59. zenbakia · 2006 (1)

HIZKUNTZA ETA NORTASUNA IPAR EUSKAL HERRIAN

Erramun Baxok
  Euskal nortasuna zer da? Galde honi erantzun bat emateko ikerketa bat egin da Euskal Herri osoan "Praktika kulturalak eta nortasun kolektiboak" (2004). Inkesta hau obralaritza handi baten ondorioa da. Eusko Jaurlaritzako prospekzio soziologikoen kabineteak, Euskal Kultur Erakundeak, Eusko Ikaskuntzak parte hartu zuten, Akitania-Euskadi fondoaren laguntzarekin, ikerketa talde zabal baten lanaren bidez: Iñaki Martinez de Luna, Larraitz Mendizabal, Igor Ahedo, Pantxoa Etchegoin, Xabier Itçaina, Terexa Lekumberri, ni neu, besteak beste. Lau mila inkestatuak ahantzi gabe. Lankidetza honek berak erakustera ematen du egitasmoaren garrantzia.