45. zenbakia · 2002 (4)

Hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian

Eguzki Urteaga
SARRERA Ipar Euskal Herriko Hizkuntza politika eta, orokorkiago, hizkuntza antolaketa pixkanaka errealitate bilakatzen ari da. Izan ere, azken bost urteetan asko aurreratu da euskararen sustapenean zein aitzinaraztean, hizkuntza biziberritzeko plangintzaren ideia gizarteratu eta instituzionalizatu egin baita. Gaur egun, une garrantzitsu batean gaude zeren Hizkuntza Politikarako Obragintza Publikoak, esan nahi baita Estatuak, Eskualdeak, Departamentuak eta Herriko Etxeek, Hizkuntza Kontseiluari eskatu dio euskara berreskuratzeko Euskara 2015 Plana modu adostuan osa dezan; jakinik plan honek hizkuntza politika definituko duela datozen hamar urteentzat. Honako urraspidea jarraituko da: