M. (2020). Hiztun-elkartea, azal eta mami. Hizkuntza-komunitateaz.

Zalbide, Mikel. 2020. "Hiztun-elkartea, azal eta mami." Hizkuntza-komunitateaz.

Zalbide M. (2020). 'Hiztun-elkartea, azal eta mami.' Hizkuntza-komunitateaz.

Kopiatu
Kopiatuta!
Ups! Badirudi zure nabigatzaileak ez duela onartzen kopiatzeko aukera. Mesedez, egizazu eskuz.
Reference styles above use APA (6th edition), Chicago (16th edition) & Harvard (10th edition)
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi ()
Hizkuntza-soziologiaren esparruan sarri erabiltzen baina bakan lantzen den kontzeptua da hiztun-elkartea. Landu-arin egon arren, funtsezko kontzeptua da jakintza-alor honetan eta bere garapen praktiko den hizkuntza-plangintzan. Hiztun-elkarte kontzeptua (eta, bereziki, Sprachgemeinschaft terminoa) nondik eta noiztik datorren aztertu nahi dugu gaurkoan, lehenik eta behin: bibliografia soziolinguistikoan (eta, are lehenagotik, hizkuntza-filosofian eta hizkuntzalaritza historikoan) noiz, non eta nola erabili izan den. Nazioartean bide-urratzaile izandako hainbat adituk termino hori noiz-non, eta zer adierazteko, erabili izan duen aztertuko dugu horretarako. Mundu zabalean egoera soziolinguistikoak nabarmen aldatuz doazen heinean, hiztun-elkarte kontzeptuak zer garapen ezagutu duen aurkeztuko dugu bestetik. Bere definizio gehienak errealitate sozio-historiko jakinetan ainguraturik zeudela eta daudela ikusiko dugu bide batez. Horrezaz gain, euskararen egungo egoerari eta aurrera begirako babes-aukerei egokitutako aplikazio-hausnarketa eskainiko da artikuluaren azken partean.
PDF formatuan eskaintzen da.
Erosi ()