121. zenbakia · 2021 (4)

Europako estatu post-sobietarren hizkuntzak: egoera eta erronkak (Errusia)

Natalia Evseeva
Artikulu honetan Errusiako Europako zatian hitzen egiten diren hizkuntzen egoera aztertzen da. Hasteko, XX. mendean zehar, Errusiako Inperioan eta Sobietar Batasunean, hizkuntza horiek jaso zuten tratamendua gainbegiratzen da, beren estatusa eta garaiko hezkuntza eleaniztunari buruz xehetasunak emanez eta, halaber, hizkuntzaren eta identitate etnikoen artean egin zuten lotura aipatuz. Ondoren, gaur egungo Errusiako hiru eremuetako hizkuntzak aurkezten dira: iparraldeko eta ipar-mendebaldeko Errusiakoak, hegoaldeko Errusiakoak eta Volga ingurukoak. Hitz gakoak: Errusia, Sobietar Batasuna, errusiera, hizkuntza gutxituak, hizkuntza politika.