45. zenbakia · 2002 (4)

HITZAURRE GISA 45 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
  Europako Batasuna (EB) da zenbaki honetan, aurrekoan bezala, gure gogoetaren iturri. Oraingoan, ordea, Dosierra hizkuntza gutxituen egoerari buruz mintzo da eta Gurean atala, berriz, Euskal Herriko hizkuntza politika eta plangintzari buruz. Aurreko zenbakiak jarritako ildoaren jarraipena eskaintzen du. Zenbaki horretan aipatzen zen bezala, bai EB mailan, baita Euskal Herri mailan ere, hizkuntza gaietan pentsamolde aldaketa garaiak dira eta beharrezkoa da aldaketa horiek nola gauzatzen ari diren aztertzea. Horretarako, iturri desberdinetara jo beharra dago eta guk horietako zenbaiten aukera egin dugu, euskal kasua ulertzeko bereziki adierazgarriak direlakoan.