114. zenbakia · 2020 (1)

Lankidetzaren ikuspegi holistikoa

Iñaki Martinez de Luna
Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko asmoa duen hizkuntza lankidetzak zailtasun objektibo eta subjektiboak aurkitzen ditu bere lana arrakastaz gauzatzeko, hala ekonomiaren eredu globala nola hizkuntza nagusien ideologia eta premien inguruko motibazioen hierarkia. Bestalde, ohiko lankidetzak eremu sozioekonomikoa du lan-ildo nagusitzat eta, horretan, hizkuntza zurgarrien inguruko kezkak ez ohi du lekurik izaten. Zailtasun horiek nola gainditu hausnartzen da lerro hauetan. Horretarako, jardun-eremuari planteamentu holistiko batetik helduz, lankidetza mota ezberdinek ikuspegia ireki eta osa dezaten proposatzen da.