60. zenbakia · 2006 (2)

23 urte eta gero… hau

Teresa Ruiz

    Unibertsitate aurreko irakaskuntzan hizkuntza ereduak sortu zirenetik 23 urte pasa dira, baina haiek sorrarazitako hutsuneak zeintzuk diren ikusteko askoz ere urte gutxiago behar izan ditugu. Ebaluaketa anitzen emaitzek susmatzen genuena baieztatzen dute: B eta D ereduko ikasle kopurua handitu den neurrian A eredukoa jaitsi egin da, eta lehenengo biak ama-hizkuntza euskara ez duten ikasleak euskaratzeko baliagarriak izan arren, hirugarrena, berez, hizkuntzaren jabekuntza bultzatzeko ez da gauza. Bestalde, gaztelaniaren ikaskuntzari buruzko datu gutxiago ditugu, hala ere, badirudi ikasleen hizkuntza eta kultura maila zein testuinguru soziala, aukeratutako eredua baino eraginkorragoak direla.