32. zenbakia · 1999 (1)

Euskararekiko jarrerak Nafarroan

Nekane Oroz
HIZKUNTZEKIKO JARREREN AZTERKETA. NAFARROAREN KASUA Hizkuntzekiko jarreren azterketak agerian jartzen ditu hizkuntza anitzeko komunitateetan sortzen diren tentsioak eta munduan hain zabaldua den elebitasun edo eleaniztasun egoeraren kontsiderazio irregularra. Zalantzarik gabe, batasun politiko eta linguistikoaren arteko loturak eragina izan du Mendebaleko Europan egon den eleaniztasunaren kontzepzioan. Eleaniztasunak banandu eta elebakartasunak lotu egiten duelako ideia hedatu da. Beraz, egoera normala eta desiragarria zera da: denok hizkuntza berberaz mintzatzea, horrela tradizio biblikoan iragarritako Babelen madarikaziora itzuliz.