50. zenbakia · 2004 (1)

HITZAURRE GISA 50 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Unibertsitatean euskarak duen zeregina da 50. zenbaki honen aztergaia. Aldizkariaren 49. zenbakian unibertsitate aurreko hezkuntza mailetan euskararen egoera aztertu ondoren, zenbaki honetan unibertsitatean bertan egoera nolakoa den eta izan behar duen aztertzen da. Hezkuntza mailarik altuena Unibertsitatea denez, garrantzi berezia du bertan euskararen garapena noraino iritsi den ikusteak; alegia, egokia izan daiteke euskararen garapena unibertsitatean duen egoeraren arabera ikustea. Hori horrela, arreta handia jarri dugu zenbaki honetan.