63. zenbakia · 2007 (2)

Eremu ez-curricularraren garrantzia euskararen erabileran

Helena Baraibar, Kristina Boan
  Sarrerako ideiak Euskararen eta euskarazko irakaskuntza finkatzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoko Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, baina, Bigarren Hezkuntzan eta Unibertsitatean goraka egin arren, oraindik asko falta da egoera normalizatzeko. Halaber, Lanbide Heziketan euskararen egoera guztiz kezkagarria da eta honen eragina erabakigarria da lan munduan euskara normalizatzeko egin beharreko urratsei begira. Nafarroan eta Iparraldean euskarazko irakaskuntzaren egoera EAEkoa baino kezkagarriagoa da. Beraz, hezkuntzan jarraitu beharko da euskara eta euskarazko irakaskuntza sendotzen, ikasle guztiek, etxetik euskaldun zein erdaldun direnek, euskara, hitzez eta idatziz, ondo mendera dezaten etorkizunari begira, bada, ildo estrategiko (Gunea, 2000; Kontseilua, 2000) hauek nabarmentzen ditugu: