Zenbakia
Katalanaren normalizazioa
PDF formatuan eskaintzen da.Lankidetzaren ikuspegi holistikoa
Iñaki Martinez de Luna
Garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko asmoa duen hizkuntza lankidetzak zailtasun objektibo eta subjektiboak aurkitzen ditu bere lana arrakastaz gauzatzeko, hala ekonomiaren eredu globala nola hizkuntza nagusien ideologia eta premien inguruko motibazioen hierarkia. Bestalde, ohiko lankidetzak eremu sozioekonomikoa du lan-ildo nagusitzat eta, horretan, hizkuntza zurgarrien inguruko kezkak ez ohi du lekurik izaten. Zailtasun horiek nola gainditu hausnartzen da lerro hauetan. Horretarako, jardun-eremuari planteamentu holistiko batetik helduz, lankidetza mota ezberdinek ikuspegia ireki eta osa dezaten proposatzen da.
HIZKUNTZA LANKIDETZAREN DIMENTSIO POLITIKOAZ. Estatu plurinazional bati eta nazio pluriestatal bati begira
Txema Abarrategi Garaigordobil
Gogoeta-artikuluak planteamendu politikoek, hizkuntza biziberritzearen aukeretan duten eragina esploratzen du. Botere politikoa estuki lotzen da garapen linguistikoarekin. Horrekin batera diskurtso politikoetan ageri den ongizatearen aldarria ere kuestionatzen du, izan ere, bada horren ulerkerarik jatorrizko hizkuntzen indarberritzea ere baldintza lezakeena, balizko ongizate hori identitate indigenarekin bateraezin ikusten duten pertzepzioak indargabetu ezean. Boliviako hizkuntza komunitateen eta Magreb zabalean errotutako amazigen kasuak gurutzatzen dira aurreko ideiekin, batzuekiko eta besteekiko hizkuntza-lankidetzak hizkuntza biziberritzeko estrategiei egin lekizkiekeen ekarpenak iradokiz. Herriok eskaintzen dizkiguten eredu interesgarriak aletzen dira bi ondoriotarantz: hizkuntza-lankidetzaren premia biziberritze estrategiei buruzko ezagutza metatzeko eta Hegoko kulturen eta epistemologien ekarpenaren garrantzia.
NASAK ETA EUSKALDUNAK ELKARRI BEGIRA
Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Mikel Mendizabal Idiazabal, Andoni Barreña Agirrebeitia
Hizkuntza-desagertze bizkor eta masiboari aurre egiteko eta mundu garatu, justu, duin eta orekatua eraikitzeko hizkuntza-lankidetza da irtenbide egokia eskaintzen duen estrategietako bat. Garabide Elkarteak eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2011n hasi zituzten harremanak Kolonbiako Caucako Departamenduko nasa herriarekin, hizkuntza-biziberritzeen prozesuetako esperientziak eta ezagutzak elkarrekin partekatzeko. Harrezkero, ibilbide laburra baina mamitsua garatu dugu nasek eta euskaldunek. Batetik, nasek zenbait biziberritze-estrategia, teknika eta metodo berreraiki dituzte euren kulturaren eta kosmobisioaren arabera moldatuz eta egokituz. Bestetik, euskaldunek, beste kulturak eta herriak ezagutu ahala aurreiritziak bazterturik, gure herriaren biziberritze-prozesuaz hausnarketa berregin dugu, globalizazioak ekarri digun neokolonialismotik ihes egin nahian.
NASA YUWE BIZIBERRITZE PROZESUA ETA HEZKUNTZA
Rosa Elizburu
Nasa Yuweren Hariak 2011n eginiko ikerketaren bitartez, argi ikusten zen seme-alabenganako hizkuntza transmisioa ia guztiz etenda zegoela Cauca Departamentuko Iparraldeko eskualdean: 4 urtetik beherako haurren %1k baino ez zuen hizkuntza hitz egiten. Horren aurrean, alarma guztiak pizturik, hainbat ekimen antolatu behar zirela jabetu ziren nasak. Artikulu honetan Garabide Elkartearekin batera zenbait irakasle euskaldunen lan boluntarioa zehazten da: irakasleak, hezkuntza arduradunak, hezkuntza laguntzaileak eta gurasoak trebatzea. Formazio prozesu horrek, hasierako aholkularitza eta trebakuntza saio puntualetik gaur egungo bi urteko formazio teknikoa antolatzera egin du jauzi. Bitartean, besteak beste, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, Ikastetxeko Proiektu Kurrikularra, Urteko Plana, hizkuntza murgilketa metodologia, hizkuntza programazioa eta unitate didaktikoaren eraiketa bezalako kontzeptuak landu dira, teorian eta praktikan.
EUSKAL-NASA KOOPERAZIOA HELDUEN IRAKASKUNTZAREN ARDATZEAN
Arkaitz Zarraga, Ane Ortega
Zeelanda Berriko maorieraren biziberritze kasua ingelesezko eta nazioarteko literatura soziolinguistikoan geroz eta gehiago aipatzen den kasua da. XX. mende amaierara erabat ordezkatua izateko kinkan iritsi zen hizkuntza, XXI. mendean murgildu orduko, hiztun berri, jori eta autozentratuekin ari zaio erantzuten aurreko hamarkadetako ordezkatze joerari batetik, eta bestetik, hizkuntza biziberritze prozesuaren erronkei, eta ezin bestela. Gainditu beharreko ajeak ordea ez dira gutxi, baina ari dira, eta ez gaizki dirudienez, idazlan honetan ikusiko dugunez. Euskalgintzetako betaurrekoak jarrita gerturatuko gara gure antipodetan dagoen maorieraren ordezkatze eta biziberritze prozesuei begiratzera, haren argitan, gurea hobeto ikusi eta ulertzeko modua izan dezagun esperantzarekin.
MAORIERA, ORDEZKATZEA ETA BIZIBERRITZEA
Imanol Miner Aristizabal
Zeelanda Berriko maorieraren biziberritze kasua ingelesezko eta nazioarteko literatura soziolinguistikoan geroz eta gehiago aipatzen den kasua da. XX. mende amaierara erabat ordezkatua izateko kinkan iritsi zen hizkuntza, XXI. mendean murgildu orduko, hiztun berri, jori eta autozentratuekin ari zaio erantzuten aurreko hamarkadetako ordezkatze joerari batetik, eta bestetik, hizkuntza biziberritze prozesuaren erronkei, eta ezin bestela. Gainditu beharreko ajeak ordea ez dira gutxi, baina ari dira, eta ez gaizki dirudienez, idazlan honetan ikusiko dugunez. Euskalgintzetako betaurrekoak jarrita gerturatuko gara gure antipodetan dagoen maorieraren ordezkatze eta biziberritze prozesuei begiratzera, haren argitan, gurea hobeto ikusi eta ulertzeko modua izan dezagun esperantzarekin.
HIZKUNTZA-MUDANTZA EAEko IKASLEENGAN
Iñaki Martinez de Luna, Pablo Suberbiola Unanue
ARRUE ikerlerroaren aztergaia da eskolako ikasleen euskararen erabilera, EAEko lurraldeetan. Artikulu honetan, ikasle-multzo bertsuaren erabilera bi ikasmaila ezberdinetan (LH4n eta DBH2n) aztertu da, analisi hori birritan errepikatuz: ikasle multzo bat 2011n eta 2015ean hartuz, batetik, eta bigarren ikasle multzo bat 2013 eta 2017an. Horrela, LH4tik eta DBH2ra bitarteko erabileraren luzetarako bilakaera (longitudinala) izan da aztergai, ikasleek adinean aurrera egin ahala erabileran aldaketarik (mudantza) ote duten ikusteko eta, izatekotan, aldaketa hori zerk suspertzen edo galgatzen duen ezagutzeko. Horretarako eremu soziolinguistikoaren, familiaren eta eskolaren baldintzak ez ezik, parekoen arteko sozializazioa ere hartu da kontuan.
Gasteizko Udalaren erabilera plana. Interes-taldeekiko elkarrizketa
Sergi Angulo Katediano
Ikerketa honetan esploratu egin da hizkuntza plangintzan eta euskararen erabilera plan estrategikoen diseinuan Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta management-aren zenbait metodologia aplikatuen bideragarritasuna. Asmo horrekin, Gasteizko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana bektore gisa erabili da. Planaren gainean bidezko interesa duten taldeekiko elkarrizketa dialektiko-kritikoa proposatu da (stakeholder engagement), adostasunak, itunak eta estrategia lerrokatua lortze aldera. Gainera, ikerketak xede du, komunikazioan, lankidetzan, herritarren hautematean eta euskararen zeharkakotasunean oinarritutako interes-taldeen auditoretzaren (stakeholder audit) lehen pauso errealak ematea.
Euskarazko kazetaritzako ahozko elkartrukeak aztergai: baldintza komunikatiboen eragina solasaren antolamenduan
Enaitz Gutierrez Pozuelo
Lan honetan, euskarazko hedabideetako hainbat saiotan solasa bideratzeko era ezberdinak dauden ikusi nahi da, komunikazio ekintzan, elkarrekintzan, diskurtsoa ko-eraikitzearekin lotuta. Zehazki, euskarazko kazetaritzako berbazko elkartruke jakinen azterketa egingo da honako helburuarekin: komunikazio egoera zehatzetan agintzen duten baldintza komunikatiboen parametroen aldagarritasunak solasaren antolamenduan duen eragina aztertzea. Corpusa eratzeko euskarazko kazetaritzako hiru saio aukeratu dira; bi telebista saio: Azpimarra eta Herri People; eta irratsaio bat, zehazki Gaztea irratiko Dida saioa.
Behategia. EUSKAL HEDABIDEEN BEHATOKIA abiaburuko bosturtekoa (2016-2020)
Behategia
Euskal Hedabideen Behategiak bere lehen bosturtekoa burutuko du aurten. 2016aren hastapenetan abiatu zen proiektua hitzarmen baten sinaduran ardatz kronologikoa finkatuta, eta orduan oraindik ia inork ezagutzen ez zuen irudia sareratzeko lanak martxan jarrita behategia.eus atariaren bidez. Bost urteko lanaren ondorio da gaur egungo posizioa, erreferentzia bilakatu arteko ibilbidea. (Elkar)lanez osatutako bidea.
Datozen lerroetan, Behategia deitzen den egitasmoaren abiaburuko bosturtekoaren nondik norakoak azaltzen dira. Sorreraren eta bilakaeraren xehetasunak jasota gera daitezen, baina baita herritar orok orain arte egindakoa ezagutu dezan ere: alde batetik, lehen emaitzak; eta, bestetik, aurrera begirako proiektuak. Halaber, 2016-2020 bitartean burututako jardueren zerrenda biltzen du azalpen testu honen azken atalak. Horiek izan baitira abiaburuko bosturtekoan egin ditugunak. Baina hau ez da hasiera besterik. Euskarazko komunikabideen inguruko ikerketak aurrera egingo du, elkarlanean etorkizunerantz.
Euskarazko komunikazioa lau hamarkada eta gero: irakurketa kritikoa
Josu Amezaga Albizu
Lau hamarkada joan dira euskarak jauzi handia egin zuela komunikabideetara. Herri dinamikaren eta aldaketa politikoen eskutik hazkunde nabarmena gertatu da berrogei urtean, hala eskaintzan nola kontsumoan ere. Orain ezinbestekoa da denbora tarte horretan egindakoari begiratzeko: ez soilik egindakoaz ikasi beharra dugulako, baizik komunikazioak bizi duen eraldakuntzak, bilakaera soziolinguistikoak eragiten dituen egoerek, eta baldintza politiko berriek hori egitea eskatzen dutelako. Horretarako begirada kritikoa erabiliko dut, izandako arrakastei bezainbeste zailtasun, muga eta hutsuneei ere erreparatuz. Hiru eragile nagusitan jarriko dut begirada: komunikabideak, administrazioak, eta unibertsitateak.
Herri ekimeneko euskal hedabideak aurrera begira. Gogoeta baten lehen pausoak
Igor Astibia Teiletxea
Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak 2020ko urtarrilean gogoeta prozesua jarri zuen abian ondorengo urteetan sektorearen erronka nagusiei nola erantzun erabaki asmoz baina pandemiaren ondorioz prozesua eten behar izan genuenez, artikulu honetan emandako lehen pausoen emaitza baino ezin izan dugu aurkeztu. Ondorengo lerroetan beraz, martxoa hasieran Bartzelonara egin genuen bidaiaren laburpena egiten da, komunikazioaren eremuan eskarmentu handia duten Herrialde Katalanetako hainbat aditurekin izandako elkarrizketen sintesia. Testu hau ez da sektorearen gogoeta estrategikoaren emaitza, inola ere ez, baina bertan jasotzen diren ideiak, beste ekarpen batzuekin batera, baliagarriak izango zaizkigu ondorengo hilabeteetan berrartuko dugun gogoetarako.
Koronabirus pandemia eta online portaeren aldaketak (euskal) ekosistema mediatikoan
Edorta Arana
COVID-19ak osasun krisi larria eragiteaz gain, inplikazio sozial, ekonomiko eta politiko sakonak izango dituen aldaketa aroa ere eragin du. Komunikazioaren eremuan ere bai. IKTen erabilera masibo eta unibertsalizatuaren azeleratzaile izan da pandemia, eta komunikazio digitalizatua eta globalizatua ezaugarri dituen garaia da ordutik bizi duguna. Ziklo berriko ekosistema mediatikoa ziurgabetasun testuinguru betean dela idatzitako artikulua da honakoa, hiru galdera oinarri hartuta: Zer nolako komunikazio joerak gertatu dira mundu mailan 2020ko lehen hilabete gorabeheratsuetan? Euskal ekosistema mediatikoko joerak antzekoak izan ote dira? Eta euskarak zer nolako lekua izan du astinaldi hortan? Erantzun asmoz, nazioarteko adierazleak aztertu dira, euskal hedabide digitaletan nabarmendu diren aldaketak adierazi, eta audientzia gazte eta erabat digitalaren online portaerak ezagutu. Etorkizunean komunikazioaren panoraman kontuan hartzeko zenbait gogoetek osatzen dute azterlana.
Iraultza digitala eta ikus-entzunezko egungo zerbitzu publikoa: hizkuntza eta subiranotasun kulturala. Katalan eta euskal kasuak
Enric Marín i Otto
Azken 15 edo 20 urteetan, gelditu egin da edo atzeraka egin du euskararen edo katalanaren erabilera sozialak. Haurren eta gazteen artean, bereziki. Iraultza digitalaren testuinguruan komunikazio ekosistemek izan duten errotiko eraldaketarekin batera gertatu da hori. Urte hauetan, eutsi egin zaio ikus-entzunezko eduki tradizionalen kontsumoari, hala nola irratiarenari edo lineako telebistarenari, baina ikus-entzunezkoak online banatu eta kontsumitzeko modu berriak agertu dira, indartsu, gainera. Banda zabal mugikorreko –5G– telekomunikazioen hedapen berehalakoak are protagonismo sozial handiagoa emango dio ikus-entzunezkoen industriari. Euskadiko edo Kataluniako gizarteen modukoentzat, agertoki horretan hizkuntza eta kultura politikak zehazteko, ezinbestekoa izango da eskumenak sendotzea, espektro erradioelektrikoaren erregulazioa kudeatu edo kokudeatzea, baita ikus-entzunezko sistema publikoa birsortu, eguneratu eta indartzea ere.
Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena
Lorea Arakistain
Euskal Hedabideen Behategiak, Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Nor ikerketa taldeak antolatutako Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan1 ikastaroaren barruan eta Leire Palaciosek (PuntuEUS) gidatuta teknologiaren betaurrekoak jantzita aritu dira Josu Azpillaga (CodeSyntax), Josu Aztiria (Elhuyar) eta Lorea Arakistain (PuntuEUS). Komunikazioa eremu digitalean: daukaguna eta datorrena izan dute aztergai. Jarraian bildu dugu saioan jasotakoaren lekukotza.
Komunikazioa inkomunikazio bihurtzen denean
Elixabete Garmendia
Testu hau Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan EHUko udako ikastaroan “Euskarazko komunikazioa prentsa elebiduenan” izenburupean 2020ko irailaren 15ean Donostian egin zen mahai-inguruko kontakizuna da. Bertan parte hartu zuten Eduardo Iribarren Noticias de Gipuzkoa egunkariko zuzendariak eta Iñaki Soto Garako zuzendariak. Moderatzaile-lanak testu honen egile Elixabete Garmendia izan zen.
Aiaraldea Ekintzen Faktoria. Komunikazio proiektu bat izatetik, komunitate proiektu integral batera jauzi. Metamorfosi baten kronika
Gartzen Garaio
Zergatik bihurtzen da euskarazko hedabideak sustatzea xede duen elkarte txiki bat, banketxe bat sortu edo etxebizitza blokeak eraiki nahi dituen erabiltzaileen kooperatiba integral batean? Galdera horri erantzuteko saiakera egiten da artikulu honetan, egitasmoaren transformazioren atzean dagoen gogoeta azaldu eta bide horretan sortutako baliabide eta lan-filosofiaren berri emanez. 2016an itxitako gogoeta estrategikoaren ostetik, Aiaraldea Ekintzen Faktoria egitasmo berrituak euskalgintzaren esparru tradizionaletik harago egin, eta komunikazioa, kultura, aisialdia eta hezkuntza lantzeaz gainera, elikadura burujabetza, feminismoa, edo ekonomia sozial eraldatzailea lantzeko apustua egin zuen, hari berri hauek modu integralean lotuz hizkuntzaren normalizazioari. Norbanakoek eta hizkuntz-komunitateak bizitzeko behar dituen baliabideen ekosistema osatzea du xede orain proiektuak, euskara eraldaketa sozialerako tresna eta bide bihurtuta.
Osasuna eta euskara: bidegurutzean
Aitor Montes Lasarte
Artikulu honetan euskara osasun arloan ere bidegurutzean dagoela defendatzen da, eta
paradigma-aldaketa baten beharra argudiatu. Legeaz harago, hizkuntza-plangintzak osasun jarduerarekin
lerrokaturiko irizpideak bete beharko lituzke autorearen ustez: ebidentzian oinarriturikoa izan,
pertsonengan ardazturikoa, eta ekitatezkoa. Horrenbestez, etorkizuneko edozein euskara-planak bete
beharreko gutxieneko baldintzak azaltzen dira, eta zenbait neurri proposatu, euskara-plan eraginkor bat
helburu. • Hitz gakoak: osasun-sistema, ekitatea, euskara, hizkuntza-plangintza
Hiztun-elkartea, azal eta mami
Hizkuntza-soziologiaren esparruan sarri erabiltzen baina bakan lantzen den kontzeptua da hiztun-elkartea. Landu-arin egon arren, funtsezko kontzeptua da jakintza-alor honetan eta bere garapen praktiko den hizkuntza-plangintzan. Hiztun-elkarte kontzeptua (eta, bereziki, Sprachgemeinschaft terminoa) nondik eta noiztik datorren aztertu nahi dugu gaurkoan, lehenik eta behin: bibliografia soziolinguistikoan (eta, are lehenagotik, hizkuntza-filosofian eta hizkuntzalaritza historikoan) noiz, non eta nola erabili izan den. Nazioartean bide-urratzaile izandako hainbat adituk termino hori noiz-non, eta zer adierazteko, erabili izan duen aztertuko dugu horretarako. Mundu zabalean egoera soziolinguistikoak nabarmen aldatuz doazen heinean, hiztun-elkarte kontzeptuak zer garapen ezagutu duen aurkeztuko dugu bestetik. Bere definizio gehienak errealitate sozio-historiko jakinetan ainguraturik zeudela eta daudela ikusiko dugu bide batez. Horrezaz gain, euskararen egungo egoerari eta aurrera begirako babes-aukerei egokitutako aplikazio-hausnarketa eskainiko da artikuluaren azken partean.
Euskaltzaleen mugimendua eta Euskara elkarteen antolaketa mintzagai
Andere Ormazabal, Zesar Martínez García
2020ko Topaldiak Euskara Elkarteen mugimendua izan du aztergai, eta, bertan, batu ziren euskara elkarte ezberdinen antolaketa ereduen analisia jaso dugu testu honetan. Herri mugimenduen jatorrizko izaera zedarritu ondoren, elkarteen funtzionamendua hiru eremu ezberdinetatik aztertu ditugu: (1) pentsamendu kritikoaren lanketa, (2) taldeen egitura eta funtzionamendua eta (3) eragiteko estrategiak. Pentsamenduari dagokionez, soziolinguistika klusterretik eratortzen diren eztabaidak oso presente daude, beste haustura lerroekin uztartzeko bidea zabaltzen ari da. Bestalde, elkarte gehienek autonomia eta deszentralizazioa lehenesten dituzte, baina elkartearen ahultasuna ageriko da. Eragiteko estrategiei dagokionez, aldiz, ekinbide ezberdinak garatzen ari dira, bai harreman sozialen eremuan zein administrazioan.
Herritarren hizkuntza-aktibaziorako prozesu proposamena
Zesar Martinez, Maialen Iñarra
2016-2019 urte bitarteko “Tokian tokiko hizkuntza-aktibazioa” ikerketaren emaitza da artikulu honetako edukia. Tokian tokiko herritarrak euskararen gainean aktibatzeko zein gako zaindu behar diren identifikatu ostean, aktibazio horretarako balizko prozesua zein izan litekeen landu dugu ikerketa horretan. Hain zuzen ere, balizko prozesu hori proposatzen dugu artikulu honetan. Alde batetik, proposamen hori osatzeko jarraitu dugun lan-prozesua aurkezten dugu, eta, beste alde batetik, aktibazio-prozesuari irudikatu dizkiogun lau faseetako zereginak deskribatzen ditugu. Eduki horiek guztiak tokian tokiko euskalgintza-jarduna berritzeko baliagarri suertatzea espero dugu, besteak beste.
Gizarte Mugimenduen Rola Gizarte Berrikuntzan (GB): Euskaraldia, Panoptiko Digital Gisa
Igor Calzada
Artikulu honek gai arantzatsu bat jorratzen du: Gizarte Berrikuntza (GB). Egun euskalgintzan diharduten gizarte mugimenduen rola eta heuren antolakuntza ereduak, baina bereziki, post-COVID gizartearen disrupzioek mahai gainean jarri dizkiguten erronka digital, urbano, eta politikoen aurrean, beraien estrategia orokorra zein izan behar duen zedarritzen saiatzen da artikulu hau. Ez da preskriptiboa, eta beraz are gutxiago izan da idatzia normatiboa edo dogmatikoa izateko. Hain zuzen, kontrakoa du xede nagusi: egungo errealitatea azkar irakurriz, GBtik eratorriak diren kontzeptu anabasa bat aplikatuz, iradokitzailea izateko bokazioarekin izan da sortua; ez tresneria zehatz bat edo beste proposatzeko (ariketa hori ez dagokio autoreari, eragileei baizik). Helburu horrekin jomugan, ‘action research’ metodologiarekin informazioa jaso eta landa-lana honelaxe burutua izan da 2020ko Otsaila eta Maiatzaren artean: (i) artikulu honek Euskaltzaleen Topaguneak autoreari Topaldia 2020an partehartzeko (2020ko Otsaila) egin zion gonbitean du abiapuntua eta ondorioz, (ii) Soziolinguistikako Klusterrak, BAT aldizkarian argitaratzearekin borobiltzen da, ikerketa-ekintza prozesuaren emaitzak plazaratuz. Tartean eragile estrategikoen erabaki eta ekintzen jarraipena aztertu da 2020ko Maiatza arte.
Praktika linguistikoak eta harremanak Euskal Herriko komunikazio publikoan
Beatriz Zabalondo, Asier Basurto Arruti
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Euskara batua sortu zenean, iritzi oso kontrajarriak agertu ziren aldaera estandarraren inguruan. Urteen poderioz, joera oso bestelakoa izan da: geroz eta bateragarritasun handiagoa ikusten da gizartean Euskara batuaren eta euskararen aldaerak diren euskalkien artean. Hala ere, oraindik ere iritzi ezberdinak aurki daitezke aldaera bakoitzaren erabilera esparruen inguruan eta baita aldaera bakoitzaren nolakotasunaren arabera. Ikerketa honetan, hain zuzen ere, euskararen aldaera ezberdinen inguruko gaur egungo jarrerak jaso nahi izan dira hainbat esparruei erreparatuz: hizkuntzaren "naturaltasuna", "autentikotasuna", estandarizazioa, nativespeakerism-a, biziraupena, eta prestigioa. Hori horrela, lan honek agerian uzten du adostasuna herritarren artean ez dela erabatekoa eta zonalde geografikoen artean ere iritzi ezberdinak aurki ditzakegula. Batzuek esparru formaletarako bakarrik ikusten dute egokia aldaera estandarra; beste batzuek, aldiz, eremu guztietara zabalduko lukete, zenbait zonaldetan dagoen aldaera bakarrela dela jakitun. Ikuspegi hori, gainera, beste jarrera batzuetan ere ikus daiteke. Oro har, beraz, alderdi hauek mahai gainean jartzea du ikerketa honek helburu.
Asier Basurto Arruti
a.basurto@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak
Euskara batua sortu zenean, iritzi oso kontrajarriak agertu ziren aldaera estandarraren inguruan. Urteen poderioz, joera oso bestelakoa izan da: geroz eta bateragarritasun handiagoa ikusten da gizartean Euskara batuaren eta euskararen aldaerak diren euskalkien artean. Hala ere, oraindik ere iritzi ezberdinak aurki daitezke aldaera bakoitzaren erabilera esparruen inguruan eta baita aldaera bakoitzaren nolakotasunaren arabera. Ikerketa honetan, hain zuzen ere, euskararen aldaera ezberdinen inguruko gaur egungo jarrerak jaso nahi izan dira hainbat esparruei erreparatuz: hizkuntzaren "naturaltasuna", "autentikotasuna", estandarizazioa, nativespeakerism-a, biziraupena, eta prestigioa. Hori horrela, lan honek agerian uzten du adostasuna herritarren artean ez dela erabatekoa eta zonalde geografikoen artean ere iritzi ezberdinak aurki ditzakegula. Batzuek esparru formaletarako bakarrik ikusten dute egokia aldaera estandarra; beste batzuek, aldiz, eremu guztietara zabalduko lukete, zenbait zonaldetan dagoen aldaera bakarrela dela jakitun. Ikuspegi hori, gainera, beste jarrera batzuetan ere ikus daiteke. Oro har, beraz, alderdi hauek mahai gainean jartzea du ikerketa honek helburu.
ONGI ETORRI. Euskaltzaletasuna sendotzeko ekosistema komunikatiboa
Eneko GORRI
2020ko udaberrian mundu mailan zabaldu den pandemiak gure biziak inarrosi ditu, gure suntsierraztasuna eta jendartean diren desorekak aurpegiratuz. Etxean konfinaturik, euskaraz bizitzeko, gozatzeko edo ikasten segitzeko baliabideak beharrezkoak izan ditugu. Eta bereziki horiek aterpetzeko espazioak ere. Eragile anitz edukiak partekatzen hasi dira molde erreaktiboan. Ipar EHan berean, «Etxean euskaraz» kanpaina abiatu zen eragile sozialen partetik eta erakunde publikoen babesarekin. Aspaldi lortu ez zen oihartzuna bildu zen. Eta asko ikasteko aukera ere. Etorkizunera begirako galderak pausatzen ditu: nola hedatu euskaraz bizitzeko baliabideak, behar duten pertsonen eskura iritsi daitezen? Larrialdi egoeran posible izan den lankidetza eredua errepikatzen ahalko litzateke molde antolatu, gogoetatu eta anbiziotsuago batean? Eta tresna bateratu bat sortzearekin, beste premia periferikoei erantzuten bagenie ere? Burutazio hauei erantzun batzuk proposatzea da lan xume honen helburua.
Euskara Tolosaldean: kartografia bat
Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Geldialdia: ezagutza gora, baina erabilera trabatuta. Atzerakada: arnasguneen galera nabarmena. Euskararekin lotutako adierazleek kezka sortu dute azken urteetan, batez ere eremu euskaldunetan. Zer gertatzen ari da? Azken hamarkadetan eskualde euskaldun batean izandako bilakaeraren analisia egin nahi du lan honek, informazio estatistikoa ustiatuta: Tolosaldea hartu da aztergai, eskualdeko 28 herriak, eta aldagai soziolinguistikoak eta bestelakoak gurutzatu dira, joerak eta horien oinarriak zein diren jakiteko. Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetakoa da Tolosaldea, baina ñabardura handiak daude herri batzuetatik besteetara. Urteotako aldaketa soziolinguistikoei buruzko iritziak eta ikuspegiak datuekin kontrastatzea, helburu horixe du azterketa honek.
Tokiko komunikabideak hizkuntza biziberritzeko eragile: Ipar Euskal Herriko eta Yukatan penintsulako hiru kasu-azterketa apreziatibo
Ainhoa Morón Lasa, Beñat Garaio Mendizabal
Hainbat ekimen daude abian mundu mailan jazotzen ari den hizkuntza galera azkar eta etengabea iraultzeko. Esaterako, hizkuntza gutxituak biziberritzeko ohiko tresnak dira tokian tokiko hedabideak; alde batetik, hizkuntza erabiltzeko aukera ematen baitute, eta bestetik, hizkuntza gutxituek ez duten prestigioa lortzen lagundu dezaketelako. Lan honetan Mexikoko Yukatan penintsulako eta Ipar Euskal Herriko hiru hedabide aztertu ditugu, yukatango maiera eta euskara sustatzeko sortu zirenak hurrenez hurren. Lanaren helburua hedabide horiek hizkuntza biziberritzeari egindako ekarpenak ezagutzea eta partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatzea zen, eta horretarako, egitasmo horietako sortzaile eta esatariak elkarrizketatu ziren. Jasotako erantzunekin hizkuntza biziberritzeko hainbat ekimen- ildo eta joera interesgarri topatu dira, hizkuntza gutxituetako eragile eta kideentzako baliagarriak izan daitezkeenak.
Euskararen indarrak eta ahuleziak gaur egun Ipar Euskal Herrian: hizkuntza-bizindarra
Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Artikulu honetan gaur egungo euskararen bizindarra Ipar Euskal Herrian ebaluatzen saiatzen da. Helburu honetarako, ezaugarri eta adierazle sozial anitz sailkatzen dira: euskararen ezagutza eta erabilera mailak, funtzioak eta erabilera esparruak, hiztunen jarrerak, onarpen publikoa eta botere publikoen politikak, etab. Laburbilduz eta sinplifikatuz, euskararen bizindarra handitzen da, emeki-emeki baldin bada ere.
Hitz gakoak: euskara, Ipar Euskal Herria, egoera soziolinguistikoa, hizkuntza-bizindarra, ezaugarriak, adierazleak, eragileak.
Zein lege babes hizkuntza politikarentzat Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan?
Eneritz Zabaleta Apaolaza
2000 hamarkadaz geroztik, euskararen aldeko anbiziozko politikak onartu dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Anbizio hori egunerokoan txertatzeko momentua heltzean, baina, talkak sortzen dira frantsesaren monopolioa antolatu duen ordenamendu juridikoarekin. Euskararen politikak babesteko, ezinbestekoa da lege erreforma bat. Erreforma horretarako euskararen ko-ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideen aitorpena ez dira tresna erabilgarrienak. Bi printzipio horiek onartzeko, Frantziako identitate konstituzionala goitik behera aldatu behar litzateke. Egoera hori ikusiz, artikulu honek beste alternatiba konstituzionalak lantzen ditu, euskarari lege babes egokiagoa emateko. Tresna horiek botere publikoei inposatutako obligazio juridikoak dira, tokiko hizkuntzak Frantziako ondare konstituzional diren heinean. Euskararen lurralde estatus bat garatzeko ere, esperimentazio normatiboa martxan ezartzea aukera interesgarria izan daiteke.
Hitz gakoak: Euskara, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa, ofizialtasuna, esperimentazio juridikoa.
Euskararen lekua goi mailako irakaskuntzan eta ikerketan Ipar Euskal Herrian (2010-2020)
Argia Olçomendi
Artikulu honetan aztertuko dugu zer leku duen euskarak Ipar Euskal Herrian goi mailako irakaskuntzan proposatuak diren formakuntzetan. Azken urteetan, hemen ikasten duten ikasleen kopurua beti goiti ari da eta orotara 6000 ikasle inguru dira, ikasketa gune frankotan banatuak. Euskal kostaldea gune erakargarria bilakatu da, bere formakuntza eskaintzaren hedatzen ari da eta leku frankotako ikasleak ikasketen egitera heldu dira. Gure aldetik, interesatuko gara euskarak duen lekuari eta horretarako formakuntza eskaintzaren azterketa bat proposatuko dugu, zehaztuz zer leku egina zaion euskarari.
Hitz gakoak: Euskal Ikasketak, oinarrizko formakuntza, formakuntza jarraikia, irakasleen formakuntza, ikerketa.
Euskararen presentzia eta aukerak Iparraldeko unibertsitate-testuinguruan
Eguzki Urteaga
Gaur egun, Iparraldeko unibertsitate-testuinguruan, euskararen presentzia urria bada ere, funtsean, Euskal Ikasketetara mugatuz, garatzeko aukera esanguratsuak dauzka, euskararen ezagutzak gora egin baitu 16-24 urtekoen artean eta sail elebidunetatik ateratzen diren ikasleen kopuruak gora
darraielako, lurraldearen nortasun propioa agerikoa baita, ikasleen eskaera geroz eta handiagoa delako, eta, Iparraldeko unibertsitate-eskaintza garatzeko borondatea agertzen baitute bai erakunde publikoek bai gizarte zibil antolatuko ordezkariek. Baina, aukera horiek praktikara eramateko, ezinbestekoa da
irakasleak euskaraz trebatzea eta mugaz gaindiko lankidetza sustatzea.
Hitz gakoak: Iparraldea, unibertsitate-testuingurua, euskara, presentzia, aukerak.
Motibazio sozialaren printzak, ikastetxetik plazara
Xan Aire
Euskal soziolinguistikako ikertzaile independentea
ORCID: Zerk motibatzen gaitu euskara esparru sozial guzietan erabiltzeko, Ipar Euskal Herrian? Artikuluak galdera horren inguruko pistak eta korapiloak abordatzen ditu, ikastetxeetako eremu espezifikoan zein jendarteko eremu hedatuagoan kokatuz. Bide batez, erabileraren arloan Iparraldeko errealitatean bereziki funtzionatzen duten lanketak eta esperimentazioak partekatuz, eta Euskaraldia bezalako egitasmo zabalak lurraldean markatu duena hurbilagotik ezagutuz, aldi berean ikuspegi teknikotik eta aktibismotik begiraturik. Hitz gakoak: motibazioa, ikastetxea, plaza, komunitatea.
Xan Aire
xanaire@psteo.netEuskal soziolinguistikako ikertzaile independentea
ORCID: Zerk motibatzen gaitu euskara esparru sozial guzietan erabiltzeko, Ipar Euskal Herrian? Artikuluak galdera horren inguruko pistak eta korapiloak abordatzen ditu, ikastetxeetako eremu espezifikoan zein jendarteko eremu hedatuagoan kokatuz. Bide batez, erabileraren arloan Iparraldeko errealitatean bereziki funtzionatzen duten lanketak eta esperimentazioak partekatuz, eta Euskaraldia bezalako egitasmo zabalak lurraldean markatu duena hurbilagotik ezagutuz, aldi berean ikuspegi teknikotik eta aktibismotik begiraturik. Hitz gakoak: motibazioa, ikastetxea, plaza, komunitatea.
Hitzaurrea
Asier Basurto Arruti
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Asier Basurto Arruti
a.basurto@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Hitzaurrea
Asier Basurto Arruti
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Asier Basurto Arruti
a.basurto@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Eskuragarri dauden Deskargak:
Euskara eta irakaskuntzaren arteko hausnarketa
Xantiana Etchebest
Euskara irakaskuntzan edo irakaskuntza euskaraz, nondik hasi nora joateko? ez dakit.
Galdera horrek erantzun bat baino gehiago badu noski. Euskarak irakaskuntzan duen garrantzia edo
euskarazko irakaskuntzak duen garrantzia desberdinak dira baina biak nahitaezkoak dira. Horri esker,
hizkuntza eta hezkuntzak bat egiten baitute. Ikusiko dugu parekotasun, murgiltze edo Seaskan den
eredu horiek helburu desberdinak dituztela, baina hiruek hizkuntza dutela bateratze puntua. Bestalde,
euskara gaiak eredu horietan duen tokiari interesatuko gara, euskalduntze eta euskaraduntze prozesuei
bereziki. Baina ohartuko gara hezkuntza eta hizkuntzak bat egiten dutela, egoera diglosiko honek eskaintzen
digun egunerokoan hezkuntza behar dela hizkuntzaren biziarazteko eta hizkuntza behar dela
euskaldunen hezkuntza biziarazteko. • Hitz gakoak: euskaldun, euskaradun, hezkuntza, hizkuntza.
Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza aniztasunaren mapa. Immigrazioko biztanleriaren jatorriaren araberako hurbilketa
Xabier Aierdi, Belen Uranga, Maialen Iñarra
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren biztanleek hitz egiten dituzten hizkuntza guztiei
buruzko datuak biltzeko ez da oraindik prozedura formal edo protokolorik ezarri. Eustatek soilik
euskarari eta gaztelaniari buruz biltzen ditu datuak, eta, ondorioz, migrazio-mugimenduek sortzen duten
hizkuntza-aniztasunaren berri jasotzeko aukerak bi dira: biztanleekin harremanetan, ikerketa kualitatiboak
egitea, eta, bestetik, jatorriaren datuak aztertuz, biztanle horiekin EAE-ra etorritako hizkuntzak
identifikatzea, betiere, jakinik, identifikazio hori hipotesi-mailakoa dela. Hala egin da EAEko Hizkuntza-
aniztasunaren mapa egitasmoan, eta, artikulu honetan, azterketa horren emaitzak laburbildu dira.
Azterlanean, jatorri atzerritarreko biztanleen jatorri-estatuetako hizkuntza ofizialak eta beste hizkuntza
gutxitu batzuk hartu dira kontuan. Hitz gakoak: migrazio-hizkuntzak, hizkuntza ofizialak, hizkuntza
minorizatuak, euskara.
Euskara eta immigrazioa EAEn
Julia Shershneva
Atzerriko jatorriko pertsonen integrazio linguistikoa da gairik garrantzitsuena ikerketa
soziologikoan, hala ere, testuinguru elebidunetan, EAEko bezalakoan, horrek gehitutako konplexutasuna
adierazten du. Horrela, atzerriko jatorriko populazioaren euskararen erabilera ikertzen duten ikerketa
oso gutxi dira. Artikulu honen helburua da 2018ko EABI inkestaren datu kuantitatiboak aztertzea,
aldagai anitzeko teknikak erabiliz. Emaitzei dagokienean, alde batetik, euskara komunikazio hizkuntza
bezala etxebizitzan erabiltzen duten atzerriko jatorriko pertsonen tipologiak deskribatzen dira, eta, bestetik,
euskararen jakintza-maila nahikoa edo ona duten pertsonen tipologiak. Hitz gakoak: integrazioa,
euskara, immigrazioa, EABI.
Jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntzak, hizkuntza-bizipenak eta -jarrerak Gipuzkoan
Belen Uranga
Gipuzkoako hizkuntzen mapa proiektuak jatorri atzerritarreko biztanleriaren hizkuntza-aniztasun
handia jarri zuen agerian 2018an eginiko lehen txostenean. Hizkuntzei buruz informazioa jasotzeko
protokolo zehatzik ez dagoenez, proiektu horrek hipotesi-mailan 120 hizkuntza baino gehiago hitz
egin daitezkeela Gipuzkoan aurreikusi zuen, herrialdean erroldatutako biztanle atzerritarren jatorria
aztertuta. Jatorri atzerritarreko biztanleen hizkuntzak, bizipenak eta jarrerak Gipuzkoan proiektuak horiengana
hurbiltzeko ikerketa kualitatiboa egin du, ezagutzeko zein diren hizkuntza horiek, baita hiztunek euren
hizkuntzekiko eta Gipuzkoan ofizialak diren euskara eta gaztelaniarekiko dituzten iritziak, jarrerak eta
praktikak ere. Artikulu honetan, ikerketa horren parte bateko emaitzak eskainiko dira, alegia, hiztun-kopuru
handiko taldeko kideen artean eta jatorrian gaztelania ofiziala dutenen taldean eginiko ikerketaren
emaitzak. Hitz gakoak: Gipuzkoako hizkuntzak, immigrazioko
Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak
Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu
UEMAko Iñaki Arregi bekari (2019) esker egindako lanaren ideia nagusiak jasotzen dira
artikulu honetan. Azken hamabost urteetan udalerri euskaldunetara bizitzera etorri diren herritarrak
aztertu dira ikerketan. Zehazki, jatorriz Euskal Herriz kanpoko herritar erdaldunak izan dira hizpide,
eta euskararekin sortu duten harremanean arakatu da, bertan eragiten duten faktoreak eta sortu diren
lotura motak. Faktore sozialek eta bizitza proiektuaren ezaugarriek garrantzia berezia dutela ikusi da,
eta horren araberako tipologia bat proposatzen da euskararekin duten lotura ulertzeko. Hitz gakoak:
migrazioa, erdaldunak, euskara, udalerri euskaldunak, arnasguneak, ikerketa kualitatiboa.
Euskara ardatz izanen duen jendarte kohesioa helburu, etorri berriei harrera eta kultur aniztasuna Bortzirietan
Urko Ikardo, Patri Arburua
Immigrazioa eta euskara da gaia. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak duela bi hamarkada
ekin zien hizkuntza harrera eta migrazio prozesuen ondoriozko hizkuntza eta kultura aniztasuna
lantzeari, dagozkion helburu eta jarduera esparrutik, hau da, euskararen biziberritzea lortzea
eskualde mailan. Urteen joanean izan da bilakaerarik, bai gaia lantzeko ikuspegiari dagokionez, bai migrazioek
eta gure jendarte kulturalki eta linguistikoki gero eta anitzagoek planteatzen dituzten erronkei
erantzuteko bitarteko eta jarduerei dagokienez. Ibilbide dagoeneko luze horretan, bereziki erreparatu
zaio mankomunitateko planetan gaia zehar lerro gisa lantzeak dakarrenari, abian diren zenbait egitasmoren
azalpenean zertxobait sakontzen da, eta, aitzinera begira, euskara ardatz izanen duen jendarte
kohesioa helburu, planteatzen diren erronka nagusiak begiz jotzen dira. Hitz gakoak: Etorri berriak,
euskara, hizkuntza harrera, kultur eta hizkuntza aniztasuna.
Etorri berrien harrera integral baterako gako nagusiak, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan
Mario Zapata
Abiapuntu gisa, hizkuntzen kudeaketa zein exogenoa den kultura-aniztasunaren kudeaketa ditugu, biak zeharkako gai edo lan-ildoak. Hain zuzen ere, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruek berezko ikuspuntua ekartzen diote kultura-aniztasunaren kudeaketari.
Kultura-aniztasunaren kudeaketan, garrantzi handiko gaia dugu etorri berrien harrera. Baina, aipaturiko testuinguru soziolinguistikoak, berezko ikuspuntua ekartzen dio harrerari eta, zuzenki, mahai gainean jartzen du harrera integral planteamendu baten beharra, gutxiagotutako hizkuntzarekin loturiko harrera linguistikoa bere baitan harturik.
Aldizkari honetan argitaratu genuen artikulu batean, harrera-eragile sozialen zeregina aztertu genuen, hizkuntzen trataeraren ikuspuntutik. Artikulu honetan, gaiaren inguruko ikuspegi zabalagoa erabili dugu. Hain zuzen ere, etorri berrien harreran integraltasuna bermatzeko beharra jarri dugu mahai gainean eta plan orokor baterako hainbat gako proposatu ditugu: printzipioak, estrategia, lan-ildoak, egitura eta baliabideak.
Nola berrezarri oreka ekolinguistikoa?
Carme Junyent
Artikulu honen hasieran hizkuntzen egoera globala azaltzen da, haien mehatxuei eta suspertzeari
dagokienez, ondoren funtsezko gai bati heltzeko: nola lortu mendeko hizkuntzek bizirik irautea
minorizatuak izan diren eta egun hizkuntza askoren helmuga diren eremuetan. Kontuan izanik leku
oso eleaniztunetan hitz egiten diren hizkuntzak direla hizkuntza menderatzaileen presioari hobekien
eusten diotenak, artikuluak planteatzen du estrategia jakin batzuen bidez (gaitasun pasiboa, ulergarritasuna,
etab.) iritsi berri den aniztasuna baliatu daitekeela komunitate eleaniztun bat sortzeko, hizkuntzen
dinamika aldatzeaz gainera aurre egingo diona hizkuntza menderatzailearen presioari. Hitz gakoak:
Ordezkapen linguistikoa, elebitasuna, eleaniztasuna, migrazioak, aniztasun linguistikoa.
Ekintza-ikerketa partehartzailea euskararen hiztun aktibo bihurtzeko babesgune eta zubi-espazio
Estibaliz Amorrortu Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar, Ane Ortega Etcheverry
Euskararen hiztun aktibo bihurtu nahi duten hiztun gazteen mudantza-prozesua (Pujolar
eta Gonzàlez 2013) erraztu dezaketen espazioetan jarriko dugu arreta. Ildo horretan, ekintza-ikerketa
partehartzailea (Greenwood eta Levin, 2006) eginda burutu den Bilbo Handiko unibertsitate-ikasleen mudantza-
prozesuak izeneko proiektua proposatu nahi dugu espazio gisa, eta erakutsi proiektu hori, eta
burutzeko sortu den komunitate epistemikoa (Estalella eta Sánchez Criado 2018), mudantza-prozesuak
errazteko espazioa izan dela berez, bai babesgune (Puigdevall, Colombo eta Puigdevall, 2019; Hernández,
Iñarra eta Altuna, 2021, zenbaki honetan bertan) bai zubi-espazio (del Valle 2001). Espazio horrek,
proiektuaren diseinua eta helburua bera kontuan hartuta, baldintza mesedegarriak eman ditu eraldaketa-
prozesuetarako, bai hizkuntza-praktikei dagokienez (aktibazioa), bai pertsonen subjektibotasunei dagokienez,
gazteek izandako hausnarketa kritikoaren prozesuari esker. Gazteen hizkuntza-ahalduntzerako
eta eraldaketa-prozesurako funtsezkoak izan diren elementuak erakutsiko ditugu.• Hitz gakoak:
gazteak, mudantza, ekintza-ikerketa partehartzailea, babesguneak, zubi-espazioak.
Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia
Olatz Altuna Zumeta, Jone Miren Hernández García
Gazteak euskararen eszenatokian izeneko ikerketa-lanaren helburua gazteen euskara-erabilera
zertan den ulertzeko gako batzuk azaleratzea izan da. Horretarako, lau herri aztertu dira: Zumaia,
Gernika, Pasai Donibane eta Amorebieta-Etxano. Hizkuntza-errealitatearen azterketa hiru ardatzek gidatu
dute, bai informazioa biltzean, bai datuak aztertzean eta ondorioak lantzean: ideologikoa (ideia,
errepresentazio, diskurtsoen mundua), harremanei loturikoa (adinkideen erreferentzi taldeetako praktika)
eta identitarioa (bizipenei loturikoa).
Euskarak hiru dimentsio horietan duen presentzia/ausentzia aztertu nahi izan dugu. Zer diskurtso dute
gazte horiek euskarari buruz? Zer pentsatzen dute beren esperientzia linguistikoaz? Zer iritzi dute euskalgintzari
buruz edo hizkuntza-politikari buruz? Non dago euskara beren eguneroko praktiketan? Non
da euskara haientzako erreferente diren esparruetan? Azkenik, zer lotura pertsonal dute euskararekin?
Zer pisu du euskarak beren emozioetan, nork bere burua definitzeko eta agertzeko moduan? • Hitz gakoak:
euskara, gazteak, hizkuntza-ideologiak, hizkuntza-praktikak, eta hizkuntza-bizipenak.
Babesguneak: euskal hiztun gazteak aktibatzeko aukera
Jone M. Hernández García, Maialen Iñarra Arregi, Jaime Altuna Ramírez
Artikuluaren helburua “babesgunearen” nozioaz hausnartzea da. Kontzeptua D ereduko
kirola izeneko proiektuaren (2016-2018) emaitza dugu, eta horren lanketak Euskara Kirolkide egitasmoari
eman zion hasiera 2020an. Lerro hauek nozio horren garapen teorikoari eman nahi diete bide, behinbehineko
izaera duten hainbat gogoeta plazaratuz. Artikuluan, nagusiki, hiru puntu landuko dira. Lehenik,
babesgunearen kontzeptuari ikusten diogun aplikagarritasuna azalduko dugu. Horretarako, horren
erabilerarako markoa ezarriko dugu aurrena, hau da, gure kasuan euskal hiztun gazteak eta, bereziki,
euskal hiztun berriak. Ondoren, babesgunearen nozioaren genealogiaz arituko gara, kontzeptuak
izandako garapenetik interesgarriak iruditzen zaizkigun ideiak azpimarratuz. Jarraian, kirol-arloan eta,
bereziki, kirol-kluben esparruan babesgunearen kontzeptua garatzeko ikusten ditugun aukerez mintzatuko
gara, D ereduko kirola egitasmoan izandako esperientzian oinarriturik. Testua borobiltzeko, eta
ondorio gisa, egun babesgunearen nozioarekin lotuta antzematen ditugun zenbait erronka aipatuko ditugu.
Hitz gakoak: euskara, babesgunea, gazteak, hiztun berriak, aktibazioa.
Taldean jardun, taldean hiztun
Jaime Altuna Ramírez, Jone Miren Hernández García
Praktika-komunitatea tresna egokia da hizkuntz ikerketarako, hiztun, talde eta gizarte-egituraren
artean sortzen diren dinamikak aztertzen laguntzen baitu. Baina erabilgarritasun metodologiko
horretaz gain, azken urteetan garatu ditugun ikerketa etnografikoetan, ikusi dugu praktika-komunitate
horietan eta haien kideekin lan egiteak aukera ematen digula hiztun berriei hizkuntza-ohiturak
aldatzeko prozesuan laguntzeko. Baita muda linguistikoa egiteko beharrezkoa den agentzia kolektiboa
garatzen laguntzeko ere. Artikulu honetan kirol arloko praktika-komunitate batzuetan izandako esperientzian
oinarrituko gara kirol eta hizkuntza praktiketan taldeak duen garrantzia ikusteko eta hikuntz
identitate berriak garatzeko babesguneek izan dezaketen potentzialitatea proposatzeko. • Hitz gakoak:
Praktika-komunitatea, Hiztun berriak, Muda, Nerabeak, Kirola, Babesgunea
Euskarabentura eta gazteen hizkuntza erabilera
Ainhoa Pardina Arenaza
Lan honetan EuskarAbentura espedizioko parte hartzaileen datuak aztertuko dira, espedizioak
gazte hauengan duen eragina ikusi nahirik, erabileraren datuetan arreta jartzeaz gain, gaitasunaren
eta jarreren datuei ere erreparatuz. Honela, parte hartzaileen euskararen erabileraren igoeran espedizioak
eragina duela ikusiko dugu, baita honi dagokion arduran ere. Horrez gain, datuek erakutsiko
digute gaitasunari nahiz jarrerei dagokien ezaugarri batzuek ere eragina dutela euskararen erabileran.
Gainera, ikusiko dugu espedizioa bukatu eta urte erdira oraindik EuskarAbenturaren eragina mantentzen
dela. Honela, esan daiteke proiektu hau onuragarria dela hizkuntza gutxituen “gure kasuan,
euskararen” biziberritzeari dagokionean. • Hitz gakoak: Euskarabentura, erabilera, igoera, gaitasuna,
jarrerak.
PULUNPA! Emozioetatik euskaraz
Odei Guirado Irasuegi
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595
Pulunpa egitasmoa, Euskal Herriko Ikastolen Elkartean garatutako egitasmo pedagogiko
integrala da, ikasleen arteko euskararen erabileran eta haien euskal kulturarekiko atxikimenduan eragiteko
sortua. Ikastolen Hizkuntza Proiektuaren barnean kokatzen da eta Zirimola Ikastolen Aisialdi
Proiektua du oinarri.
Hizkuntza, emozioa, jolasa eta ludikotasuna hartzen ditu programaren ardatz, eta prozesuan bizi
izandako emozioak baloratuta egiten zaio proiektuari jarraipena. Horrela, helburua du ikasleen adimen
emozionala landuz, konpetentzia emozionalak euskaratik garatzea. Hori egiteko, etengabeko jarraipen
eta ebaluazioa egiten zaion zortzi saio nagusiko programa proposatzen du, zeinetan, Euskal Herriko antzinako
egutegia jarraituz eta solztizio bakoitzari ongi etorria emanez, ikaslea eten gabe konektatzen den
euskaraz, euskararekin, norbera bere buruarekin eta ondokoekin. • Hitz gakoak: hizkuntza, emozioak,
jolasa, ludikotasuna
Odei Guirado Irasuegi
oguirado@ehi.ikastola.eusIkastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595
Ikasleen motibazioa handitzea, euskararekiko atxikimendua hobetzeko bidea
Yolanda Olasagarre Mendinueta, Rosa Ramos Alfaro
Aspaldiko kezkak dira ikasleen hizkuntzarekiko motibazioa, hizkuntzaren ezagutza eta
erabilera. Kezka horiei erantzuteko, gure ustez, ikerketa eta esku-hartzea elkarrekin bideratu behar dira.
2016-17 ikasturtean Nafarroan egindako DBH-ko ikasleen hizkuntza atxikimendua hobetzeko ikerketa eta esku
hartzean ikasleen motibazioa eta hura elikatzeko egindako esku-hartzearen eragina aztertu genituen.
Ikerketaren emaitzak abiapuntutzat hartuta, irakasleendako baliabideak berritzeko eta osatzeko beharra
ikusi genuen hezkuntza zentroetan ikasleekin motibazioa eta atxikimendua lantzeko, alegia, esku-hartzea
egiteko. Artikulu honetan gure ustez ikasleen hizkuntzarekiko motibazioa lantzerakoan kontuan
hartu beharreko gako nagusiak jaso ditugu, aipatutako ikerketaren emaitza nagusiak laburbildu ditugu
eta, azkenik, Motibazioa Sustatzeko Baliabideak blogean jasotako ibilbide eta jarduera proposamenen
zergatia azaldu dugu. • Hitz gakoak: motibazioa, atxikimendua, Bigarren Hezkuntza, barne-gatazka,
esku-hartzea, erabilera.
Abstract. Students’ motivation
Hizkuntzaz besteko irakasgaietan euskararen ahozko erabilera indartzen
Inés García-Askoaga, Olatz Bengoetxea Manterola, Josune Zabala Alberdi
Artikulu honetan aurkezten den proiektuaren helburua izan da gelako euskararen ahozko
erabileraren praktika onuragarriak identifikatzea eta haiek sustatzea. Hizkuntzaz besteko irakasgaiak
erdigunean jarri eta arlo horietan ahozko erabilera indartzeko D ereduko hiru ikastetxeko irakasgaietako
jarduerak grabatu dira bideoz, Lehen Hezkuntzako azken bi ikasturtetan eta Bigarren Hezkuntzako
lehenengo zikloan. Proiektuan zehar irakas-jardueren grabazioak, haien azterketa eta irakasleen prestakuntza
tartekatu dira. Fokua berbazko elkarrekintzan jarrita, eta irakasleekin elkarlanean, euskararen
gaineko gogoeta egin da ikasleen ahozko adierazpidean eragiteko. Emaitzek agerian jartzen dute irakasleen
prestakuntzak eraldaketa eragiten duela gelako jardueran, eta elkarrekintza-egoera aberatsagoak
sortzen direla edukiak irakasteko orduan. Ikusitakoan oinarrituta, irakasleei beren irakasgaietan, haiek
edozein direlarik, hizkuntza-irizpideak sistematikoki txertatzen laguntzeko gida bat eskaintzen da.
• Hitz gakoak: ahozko euskararen garapena, hezkuntza eleaniztuna, irakasleen prestakuntza, bigarren
hizkuntzaren irakaskuntza, hizkuntza-gaitasunak arloetan.
Europar Batasuneko hizkuntz politikak, praktikak eta diskurtsoak
Karmelo Ayesta Sagardui
Migrazioek, teknologia digitalen garapenak, globalizazioak eta beste gizarte aldaketa
batzuek egunerokotasuna gero eta eleanitzagoa izatea eragiten dute. Testuinguru horrek galdera eta
hausnarketa berriak eskatzen ditu: nola babestu eta sustatuko da tokiko berezko hizkuntza inguru eleanitzean?
Zer funtzio beteko dute tokiko hizkuntzek, estatuetako hizkuntza hegemonikoek, ingelesak eta
migratzaile eta turisten hizkuntzek? Nola egokituko dira euskara sustatzeko estrategiak mugikortasun
handiko Europako gizarte eleanitz, ireki eta digitalera?
Europako Batzordeko eta estatu kideen hizkuntz politika eta praktikak ezagutzea lagungarria izan
daiteke hausnarketa hori bideratzeko: alde batetik, Euskal Herriko egoeraren alderdi batzuk bereziak
izan arren, EBko beste hiztun komunitate batzuen errealitateak esanguratsuak eta argigarriak izan daitezkeelako,
eta, bestetik, ezinbestekoa delako, gaur egun, EBko ikuspegia kontuan hartzea, Europako
eragina gero eta nabarmenagoa delako tokiko politiketan. • Hitz gakoak: Europar Batasuna, hizkuntz
politika, diskurtsoak, lingua franca, eleaniztasuna
Europako estatu post-sobietarren hizkuntzak: egoera eta erronkak (Errusia)
Natalia Evseeva
Artikulu honetan Errusiako Europako zatian hitzen egiten diren hizkuntzen egoera aztertzen
da. Hasteko, XX. mendean zehar, Errusiako Inperioan eta Sobietar Batasunean, hizkuntza horiek
jaso zuten tratamendua gainbegiratzen da, beren estatusa eta garaiko hezkuntza eleaniztunari buruz
xehetasunak emanez eta, halaber, hizkuntzaren eta identitate etnikoen artean egin zuten lotura aipatuz.
Ondoren, gaur egungo Errusiako hiru eremuetako hizkuntzak aurkezten dira: iparraldeko eta ipar-mendebaldeko
Errusiakoak, hegoaldeko Errusiakoak eta Volga ingurukoak. Hitz gakoak: Errusia, Sobietar
Batasuna, errusiera, hizkuntza gutxituak, hizkuntza politika.
Europako estatu post-sobietarren hizkuntzak: egoera eta erronkak (Herrialde Baltikoak, Ekialdeko Europako herrialdeak eta Hego Kaukasokoak)
Natalia Evseeva
Artikulu honek Europako post-sobietar estatuen hizkuntzak deskribatzen ditu, hots, Herrialde
Baltikoenak, Ekialdeko Europako eta Hego Kaukasoko estatuenak. Herrialde bakoitzerako, tokiko
hizkuntza nagusiaren estatusa eta egoerari buruzko datuak ematen dira. Aldi berean, errusierak
duen presentzia eta garrantzia aztertzen da, eta Sobietar Batasuna desegin ondoko urteetan errusieraren
ezagutza eta erabileraren bilakaera ikusten da. Horrez gain, tokiko hizkuntza gutxituak eta beren babesteko
hartzen diren neurriak aipatzen dira, eta hizkuntza guztien presentzia irakaskuntzan erakusten da.
• Hitz gakoak: Ekialdeko Europa, errusiera, hizkuntza gutxituak, hizkuntza politika.
Espainiako Estatuak berehalako ekintzarako gomendioak ezartzeari buruz EEUHEGren Adituen Batzordeak egindako txostenaren balantzea
Fernando Ramallo
2018an Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak (hemendik aurrera
Gutuna) 20. urteurrena ospatu zuen. Garai horretarako Gutunak monitorizatzeko prozesua aldatu
zuen eta estatuen hizkuntza politika ebaluatzeko hainbat puntu aldatu ziren, besteak beste, txostena
idazteko epea. Txosten horretan “berehalako ekintzarako gomendio” (BEG) batzuk zerrendatu behar
dira eta Adituen Batzordeak BEGen betetze-mailari buruzko ebaluazioa egin eta emaitzak argitaratzen
ditu. 2021eko martxoaren 31n, Europako Kontseiluak argitara eman zuen Espainiako Estatuak Gutunarekiko
(2019) hartutako konpromisoak monitorizatzeko 5. txosteneko BEGen lehenengo jarraipen txostena
eta artikulu honetan monitorizazio horren emaitzak laburtu ditugu. • Hitz gakoak: Hizkuntza
politika; Espainiako hizkuntza gutxituak; hizkuntza politiken monitorizazioa; Europako Kontseilua;
Hizkuntzen Europako gutuna.
Frantziar Estatuko hizkuntzen egoera gaur egun
Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Artikulu honetan Frantzia metropolitarrean bizi diren eskualdeetako hizkuntzak laburki
azalduko dira. Kasik hogei bat dira. Gaur egungo aniztasun horren argazki txikia ematen da: hizkuntzen
egoera, azken urte hauetako bilakaera eta eramaten diren hizkuntza politikak. Halere, azpimarratu
behar da datuak, argibideak edo inkestak urriak direla oro har, eta homogeneoak ez direla. Halaber,
lurralde ezberdin horietan botere publikoen eta gizartearen engaiamendua era askotakoa da. Aldiz, legegintza-
kuadroa berdin-berdina da eta ez aldekoa, frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Hizkuntza
horiek denak arriskuan dira, baina ez hein berean. • Hitz gakoak: Frantzia metropolitarra, eskualdeetako
hizkuntzak, arriskuan, egoera, bilakaera
Kalaallitsut gaur egun: Groenlandiako hizkuntza egoeraren bilakaera azken hamarkadetan
Eider Palmou Orue-Etxebarria, Txerra Rodriguez
Inuitak Artikoan bizi diren jatorrizko herri bateko kideak dira: Alaskan, Siberian, Kanadan
eta Groenlandian. Egoera oso ezberdinak bizi dituzte hizkuntzari dagokionez: ia desagertzeko
zorian dago inuitera Alaskan eta Siberian eta, aldiz, Groenlandian biziberritze prozesu indartsua da
abian. Artikulu honetan, batez ere, Groenlandiako hizkuntza eta jendarte egoerari erreparatu nahi diogu
(biak ala biak zeharo lotuta daudelako), baina beste lurraldeetako egoerak apur bat ere hartuko ditugu
kontuan. Izan ere, uste dugu, hein batean, groenlandiarrek azken 40 urteotan urratu duten bideak argi
printzak ekarri ahal dizkigula guri eta munduko hizkuntza gutxiagotuei. Bidea, jakina, ez da perfektua
eta argi-ilunak agertzen dira eta etorkizunari begirako kezkak ere bai. Horiek guztiak kontuan hartu
behar dira eta euren ahalduntze politiko, soziala, ekonomiko eta kulturala ulertzeko gakoak ere aipatu
gura izan ditugu. • Hitz gakoak: inuitera, biziberritzea, Groenlandia, kalaallitsut.
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea (NPLD)
Araceli Diaz de Lezana
Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sarea, ingelesez Network to Promote Linguistic Diversity
(NPLD), 2007an sortu zen, eskualdeko edo eremu urriko hizkuntzen sustapenean ziharduten erakunde
eta eragileak elkartu eta Europako politiketan eragiteko asmoz. Sare honetako kideak dira, besteak beste,
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Soziolinguistika Klusterra. 2007tik hona sarea garatu egin
da, aldaketa asko egon dira bere barnean eta artikulu honek NPLDren ibilbidearen irakurketa bat egiten
du. Epealdi ezberdinetan burutu diren ekimen esanguratsuenak aipatzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak
Sarean izan duen partaidetza ere jorratzen du artikulu honek. • Hitz gakoak: Europa; euskara;
erakundeak; hizkuntza-politika; sarea.
Gizarte-eragileen saretzea Europan: ELEN
Paul Bilbao Sarria
Hizkuntza gutxituen biziberritzean aritzen diren gizarte-eragileek beste hizkuntza komunitate
batzuetako erreferentzietara jotzeko ohitura egon izan da azken hamarkadetan. Elkar-truke
eta harreman horiek sendotuz joaten diren heinean, azpiegitura edo espazio komunak sortzeko beharra
egoten da eta hori da European Linguistic Equality Network (ELEN) delakoa. Artikulu honetan egileak
ELEN erakundearen hastapenak azaltzen ditu, aurrekaria izan zen EBLUL erakundetik hasita eta gaur
eguneraino izandako bilakaera deskribatuz. ELEN-ek urte hauetan guztietan jorratutako lan-ildoak eta
abian jarri dituen ekimenak ere aipatzen dira testuan zehar. Horretaz gain, Kontseiluak ELEN-en izandako
parte hartzea ere hizpide du artikuluak. • Hitz gakoak: Europa; hizkuntza gutxituak; eragileak;
saretzea.
Munduko hizkuntza-aniztasuna, gure ondare materiagabe nagusiari nola eutsi
Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Ines Garcia-Azkoaga
Munduko hizkuntza-aniztasunari buruzko ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko xedearekin
sortu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra,
2006an. Denbora honetan jorratu dituen ildo ezberdinen berri ematen du artikulu honek, beti ere, hizkuntza-
ondarea eta, batez ere, hizkuntza gutxiagotuak babesteko baliagarriak diren ekimenak garatzera
bideratu izan direnak, bereziki, garapen iraunkorrarekin bateratzen diren hizkuntza-lankidetzaren eta
hezkuntza eleaniztunaren inguruko ekimenak. Artikuluak nabarmendu egiten du eskolak duen erronka
ondare materiagabe hori babesteko orduan, eta aldarrikatu egiten du tokian tokiko hizkuntzak biziberritzeko
eta garatzeko irakaskuntza eleaniztunaren erdigunean izan behar direla, hizkuntza hegemonikoak
eta atzerrikoak ere haiekin batera aintzat hartuta. • Hitz gakoak: hizkuntza-ondarea, hizkuntza gutxiagotuak,
hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza-lankidetza, garapen iraunkorra, eskola eleaniztuna.
Hizkuntza-biziberritzea eta aniztasuna Gasteizen: aniztasunean anitz
Alex Vadillo, Elena Urzelai
Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen garatu ditu hizkuntza aniztasunaren
inguruan. Ekimen hauek hiri barneko (adib. AnHitzak, Auzoko, etab.) eta kanpoko aniztasuna
(adib. HIGA) sustatzea izan dute xede eta udalerriko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren testuinguruan
kokatzen dira. Artikulu honetan ekimen horien testuingurua azaldu, horietako bakoitzak emandakoa eta
hortik ikasitakoa, eta aurrera begira sortutako ideia gakoak partekatzen dira. Hau honela, egileen ustez,
etorri berrien (hizkuntza) harrera-prozesuan eragitea, ikuspegi holistiko batetik lan egitea eta zeharlerrotasunean
sakontzea, hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta eleaniztasunaren apologia egiten jarraitzea
dira ardatzak. • Hitz gakoak: hizkuntza-aniztasuna; harrera; ekimenak; udalerria; ekintza-plana.
Erakundeen komunikazio publikoaren egokitzapena pandemiaren lehen hilabeteetan
Asier Basurto Arruti, Eduardo Apodaka Ostaikoetxea, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Idurre Eskisabel Larrañaga, Beatriz Zabalondo Loidi
COVID19aren pandemiaren agerpenaren lehen hilabeteetan komunikazio publikoa egiten
duten denetariko erakundeek beren jarduna egokitu behar izan zuten osasun krisiak eragindako
salbuespenezko baldintzetara. Artikulu honetan komunikazio ardurak dituzten pertsonen bizipenetan
oinarrituta aztertzen dira erakundeetan gertatutako aldaketak, arreta berezia jarriz hizkuntzen erabilerari
eta hizkuntza gutxituaren kudeaketari. Bat-batean heldutako krisi egoerak proban jarri ditu erakundeen
komunikaziorako prozedurak eta gaitasunak. Komunikazio-lanak erakunde bakoitzaren barruan
jokatzen duen papera eta duen garrantzia agerian utzi du eta luzaroan iraungo duten aldaketak eragin
ditu. • Hitz gakoak: Komunikazioa, Pandemia, Hizkuntzak, Euskara.
Hezkuntza soziolinguistikoa. Euskal Herrian han eta hemen dauden material eta baliabideen bilketa, azterketa eta sailkapena
Izaro Arruti eta Sandra Prieto
Lan hau Euskal Herriko gazteen profil soziolinguistikoan identifika daitezkeen bi ahulgunetatik
abiatzen da: ezagutza eta erabileraren artean dagoen desoreka eta aurreiritzietan eragiteko
beharra. Adituek soziolinguistikari eta hizkuntza-ekologiari buruzko hausnarketak egiteak eta ezagutza
zientifiko hori ikasleei transmititzeak positiboki eragin dezakeela defendatzen dute. Era berean, maila
ezberdinean, EAEko, Nafarroako, zein Ipar Euskal Herriko curriculumek ere lanketa hori egitea beharrezkoa
dela ezartzen dute. Gauzak horrela, gure ikerketa-lanaren helburu nagusiak; Euskal Herrian
soziolinguistika eta hizkuntza-ekologia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan lantzeko
dauden materialak eta baliabideak biltzea, horiek aztertzea eta sailkatzea, hezkuntza-komunitateko askotariko
eragileek gaion lanketaren errealitateaz dituzten pertzepzio eta iritziak ezagutzea, eta osatutako
sailkapena hezkuntza-komunitatearen eskura ipintzea dira. • Hitz gakoak: Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntza, Batxilergoa, soziolinguistika, hizkuntza-ekologia, materiala, baliabideak.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Euskararen marka: marketinetik hizkuntza plangintzara
Estitxu Garai, Irati Agirreazkuenaga, Irene Garcia, Sergio Monge, Angeriñe Elorriaga, Patxi Azpillaga, Ainara Miguel, Naroa Jauregizuria eta Koldo Atxaga (NIK ikerketa taldea)
Euskararen marka-irudiaren azterketa da ikerlan honen muina. Markagintzaren alorretik
datorren eremu kontzeptuala hizkuntzaren eremura ekartzea izan da lehenengo urratsa: hizkuntza markagintzaren
kontzeptuari gorputz teorikoa ematea, alegia. Ondoren, focus taldeen teknika kualitatiboa
erabili da oinarri teoriko horretan sakondu eta fase kuantitatiboa (inkesta) diseinatzeko urrats arakatzaile
gisa. Azkenik, euskararen marka irudiaren argazkira heltzeko, makroinkesta bat egin da Euskal Herri
osoan. Hizkuntzek ere badute bere irudia, badituzte inguratzen dituzten marko asoziatibo eta gogo-loturak.
Hizkuntza politika eta plangintzan markagintza eta marketinetik datozen jakintzak baliatzeko
oinarria jartzea da lan honen proposamena. • Hitz gakoak: markagintza, hizkuntza, marketina, euskara,
hizkuntza-plangintza.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Kulturaren eragina hizkuntzaren biziberritzean. Behin-behineko ondorio batzuk
iñigo Beitia zabala
Artikulu honetan hizkuntza eta kulturaren arteko uztarketaz jardungo da, hizkuntzaren
biziberritzeari begira garrantzitsuak izan daitezkeen gakoak eskaini ahal dituelakoan. Hein honetan,
azken urteetan egin diren ikerketetan oinarrituta, artikuluan zehar gaiaren gaineko garapen teoriko bat
egiten da lehenik, amaieran eredu bat proposatzeko asmotan. Antropologia, neurozientziak, hizkuntza-
-antropologia eta hizkuntzaren biziberritze prozesuan oinarrituko gara honetarako. Funtsean, biziberritzeari
dagokiola hausnarketa bide berri bat zabaltzea da helburuetako bat. Azkenik, ondorioztatuko da
hizkuntzaren biziberritzean funtsezkoa dela hizkuntza kultur testuinguru batean lantzea, aukera honek
hizkuntzaren erabilera areagotu dezakeen heinean. • Hitz gakoak: Hizkuntzaren kultur testuinguraketa,
Hizkuntza antropologia, Soziolinguistika, Hizkuntzaren biziberritzea.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Zumaian ELE aplikatzeko oinarriak
Xabier Azkue Ibarbia
Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa indarra hartzen ari da azken urteotan, eta 179/2019
dekretu berriak ezustean harrapatu ditu udal asko; izan ere, aurrerantzean Euskal Autonomia Erkidegoko
udaletan legez aztertu beharko da zenbait planek nolako eragina izan lezaketen euskararen erabileran,
gehienbat hirigintza alorrean aldaketak planteatzen direnean. Tresna edo baliabidetzat hartu
behar da ELE, aukera ematen duelako malgu jokatu eta euskararen mesedetarako baliatzeko. Beraz,
ELE ebaluazioa tramite soila izan ez dadin, eta Zumaiako Udalak bere printzipioen arabera jokatzeko
modua izan dezan, udalerrian gaia kudeatzeko proposamena jorratu da lan honetan, urtebeteko epean
etorritako adibideekin. • Hitz gakoak: Herrigintza; zeharkakotasuna; elkarlana; euskara; prebentzioa.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Hitanoa euskal hiztunen komunitate garaikidean: molde zaharretatik ertz berrietara
Beñat Muguruza Aseguinolaza, Garbiñe Bereziartua Etxeberria
Ez dira betiko garai onenak euskarazko lagunarteko tratamenduarentzat. Hitanoaren
ezagutzak eta erabilerak behera egin dute tai gabe azken hamarkada luzeotan. Oraindik erabiltzen den
lekuetan gero eta gehiago mugatzen ari da gizonezkoen arteko erabilerara, arrazoi ugari direla medio.
Azken urteotan hikako hizkeraren suspertze baten lekuko izaten ari garela dio hainbatek, eta lan honek
aztertu nahi du egungo egoera zein den loraldi horren baitan, eta ahalik eta argazki osoena eskaini nahi
du ertz ugariri erreparatuz: erabilera-datuak, transmisioa, genero aldagaiaren garrantzia, eta hitanoa
euskarazko kultura-munduan, besteak beste. Hemen ondorioztatzen dugu akademiak eta gizarte-mugimenduek
eskutik joan beharko dutela hitanoaren aparraldia apar hutsean gera ez dadin. • Hitz gakoak:
Hitanoa, transmisioa, generoa, hedabideak, kultura-adierazpenak, hiztun berriak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntza erdigunera: Urola Kostako adinekoen osasun arretan hizkuntzak duen eragina aztergai
Saioa Martinez de la Hidalga Azkue
Hizkuntzak badu lekua osasungintzaren entitate konplexuan, obra nagusiko zimentua
dela esateraino. Kanada da aitzindaria hizkuntza eta osasun arretaren kalitatea aztertzen duten ikerketetan.
Euskal Herrian bizi dugun diglosia egoerak hizkuntza mugak pairatzea dakar eta adinekoena
da talde zaurgarrienetako bat. Gaur eta hemen, adineko eta euskaldun izatea menderakuntzarako bide
dira. Urola Kosta eskualdeko 65 urtetik gorako pertsonen osasun arreta eta hizkuntzaren arteko elkarrekintza
aztertzea izan da proiektuaren helburua. Galdetegia erantzun dutenen % 89k osasun arreta euskaraz
jaso nahiko lukeela adierazi du eta jasotzen duten osasun arretaren kalitatean hizkuntzari garrantzia
handia eman diote (5etik 4,64).Oro har, gustura daude osasun zentroetako euskarazko arretarekin,
baina % 42k berau hobetu daitekeela uste du. Aritzeko hariak behar dira, eta entzuteko belarriak. • Hitz
gakoak: Adinekoak, osasun arreta, kalitatea, euskara.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Idatzizko trebetasuna testuinguru soziolinguistiko desberdinetako CLIL eta ez-CLIL ikasgeletan
Ainara Ortega Oar
CLILen (Content and Language Integrated Learning12) erabilera asko zabaldu da ingeles maila
hobetzeko tresna bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere. Alabaina, EAEk badu jada hizkuntza
gutxitu bat mantentzeko murgiltze eredua, eta lan honetan CLILek eredu honetako ikasleen idatzizko
trebetasunean izan ditzakeen eraginak aztertu nahi dira. Horretarako, hiru eremu soziolinguistiko
desberdinetako bigarren hezkuntzako 138 ikasleren idatzizko argibide testuak batu dira curriculumeko
hiru hizkuntzatan. Testuak ESLCP-en (Jacobs et al., 1981) bidez aztertu ondoren, emaitzek hurrengoa
erakusten dute: (i) CLIL jarraitzen duten ikasleen ingeleseko idatzizkoek maila hobea erakusten dute
ez-CLIL taldeko ikasleekin alderatuta, (ii) eremu soziolinguistikoak CLILen emaitzak baldintza ditzake,
(iii) CLILek curriculumeko beste hizkuntzetan eragin negatiborik ez duela ematen du eta (iv) ikasleen
idatzizkoen artean nolabaiteko transferentzia kognitibo akademikoa antzeman da. • Hitz gakoak: CLIL,
idatzizko trebetasuna, testuinguru soziolinguistikoak, eredu eleanitzak, hizkuntza.
Eskuragarri dauden Deskargak:
D ereduan euskaldundutako Lizarrako hiztun berri gazteen euskararen erabilera
Ainhoa Pardina Arenaza
Lizarran murgilketa ereduan euskaldundutako gazte hiztun berrien hizkuntza erabilerak
aztertu nahi dira lan honetan. Bertan lehen hurbilketa bat aurkeztuko da, lau gazterekin gauzatutako
eztabaida talde baten eta lau banakako elkarrizketen bidez gauzatu dena, aurretik 35 gazteri pasatako
galdetegiaren bidez identifikatutako profil soziolinguistikoetako bat sakonago aztertzeko: proaktiboena.
Honela, sei parte hartzaileren emaitza batzuk ematera mugatuko gara lan honetan. Honekin guztiarekin
ikerketako parte hartzaileek euskara ia ez dutela erabiltzen Lizarrako beraien egunerokoan ikusi dugu,
bai, aldiz, unibertsitatean. Hala, mudak gauzatzeko lagungarriak diren hainbat faktore eta estrategia
aurkitu ditugu, baita mudak oztopatzen dituzten faktoreak ere, aipagarriena unibertsitatea delarik. •
Hitz gakoak: hiztun berriak, erabilera, muda linguistikoak, Lizarra.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Euskararen esanahia(k): euskalgintzako testu multimodalen azterketa genero perspektibatik (1960-2018)
Onintza Legorburu Larrea
Askotan esan ohi da, euskara jendartean zabarkeriarekin, baserritartasunarekin, arlote
izatearekin edota baita umeekin ere lotzen dela. Baina zein izan da urteetan zehar euskalgintzatik euskarari
eman izan zaion esanahia? Eta zer diosku esanahi honek generoari dagokionean? Artikulu honetan,
galdera horiek erantzuten saiatu gara; euskalgintzako testu multimodalen azterketa bat eginez, genero
perspektiba ardatz hartuta. • Hitz gakoak: Esanahia, errepresentazioa, genero perspektiba, euskalgintza
eta testu multimodalak.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Eskualdeetako hizkuntza gutxituen estatusa Europar Batasunean
Magdalena Pasikowska-Schnass
Europar Batasunean, 40-50 milioi pertsonek eskualdeetako eta gutxiengoetako 60 hizkuntzetako
bat hitz egiten dute, horietako batzuk arrisku larrian daudelarik. Nazioarteko erakundeek, hala
nola Unesco, Europako Kontseilua eta OSCE, hizkuntza gutxituen galerari aurre egin eta beren eskubide
linguistikoak babesteko ekintzak abian jartzen dihardute.. Eskualdeen edo gutxiengoen eskubideak ez
errespetatzea arraza-bereizkeria da, giza eskubideen urraketa. Hizkuntza politika bere estatu kideen
eskumen esklusiboa den bitartean, EBk eskualdeetako eta gutxiengoen hizkuntzak sustatu eta babesteko
ekintzen alde egin dezake. Hala ere, EBko egungo egoera politiko eta ekonomiko konplexua ez da
ahalegin horien aldekoa. Edonola ere, urteetan zehar, Europar Batasunak hezkuntzari lotutako ekimenak
abiarazi ditu hizkuntzaren erabilera-esparru guztietan. Europako Parlamentuak eskualdeetako eta
gutxiengoen hizkuntzen sustapena babestu du eta arriskuan dauden hizkuntzak babesteko deia egin du.
Artikulu honek Europar Batasunaren egoera soziolinguistikoa deskribatzea du helburu, eta, era berean,
aniztasun linguistiko hori mantentzeko sortutako tresnak eta ekimenak partekatu. • Hitz gakoak: Europar
Batasuna, hizkuntza gutxituak, hizkuntza politika, lege-babesa, eskualdea.
Eskuragarri dauden Deskargak:
Hizkuntz kudeaketa EBko eta EAEko enpresa pribatuetan
Karmelo Aiesta Sagardui
Funtzeskoa da enpresa pribatuek parte hartzea hizkuntzaren biziberritzean, duten eragin
sozial, ekonomiko eta soziolinguistikoagatik. Hala ere, orain artean gutxi dira euskararen sustapenari
ekin dioten negozioak. Ez litzateke bidezkoa izango enpresa pribatu jakin batzuek, instituzioek, euskalgintzako
eragileek eta aholkularitzek eginiko lana gutxiestea, baina onartu beharra dago zailtasun
handiak daudela enpresa pribatuen lehentasunen artean sartzeko euskararen sustapena. Artikulu honen
helburua da arazo hori gainditzeko ideiak zabaltzea.
Enpresa pribatuek beren errealitate, balio eta sinesmen propioak dituzte eta horiek aintzat hartu
behar dira hizkuntza gutxituen erabilera enpresetan indartu nahi bada. Artikulu honetan Europar Batasuneko
enpresa pribatuetan eleaniztasunaren kudeaketak duen garrantzia dokumentatuko da, enpresek
zer hizkuntz premiak hautematen dituzten ikusiko da, eta beren hizkuntz politikak eta estrategiak nola
aukeratzen dituzten azalduko da, EAEko enpresen ikuspegitik onarpen zabala izan dezaketen proposamenetara
heltzeko. • Hitz gakoak: Europar Batasuna, euskara, hizkuntz politika, enpresa pribatua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa (EEL): Hizkuntza-aniztasunarekiko kudeaketa-eredu erantzulea
Auxkin Galarraga eta Belen Uranga
Enpresaren erantzukizun Linguistikoa kudeatzeko eredua (EEL Eredua). ERALAN5 gida argitaratu
berri du Soziolinguistika Klusterrak 2021. urtean. Gidak baliabideak eskaintzen ditu Enpresaren
Gizarte Erantzukizuneko (EGE) gaien artean Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa (EEL Eredua) lantzeko,
hizkuntzak kudeatzeko arau etikoen eta sozialen araberako onurak agerian jarrita. Helburua da
esparru sozioekonomikoan, euskara indargune izango duen hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa aurreratua
abian jartzeko tresna eskaintzea enpresa eta erakundeei. Artikulu honen bitartez, egileek gidaren
oinarri teorikoak eta dimentsioak azaltzen dituzte, hala nola, alderdi metodologikoak eta inplementaziorako
kudeaketa-planaren ildo nagusien lerro nagusiak. Hitz gakoak: Esparru sozioekonomikoa,
Enpresaren Erantzukizun Linguistikoa, Enpresaren Gizarte Erantzukizuna, kudeaketa aurreratua, hizkuntza-
aniztasuna.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Bai Euskarari Elkartea. Egiten eta eragiten dugulako gara
Rober Gutiérrez Mateos
Hogeita bi urte pasa dira arlo sozioekonomikoan euskarari BAI esan eta lehenengo 231
gizarte eragile haiek konpromisoa hartu zutenetik. Gizartearen eskaerari erantzutea, eta zerbitzuetan
zein oinarrizko funtzionamenduan euskara txertatzeko helburua zuen Bai Euskarari ziurtagiriaren bitartez
hasitako bideak. Gaur egun, arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean egiten eta eragiten ari den
erakundea da Bai Euskarari Elkartea. Ziurtagiriaren proiektuarekin hasi zen ibilbidea eta alor sozioekonomikoaren
espazioak euskaraz betetzeko eta eragiteko xedez aritu da urte hauetan, komunitatea
sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Proiektu propioak sortu
ditu, elkarlanean aritzen da beste zenbaitetan eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasia da.
Ziurtagiri bat baino askoz gehiago izatera iritsi da, eta aurrera begira ere eremu ezberdinetan eragiten
jarraitzeko konpromisoa du. • Hitz gakoak: Bai Euskarari, hizkuntza-kudeaketa, ziurtagiria, euskalgintza,
elkarlana.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
CAFeko Euskara plana: nondik eta nora
Bianditz Iraola Azanza
CAFeko Euskara Planak 27 urte bete ditu. Gaurko egoerara iristeko 1970eko hamarkadan
hasi ziren lanean, euskara eskolak kudeatzen eta Planak estandarizatuko zituen lanak intuizioz egiten.
1995ean lehen Euskara Plana egin zen, eta 2006ean Euskara Arduradun bat izendatu zen. Harrezkero,
Hizkuntza Politika Orokorra ezarri zen, Euskara Plana lantokietan txertatuz. Irizpide eta tresna horiek
bidelagun, helburu nagusia elebitasuna da, euskara lehenetsiz. CAF nazioarteko talde handi bat da, eta
euskarak presentzia duen lantokietan -Beasainen eta Irunen– gaztelaniarekin bizi behar badu ere, ingelesak
are pisu handiagoa du talde osoa kontutan hartzen badugu. Duen tamaina kontutan izanda -hainbat
negozio ildo eta filial- ez daukagu euskararen pisua talde osoan neurtzeko modu egokirik. Hau kontuan
izanda bereizketa egitea komeni da. Alde batetik talde osoaren funtzionamendua dago, eta bestetik Beasaingo
eta Irungo lantegietakoa. Aurten harrera protokoloa, itzulpenak, Kaizen bileretako hizkuntza,
ingurune digitala, eta informatika baliabideak neurtzen ari gara. Bide hau egiteko ez gaude bakarrik, ordea,
beste hainbat enpresa eta erakunderekin elkarlanean dihardugu, denontzako irtenbideak elkarrekin
landuz. • Hitz gakoak: CAFeko Euskara Plana, Hizkuntza Politika Orokorra, Etorkizuneko erronkak,
Egungo irakurketa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Bidean: gure eskarmentua eremu sozioekonomikoan
Imanol Azkue Ibarbia
Aspaldikoak dira esparru sozioekonomikoan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko
ahaleginak, eta dagoeneko 30 urte baino gehiago bete dira lehen euskara-plana edo saiakera
egituratua martxan jarri zenetik. Harrezkero bidea egin dugu, eta begiratua eman nahi izan diogu ibilitakoari,
orain gauden lekuari eta etorkizunerako ikusten dugun bideari. Zer eta nondik begiratu aukera
handia dago, baina bereziki erreparatu nahi izan diogu bide horretan aurrera egiteko ezinbestekoak izan
diren diskurtso, arrazoibide eta balio batzuei, eta gerora begira ere jarriko gara, aurrealdean dauzkagun
erronka batzuei heltzeko. • Hitz gakoak: Euskara-planak, arrazoibideak, balioak, erronkak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Euskararen etorkizuna arlo sozioekonomikoan: interes taldeen begirada
Abel Irizar Mantzizidor, Igone Bastarrika Salegi, Juanjo Ruiz Navarro eta Amaia Balda Etxarte
Euskara euskara euren estrategien barruan kokatzeko interes taldeen lanketak duen garrantziaz
hitz egiten da artikulu honetan. Adituek diotenez, etorkizuneko enpresa eredua jasangarritasunarekin
eta inguruko gizartearekin erantzunkidea izango da, ezaugarri horiek izan beharko baititu
lehiakorra izan nahi duen enpresak. Ildo horretan, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren (EGE) estrategiaren
ardatzetako bat da interes taldeen beharrak eta itxaropenak identifikatzea eta horiek enpresaren
estrategian integratzea. Hari horri tiraka, interes taldeen lanketa aukera gisa proposatzen da enpresetan
eragin ahal izateko, honako hipotesi honi helduta: interes taldeek enpresei eskatzen badiete euskara
zerbitzu edo lan hizkuntza izan dadin, enpresek beraien kudeaketa estrategian eta jardueran txertatuko
dute euskara. Interes taldeen identifikazio eta aktibaziorako egon daitezkeen aukera eta argudioez gain,
hausnarketa sakonago baterako balio dezaketen hainbat galdera ere jaso dira. • Hitz gakoak: 4-5 hitz.
Interes taldeak, gizarte erantzukizuna, arlo sozioekonomikoa, hizkuntza aktibazioa, euskara planak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Non eta nola mintzo den euskaraz, hizkuntza ofiziala ez den espazio batetan. Diglosiaren kontu : Iparraldetik ikuspegi bat
Hélène Charritton
Artikulu honetan Ipar Euskal Herrian euskarak eremu sozioekonomikoan duen egoera
aztertzen da. Euskararen ofizialtasun ezak lotura estua du erakunde mailan eta esparru formalean
ekimen ezberdinak jartzeko baliabide eta baldintzekin, zer esanik ez gaur egungo egoera soziolinguistikoarekin.
Lege berezitasunez gain, Ipar Euskal Herrian eta bereziki Lapurdiko kostaldean euskarak
dituen erronka batzuk modu zuzenean islatzen dira lan esparruan. Erronka horiei Ipar Euskal Herritik
nola erantzun zaien ere azaltzen da artikulu honetan, eragileen mapa moduko bat osatuz eta biziberritze
prozesuaren bilakaera deskribatuz. Erronka horien harira, GOGAIDE enpresa egoera horretan eragiteko
jaio da eta testuan zehar ekimen honen jatorria eta ibilbidea azaltzen dira, lau kasu zehatz azalduz eta
euskararen biziberritzerako eskaini dezaketen ikaspena partekatuz. • Hitz gakoak: Ipar Euskal Herria;
aholkularitza; kasu azterketa; sozioekonomia; soziolinguistika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Enpresa eta Hizkuntza: Enpresen Erantzukizun Sozialaren ikuspegia, interes-talde guztiei balioa emateko
Josep Maria Canyelles i Pastó
Gaur egungo testuinguruan, hizkuntza gutxituak babesteko erronka nagusia enpresek
garapen jasangarriaren testuinguruan jartzen dituzten irakasgaietatik kanpo ez geratzea da. Artikulu
hau Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren aldeko hautua egiten duten enpresentzat eta Hizkuntzaren
kudeaketan laguntzen dieten erakundeentzat tresna bat da, gogoeta kontzeptualez osatutakoa. Horretarako,
alde batetik, hizkuntzari lotuta, enpresen erantzukizun soziala kontzeptualizatuko da, alderdi
linguistikoen garrantzia eta enpresetako hizkuntzen lehentasun maila definitzearekin batera. Horretaz
gain, Enpresen Erantzukizun Sozialaren kudeaketa nolakoa izaten den ere azalduko da, honen hizkuntzarekiko
jardunbide egokiak honakoak izanik: elkarrizketa-prozesuak ezartzea, hizkuntza-praktikak
kodetzea eta kontuak ematea. Azkenik, hizkuntzen aurrean enpresak lau ikuspuntutan mugitu beharko
liratekeela ere erakutsiko da artikuluan, honako ikuspegietako bakoitzean sakonduko delarik: lege
ikuspegia, ikuspegi komertziala, erantzukizun sozialaren ikuspegia eta, azkenik, babesaren ikuspegia. •
Hitz gakoak: enpresa, hizkuntza, Erantzukizun Soziala, RSC
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntza-erronkak lanean, hezkuntzan eta osasunean Quebecen Quebeceko
Laurence Alain eta Michelle Daveluy
Frantses Hizkuntzaren Kartak frantsesa "Estatuaren eta Legearen hizkuntza" bihurtzen du
Quebecen, baita "lan, hezkuntza, komunikazio, merkataritza eta negozioen ohiko hizkuntza" ere (GQ 1977).
Hizkuntza-legeek Kanadako probintzia horretako espazio sozioekonomikoan eta lantokietan duten
eragina aztertuko dugu, eta frantsesaren, ingelesaren eta hizkuntza autoktonoen inguruko dinamikei
helduko diegu. Horrek aukera ematen digu erronkak lantzeko, batzuentzat hizkuntza ardatz hartuta
lantzeko eta, beste batzuentzat, kultura hizpide izanda. 96. Lege Proiektuak berriki eragindako garapenen
inguruan eztabaidatuko dugu, zerbitzu publikoetan eta enpresa-munduan Kartaren printzipioak
are gehiago aplikatzeko borondate politikoa erakusten baitu. Aurretik salbuetsita egon diren esparruei
buruz sortu diren eztabaidak dokumentatu ditugu, hala nola zenbait enpresa-kategoria, goi-mailako
irakaskuntza eta etorkinentzako osasun-zerbitzuak. • Hitz gakoak: Quebec, frantsesa, hizkuntza autoktonoak,
101. Legea, 96. Lege Proiektua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2021. Emaitza nagusiak
Olatz Altuna Zumeta, Maialen Iñarra Arregi, Asier Basurto Arruti eta Belen Uranga Arakistain
Artikulu honetan Euskal Herrian 2021ean eginiko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketaren
zortzigarren edizioaren emaitza nagusiak aurkeztuko dira. 1989. urtean abian jarritako ikerketak
hizkuntzen presentzia kuantifikatzen du kalean entzundako elkarrizketa informalak behatuz. Datu-bilketa
zabalak aukera ematen du Euskal Herri mailako, lurraldeetako, eskualdeetako, eta hiriburuetako
emaitzak ezagutzeko; baita adinaren, sexuaren eta haurren presentziaren eragina aztertzeko ere. Euskal
Herriko kaleetako hizkuntza-erabilerari buruz datu enpirikoak eskuratzeaz gain, datu horiek aztertzea
eta interpretatzea da ikerketaren helburua, eta, batez ere, euskararen biziberritze-prozesuari begira bere
ekarpena egin nahi dio hausnarketarako, hizkuntza-politikak erabakitzeko eta hizkuntza-plangintza diseinatzeko
ezagutza-tresnak eskainiz. • Hitz gakoak: Kale-erabilera, euskara, biziberritzea, erabilera,
informala, behaketa, kale-neurketa.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Kaleen bilakaera eta euskararen erabilera. Zein da lotura?
Telleria Andueza Koldo, Otamendi-Irizar Irati eta Santolaria del Campo Oihana
Euskararen kaleko erabileraren inguruko neurketek emaitza ezberdinak eman dituzte urteetan
zehar eta aldaketa horiek aldagai ezberdin askorengatik eman dira. Gure lurraldea antolatzeko
ezarri den hiri ereduak eragina izan du, beste faktore globalen artean, Euskal Herriko kaleetan, espazio
publikoetan, eman diren aldaketetan. Eta, bestalde, aldaketa horiek gure eguneroko bizitza ohituretan
eragin dute: nola mugitzen garen, nola elkar zaintzen dugun, nolako elkarbizitza dugun, etab. Kaleen
forma, funtzionamendua eta izaera aldatzeak, beraz, gure harremanetan eta hizkuntza ohituretan ere
eragina izan du. Faktore soziodemografikoek hirigintzarekin duten erlazioan sakonduz, hirien, herrien
eta auzoen garapena euskararen erabilerarekin eta haren bilakaerarekin erlaziona daiteke. Soziolinguistika
Klusterrak jasotako datuak oinarri hartuta, euskararen erabilerak eta hiri eraldaketak duten lotura
ikertzen hasteko lehen pausua izan nahi du artikulu honek. • Hitz gakoak: euskararen erabilera, hirigintza,
espazio publikoa, kalea, elkarbizitza
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Zer gertatzen ari da udalerri euskaldunetan?
Garikoitz Goikoetxea Etxeberria
Euskal Herriko neurketa nagusiaren joerak berretsi ditu UEMAko udalerrietako neurketak:
erabilera orokorra bere horretan dago, baina herri euskaldunenetan, arnasguneetan, euskara gutxiago
entzun da. Urte gutxian aldaketa handiak gertatu dira udalerri euskaldunetan, batez ere arnasguneetan,
eta, oro har, ez dira euskararen erabilerarentzat mesedegarriak izan. Hala ere, alde handiz,
udalerri horiek dute euskara erabiltzeko egokierarik onena, eta horietan erabiltzen da gehien. Euskara
indarberritzeko prozesuan ezinbesteko heldulekua dira, hortaz. • Hitz gakoak: Arnasguneak, udalerri
euskaldunak, UEMA, kale-neurketa, estatistikak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa Gasteizen. Hainbat apunte
Alex Vadillo Otxoa
Soziolinguistika Klusterrak hizkuntzen erabileraren kale-neurketa egin du 2021. urtean
eta hainbat txosten prestatu ditu Euskal Herriko zein tokian tokiko emaitzak azaltzeko. Testu honetan
Gasteiz hiriari dagokion txostenaren irakurketa kritikoa egin nahi izan da, bestelako datu batzuekin gurutzatuz,
ikuspegi osatuagoa eman nahian. Bertan, bestelako gogoetak ere egin dira, hiriko euskararen
egoeraz eta kale-erabileraz, bereziki. • Hitz gakoak: Gasteiz; euskararen erabilera; euskararen biziberritzea;
hiriburuak; soziolinguistika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Zer erakusten du adinak kale-erabileran?
Iñaki Martinez de Luna
Euskeraren kale-erabilera (EKE) adin-taldeka aztertuz, emaitza deigarri eta joera esanguratsuekin
egiten dugu topo. Halakoak eta beren zergatiak ulertzeko, soziolinguistikak zenbait kontzeptu
eta ikuspegi baliotsu eskaintzen ditu, hala nola hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza-identitatea,
gizarte-araua eta abar. Izan ere, hiztun elebidun edo eleaniztunek ez dute ausaz hautatzen unean-unean
erabiliko duten hizkuntza, baizik eta egoera bakoitzeko baldintza sozialen arabera. Horietako batzuk
islatzen dira Euskal Herriko hizkuntzen erabileran. Abiapuntu horretatik abiatuz, saiatzen gara hemen
adin-taldeen EKE maila ezberdinak ulertzen, batetik, eta balizko interpretazioez hausnartzen, bestetik.
• Hitz gakoak: Hizkuntza-sozializazioa, hizkuntza indarberritzea, hizkuntza-transmisioa, identitatea,
gizarte-araua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Euskararen erresaka etenezina eta Sisifo
Xabier Aierdi Urraza
EUskararen biziberritze-prozesuan hizkuntzaren ezagutza eta erabilera ari dira garatzen
aldi berean. Ezagutzari dagokionean, espero zena baino gehiago hazi dela esan daiteke, eta erabileraren
alorrean ezin ukatuzkoa da irabazi kualitatiboa, espazio sozialetan, gai espezializatuetan, eta estandarizazio
kulturalean asko hazi baita. Euskal Herriko kaleetan egiten den euskararen erabileraren bilakaerak,
ordea, frustrazioa sortzen du. Baina, arretaz begiratu behar zaie, nahia eta errealitatea baldintzatzen
duten ezaugarriei. Kontuan izan behar dira gizartea eraldatu eta erabilera mugatzen duten gizartearen
ezaugarri soziologikoak; demografikoak (biztanleriaren zahartzea, egiturazko migrazio-mugimenduak,
lurralde desberdinetako euskaldunen dentsitateak), teknologikoak (komunikazio-modu eta produktu
berriak), ekonomikoak eta kulturalak.
Aurrerantzean ere, hizkuntza-politikak diseinatzeko orduan, arretaz aztertu beharko dira honako elementu
hauek: etorkinen integrazioa ziurra ala ahula den, enplegu-munduko berriak zein diren, hezkuntzaren
segregazio potentziala, goranzko mugikortasunaren ahultzea, klase sozialen araberako praktika
linguistikoak eta, euskara tarteko, euskal elite mugatu berri baten arriskua. Horiek guztiak kontuan
izanda, eta sor daitekeen gatazka politikoaren arriskua alboratuz, hartu beharko dira erabakiak, ahalik
eta gizarte kohesionatu zabalenean oinarritutako euskararen biziberritze-plangintza diseinatzeko. •
Hitz gakoak: euskara, immigrazioa, hizkuntza-plangintza, klase soziala.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Hizkuntzen kale neurketaz, euskaltzaleen topagunearen talaiatik
Kike Amonarriz Gorria
Artikulu honetan, Soziolinguistika Klusterrak kaleratu berri dituen 2021eko hizkuntzen
erabileraren kale neurketari dagozkion emaitzen irakurketa egiten da Euskaltzaleen Topagunearen talaiatik.
Datuen baliagarritasuna eta fidagarritasuna nabarmentzen dira. 32 urtetan, erabilera orokorra
% 10 eta %14 artean kokatu denez, erabileran jauzi bat emateko baldintzak sortu beharra aipatzen da.
Datuen irakurketa xeheagoa ere egiten da, adin-multzoen, lurraldearen edo sexuaren arabera. Azkenik,
Topaguneak, jauzi hori eragite aldera, esku artean dituen egitasmoak aletzen dira. • Hitz gakoak: Euskaltzaleen
Topagunea, Soziolinguistika Klusterra, kale neurketa, euskara, jauzia, Euskaraldia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan
Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Leire Cancio Orueta, Gorka Espiau Idoiaga eta Jokin Lekuona Zabala
Artikulu hau “Gazteen pertzepzioa euskararen erabileraren inguruan” azterlanaren laburpena
da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskariz Agirre Lehendakaria
Centerrek 2021ean burututakoa. Gizarte eraldaketaren oinarrian gizarte horrek aldaketarekiko
aukera eta erronken pertzepzioak kokatzen dira, eta horiek estuki daude lotuta aldaketa ahalbidetu
edota oztopatuko duten jarrera eta jokamoldeekin. Azterketak gazteen artean euskararen erabileraren
inguruan dauden narratibak ezagutu nahi izan ditu 88 gazteen artean egindako ikerketa kualitatiboaren
bidez (hurbilpen etnografikoa), eta narratibak multzokatuz gazteen segmentazio bat proposatzen du. •
Hitz gakoak: Narratibak; Pertzepzioak; Euskararen erabilera; Gizarte berrikuntza; Gazteak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Erosi (3,00€)
Elkarrekintzaren eragina euskararen erabileran: Lehen pistak Ipar Euskal Herriko ikastoletan
Xan Aire
Euskal soziolinguistikako ikertzaile independentea
ORCID: DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.1 Artikulu xume honek, Ipar Euskal Herriko testuinguru erdaldunean eraman lanketa kolektibo bezain intuitibo bati aztarna egituratu bat finkatu nahi dio, elkarrekintzak haurren artean euskararen erabilera ez formala eta espontaneoa areagotzeko korrelazioa hizpide nagusitzat hartuz. Lehen zatian, elkarrekintza eta euskararen erabilera lotzen aitzindari izan zen Uztaritzeko ikastolaren deskribapena egiten du. Hortik, bigarren zatian, ariketa konparatibo batetik, lehen pista orokorrak ateratzen saiatzen da, azken zatian lan-marko baten proposamena pausatzeko. Lan horrek balio izanen duelakoan ikastetxe gehiagotan esperimentatzeko, baita egoera hobetzen lagunduko duten ikerketa sakonagoak eramateko. • Hitz gakoak: Elkarrekintza, erabilera, jolastokia, lan-markoa, espazioa, pertsona, objektua, denbora. PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Xan Aire
xanaire@psteo.netEuskal soziolinguistikako ikertzaile independentea
ORCID: DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.1 Artikulu xume honek, Ipar Euskal Herriko testuinguru erdaldunean eraman lanketa kolektibo bezain intuitibo bati aztarna egituratu bat finkatu nahi dio, elkarrekintzak haurren artean euskararen erabilera ez formala eta espontaneoa areagotzeko korrelazioa hizpide nagusitzat hartuz. Lehen zatian, elkarrekintza eta euskararen erabilera lotzen aitzindari izan zen Uztaritzeko ikastolaren deskribapena egiten du. Hortik, bigarren zatian, ariketa konparatibo batetik, lehen pista orokorrak ateratzen saiatzen da, azken zatian lan-marko baten proposamena pausatzeko. Lan horrek balio izanen duelakoan ikastetxe gehiagotan esperimentatzeko, baita egoera hobetzen lagunduko duten ikerketa sakonagoak eramateko. • Hitz gakoak: Elkarrekintza, erabilera, jolastokia, lan-markoa, espazioa, pertsona, objektua, denbora. PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Gizarte elebidun bateko gazteen hizkuntza hautaketan eragiten duten faktoreen azterketa
Iñaki Beristain Agirre
DBH eta Batxilergoko irakaslea, Ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3645-8246
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.2
Hizkuntza bat baino gehiago presente dauden gizarteak nagusi dira. Hizkuntzak bata
bestearekin harremanetan daude, hizkuntza-komunitate berean bizi dira, eta gizakiok harreman hauetan
sozializatuz ikasten dugu komunikatzen, hizketaren bitartez elkarri eragiten dioten sare sozialetan.
Antropologia lan honetan datu esanguratsuak aurkeztuko ditut Orio (Gipuzkoa) udalerriko gazteek hizkuntzekin
(batez ere, euskararekin eta gaztelaniarekin) zein harreman mota sortzen dituzten ulertzeko,
euren sare soziala eta hizkuntza-komunitatea nola konfiguratzen eta eraldatzen dituzten ulertzeko, eta
hizkuntza hautaketan zein faktorek eragiten duten ulertzeko. • Hitz gakoak: Soziolinguistika, ukipen
egoeran dauden hizkuntzak, elebitasun, diglosia, hizkuntza hautaketa eta erabilera, eta hizkuntza-komunitate.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Iñaki Beristain Agirre
inaki.beristain@gmail.comDBH eta Batxilergoko irakaslea, Ikertzaile independentea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3645-8246
Erosi (3,00€)
Tolosaldeko Ikasle Eusleak. DBHko ikasleekin gauzatutako lau asteko ariketaren emaitzak eta ikasleen iritziak
Imanol Artola Artetxe
Galtzaundi Euskara Taldea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-5836-9260
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.3
Tolosaldeko gazteen artean nagusiki euskaraz hitz egiten bada ere, azken urteetan erdalduntzen
ari dela-eta dezenteko kezka dago eskola-komunitatean. Hori horrela izanik, Aldahitz Ikerketak
lantokietarako prestatutako metodologia moldatu da, eta DBHko ikasgeletan lau asteko proiektu bat
jarri da martxan. Oraindik ere euskara nagusi den ikastetxeetan, gela bakoitzean launa ikasle hautatu
dira eskola eremuan dauden artean euskaraz egin dezaten, eusle izan daitezen. Lau asteko ekimen batek
ez du ikastetxeko hizkuntza-erabilera errotik aldatzen, baina aldaketa txiki batzuk eragin ditzake. Astez
aste ikasleek betetako datuak baliatu dira azterketa egiteko; eta datu horiek ikasmailekin, generoarekin
eta ikastetxeen euskararen erabilera-aitortuarekin gurutzatu dira. • Hitz gakoak: Eusle, ahalduntzea,
hizkuntza-aldaketa, adostasuna, ikasleak.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Imanol Artola Artetxe
aktibazioa@galtzaundi.eusGaltzaundi Euskara Taldea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-5836-9260
Erosi (3,00€)
Hizkuntza eta garuna: hainbat metaforaren inguruko gogoeta
Naroa Anabitarte
EHU-UPV
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9999-1777
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.4
Metaforen rola zentrala da ikerketa zientifikoetan. Hizkuntzalaritzaren eta zientzia kognitiboen
esparruan, ikerketen oinarrian metafora jakin batzuk erabiltzen dira. Hizkuntzari eta giza gogoari
begiratzeko moduak sortzen dituzte metafora horiek, eta horrek hizkuntzalaritza aplikatuan eragin zuzena
izan dezakeela argudiatzen da artikulu honetan. Zehazki, euskal soziolinguistikan erabiltzen diren
hainbat metaforaren inguruko gogoeta egingo dugu lerro hauetan. • Hitz gakoak: Hizkuntza, garuna,
zientzia kognitiboak, euskera, metafora.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Naroa Anabitarte
naroa.anabitarte@ehu.eusEHU-UPV
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9999-1777
Erosi (3,00€)
Sarean ehundutako hizkuntzen (ko)ofizialtasunaren eraentza juridikoa. Espainiako Estatuan euskara, galiziera, valentziera eta katalanaren marko juridikoaren alderaketa hedabideen alorrean
Eider Gurrutxaga Larrañaga
Ikertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3148-3936
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-126.5
Artikulu hau Euskararen Jabekuntza, Kudeaketa eta Hizkuntza praktikak XXI. mendean
masterreko Master Amaierako Lanean dago oinarritua, Maite Zelaia eta Iñigo Urrutiaren gidaritzapean
egina. Komunikazioa zein komunikabideak geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren garaiotan,
Espainiako Estatuan koofizialak diren hizkuntzen hedabideetako eraentza juridikoa aztertzea izan da
lan honen helburua. Nazioarteko, Europako, Espainiako Estatuko zein autonomia erkidegoetako araudia
erabili da ikergaiaren errealitatera gerturatzeko. Ondoren, ikus-entzunezkoetan valentziera, galiziera,
katalana eta euskarak duten egoera aztertu da beraien arteko alderaketa oinarri hartuta. Bide
batez, komunikabideen esparruan Espainiako Estatuko hizkuntza- politikaren hutsuneak azaleratzeko
saiakera egin da. • Hitz gakoak: Hizkuntza gutxituak, komunikabideak, Espainiako Estatua, eraentza
juridikoa, hizkuntza-politika.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Eider Gurrutxaga Larrañaga
egurrutxagalarranaga@gmail.comIkertzaile independientea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-3148-3936
Erosi (3,00€)
Euskara Gernika-Lumoko Lehen Hezkuntzako ikasleen ahozko komunikazioan
Aitor Uncetabarrenechea del Río
Lehen Hezkuntzako irakaslea
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-6725-3494
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.1
Ikerlan honek euskara batuaren eta euskalkien erabilera aztertzen ditu, betiere ahozko
komunikazioan fokatuz. Modu berean, hezkuntza-sistemak aspektu honetan duen eragina behatzen da.
Horretarako, ingurune euskalkidun batean murgiltzen da, konkretuki, Gernika-Lumon. Udalerriko bi
eskoletako Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek hartu dute parte honetan, itzulpenetan oinarritutako
ahozko galdetegi bat betez. Helburua euskararen erabileraren azterketa egitea izan den arren, ikerketa
are sakonagoa izateko, hiru aldagai zehaztu dira (ama-hizkuntza, eskola mota eta bizitokia), bakoitzari
hipotesi bat egokituz. Aldagai horiekiko azterketa egin ostean, egiaztatu da euskara batuaren presentzia
ez dela eragin handikoa oraindik inguru euskalkidunetan. • Hitz gakoak: Euskara estandarra, euskalkia,
curriculuma, Lehen Hezkuntza, ahozkotasuna.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Aitor Uncetabarrenechea del Río
aitor.uncetabarrenecheadelrio@gmail.comLehen Hezkuntzako irakaslea
ORCID: https://orcid.org/0009-0002-6725-3494
Erosi (3,00€)
Hedabideak eta hizkuntza gutxituak: EITBren ekarpenak euskararen biziberritzean
Martin Txintxurreta Albizua
UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1578-9093
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.2
Laburpena. Euskararen biziberritzea 1980ko hamarkadan abiatutako prozesu soziala da, euskarak
hizkuntza gutxitu gisa galdu zituen esparruak berreskuratzeko. Prozesu horretan balio sinboliko handia
izan zuen Euskal Irrati Telebistaren sorrerak, 1982an. Hain zuzen ere, sorrerako helburuetan euskara
sustatzeko zeregina ezarri zitzaion. Lan honek EITBk euskararen biziberritzean egindako ekarpenei
helduko die, hizkuntza-plangintzaren hiru arlotan (corpus-plangintza, estatus-plangintza eta jabekuntza-
plangintza) bultzatutako ekimen nagusiak bilduz. • Hitz gakoak: Hizkuntza-plangintza, hizkuntza
gutxituko hedabideak, euskararen biziberritzea, EITB.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Martin Txintxurreta Albizua
mtxintxurreta003@ikasle.ehu.eusUPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea
ORCID: https://orcid.org/0009-0006-1578-9093
Erosi (3,00€)
Aisialdia, hezkuntza ez-formala, bizipen positiboak eta euskara: Eman Hegoak udaleku irekien ebaluazio-ikerkuntza
Odei Guirado Irasuegi
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595
, Jone Rua Alkain
Ikastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-9219-0094
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.3
Eman Hegoak Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak udaran antolatzen dituen udaleku irekien
egitasmoa da. Ebaluazio-ikerketa honetan 2023ko udaran antolatutako udalekuetan, aisialdi esku-
-hartzeak izandako eragina, eta, ondorioz, euskararen erabilerak izandako bilakaera aztertu da. Halaber,
udalekuetako esperientziak haurrentzako bizipen positibo gisa izan duten balioaren balorazioak jaso
dira eta aldagai batek eta besteak duten harremanari erreparatu zaio. Modu horretan, helburua izan
da erabilitako hizkuntza-estrategiaren eta esku-hartze pedagogikoaren eragina neurtzea, eta, orobat,
hobekuntzara bideratutako erabakiak hartzeko aisialdi-programa ebaluatzea. • Hitz gakoak: euskara,
erabilera, hezkuntza ez-formala, atxikimendua, aisialdia.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Odei Guirado Irasuegi
oguirado@ehi.ikastola.eusIkastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0007-5205-4595
Jone Rua Alkain
jrua@ehi.ikastola.eusIkastolen Elkartea
ORCID: https://orcid.org/0009-0009-9219-0094
Erosi (3,00€)
Euskararen egoera Oarsoaldeko lan-munduan
Irati Lizeaga Elizalde
Elhuyar Aholkularitza
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-3201-7960
DOI: https://doi.org/10.55714/BAT-127.4
Oarsoaldea eskualdea ardatz hartuta, arlo sozioekonomikoan euskararen egoera zein den
jasotzea helburu izan duen ikerketa baten parte da artikulu honetan eskaintzen den emaitza.
Euskararen egoeraren erakusle direlarik, urtez urte bailara-mailan lan-mundua euskalduntzeko egin
diren zenbait ekimen kontuan hartu dira. Eta horrekin batera, Oarsoaldeko biztanleei zabaldutako galdetegitik
ateratako emaitzen analisiak eskainiko dira. Era berean, galdetegi horren emaitzak 2003-2004.
urteetan jasotako datuekin alderatu eta sektorearen araberako hizkuntza-datuen analisia egin da, datu
horietan oinarrituta, bailarako lan-munduan euskarak duen egoeraren berri jasotzeko. • Hitz gakoak:
Arlo sozioekonomikoa, hizkuntza-inpaktua, euskararen normalizazioa, lan-mundua.
PDF eta EPUB formatuetan eskaintzen da.
Erosi (3,00€)
Irati Lizeaga Elizalde
i.lizeaga@elhuyar.eusElhuyar Aholkularitza
ORCID: https://orcid.org/0009-0005-3201-7960
Erosi (3,00€)
“Un futuro para nuestro pasado” idazlaneko ideiei buruzko jarrera intelektualak
José María Sánchez Carrión
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
euskal kulturaren batzarrea
baleazaleen12-1./20011Donostia
DOSSIERRA
18. zk / 1996ko ekaina
17
«UN FUTURO PARA NUESTRO PASADO»
IDAZLANEKO IDEIEI BURUZKO JARRERA
INTELEKTUALAK
José María Sánchez Carrión
Maó-ko (Menorka) Institutuko katedraduna eta soziolinguista
Itzultzailea: Mertxe Iñigo
SARRERA
Obra oro autore eta irakurlearen arteko elkarrekintza da. Elkarrekintza
hori, autoreari dagokionez, obrak eskatzen duen azalpena emateko esfortzuaren
ondorioz ematen da eta irakurleari dagokionez, interpretazioak
Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historiaren ezaugarriak (1863-1936)
Xabier Erize
Sarrera
Artikuluaren muina 1997ko ekainaren 2an EHUko Euskal Filologia sailean Soziolinguistika Historikoa eta Hizkuntza Gutxituen Bizitza: Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa (1863-1936) izenburuko tesiaren defentsa-ekitaldian egin nuen aurkezpena da. Orduko hitzaldiari aldaketa batzuk egin dizkiot han-hemenka, berez irakur eta uler daitekeen idazlana osatzeko asmoz. Dena dela, hemen agertzen diren arrazoi eta argudiobideak osorik ezagutzeko, ikus Erize (1997)
Artikulu honen izenburuaren barruan hiru ideia daude: (1) Nafarroako euskararen historia, gaur egungo gizartearen ezaugarriak finkatzen ari ziren aldi luze batean, Bonaparte printzearen garaitik Espainiako Gerra Zibila arte; (2) esparru zientifikoa soziolinguistika dela, hizkuntzalaritzaren barruan; eta (3) hizkuntza gutxituen bizitza historikoaren ideia, ez heriotzarena, orain arte nagusi izan den bezala.
HITZAURRE GISA 37. ZKIA.
Imanol Esnaola
Azaroaren 24an Sinposiuma egin zenetik bi aro bereizten ditugu ahalegin honetan jardun garenok: Sinposiumaren aurrekoa eta honen ondorengoa.
Sinposiumaren aurrekoaz, arrakastarik handiena, zalantzarik gabe, BAT aldizkariaren argitalpen batzordean sortutako ideia xume hura gorpuztu eta gizarteratzeko moduan umotu izana da. Izan ere, ekimen hau, gainerakoak bezala, eztabaida baten erdian ekarpen soil bat izan zen.
HITZAURRE GISA 34 ZKIA
Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)
Oso artikulu desberdinak dituzke hemen irakurleak; bai Euskal Herriari buruzko batzuk, bai kanpoaldeko kasoei buruz beste batzuk (Katalunia, Eskozia). Baina denak aberasgarri eta gogoeta iturri.
HITZAURRE GISA 43 ZKIA
Maria-Jose Azurmendi
Iritsi zaigu “Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketa” izeneko ikerketaren berri ematen duen zenbakia. Euskararen erabilera zertan den eta zein bilakaera duen ezagutzea premiazkoa zaigu aldez edo moldez euskara geroratzen laguntzeko konpromezua hartu dugunoi. Bai baitakigu, euskararen erabilera mailak gure hizkuntzaren normalkuntza maila zintzo adierazten duela.
HITZAURRE GISA 41. ZKIA
Imanol Esnaola
Erabilera gure kezka askoren sorburu eta ahalegin gehiene helburu izan da. Erabili beharra eta erabilera eragozten duten eragileak indargabetu nahian hamaika gogoeta, eztabaida, proiektu eta esperientzia egin izan dugu.
Gazteek zergatik ez duten erabiltzen, edo helduen artean erdarara horren erraz zergatik jotzen den. Arduragabekeriaz ari ote garen ala egoera soziolinguistikoak erabat zapuzten duen gure nahia eta aukera... Aldizkariaren zenbaki honetan gai honi heldu nahi izan diogu. Izan ere, laster ezagutuko ditugu 2001ean egindako erabileraren neurketaren emaitzak eta zentsuaren emaitzek utzitakoak, eta balantzea egiteko unea izango da hori. Balantzeak gazi nahiz gozoak entzungo ditugu, eta kasu guztietan ondorioa bera izango da: aurrera egin behar.
HITZAURRE GISA 40. ZKIA.
Imanol Esnaola
Aniztasuna goraipatu eta sustatu beharraren aldarria egiten da egun. Kultur aniztasuna eta hizkuntza aniztasuna. Anitz herriak eta anitz hizkuntzak, arazoak, ordea, berdinak. Horixe da burura datokidana esku artean duzun soziolinguistika aldizkari honek biltzen dituen edukiak aipatzerakoan. Izan ere, Quebec-eko frankofilo nahiz anglofiloek euren komunitatearen iraupena ziurtatzearren eskatzen dituztenak euskaltzaleok gure egingo genituzke ingelesa edo frantsesa, anglofono nahiz frankofono jartzen duen lekuan euskara, euskaldunak eta Euskal Herria jarriz gero.
Dosierrak Quebec-en une honetantxe mahai gainean dituzten gai nagusiak bildu nahi izan ditu: batetik frantsesaren geroratzeari begira beharrezkotzat jotzen duten lege babesa, bestetik anglofonoek komunitate gisa bizitzen jarraitzeko aldarrikatzen dituzten eskubideak eta azkenik etorkinen fenomenoak Quebec-en duen eragin soziolinguistikoa. Hirurak dira biziki jakingarriak eta hirurek dituzte egungo Euskal Herriak haragi bizitan sentitzen dituen arazoak ulertzeko gakoak. Lege babesa eraginkorra izan dadin zenbaterainokoa behar duen jakiteko aski dugu anglofono nahiz frankofonoen eskaerei erreparatzea. Bestalde, etorkinen fenomenoak egoera soziolinguistikoan duen eraginaz Jean Dorion adituak emandako azalpenak guri zer datorkigun iragartzeko balio dutelakoan nago.
HITZAURRE GISA 39. ZKIA.
Imanol Esnaola
BAT aldizkariak bere buruari jarritako erronken artean guretzat argigarri edo
aberasgarri diren beste herrietako esperientziak jasotzea dago. Zenbaki honen
dosierrak Esloveniari oratu dio. Izan ere, aurreko zenbakietan Irlanda, Beljika,
Suomi... jorratu ondoren horren ezagunak ez izan arren guretzat arras interesgarriak
diren kasuak badira Europan.
Horien artean dago Eslovenia. Biztanle kopuruaren ikuspegitik Euskal Herriaren
oso antzekoa izateaz gain, geu bezala potentzia indartsuagoen eraginpean bizi
da eta kultura indartsuagoekiko asimetria egoeran bizitzea zer den badakite.
Herri txikia baina sendoa dugu Eslovenia. Badugu, beraz, euskaldunok zer ikasi
Esloveniatik.
HITZAURRE GISA 38. ZKIA.
Imanol Esnaola
Hizkuntza eskubideen auzia pil-pilean egon ohi da hizkuntza gutxituak bizi
diren eremuetan. Ez du erraza Davidek Goliat mendean hartzea. Euskaltzaindiak
Hizkuntza Gatazka Euskadin edo Euskararen Liburu Zuria argitaratu zituenetik
hiru hamarkada luze joan dira eta bitartean ez da falta izan hizkuntza eskubideen
aldeko borrokarik. Egudaino emandako urrats nagusiak, ordea, tokiko herri-erakundeetan
oinarrizko erabilera maila ziurtatzeko izan dira. “Eremu pribatua”,
aldiz, eginbehar honetatik kanpo gelditu izan da. Aldizkariaren zenbaki honetan
gaiari helduz zuen esku jarri nahi izan dugu gaia ulertzeko lagungarri gerta
daitezkeen ikuspegiak.
HITZAURRE GISA 42. ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Euskararen erabilera zaigu, oraingo zenbakian ere, aztergai nagusia. Gurean ere, euskararen normalkuntza helburu egin dugulako, badakigu euskararen presentzia eta erabilera arrunta, aberatsa eta nahikotasunezkoa lortuz gero, bizi ahal izango garela.
Hizkuntzaren erabilera, ordea, gai konplexua da, ikusmira eta modu askotan ulertu eta azter daitekelako eta aztertu behar delako. Izan ere, hizkuntzaren erabilerak anitza behar du izan, gizabanako, talde, gizarte edo hizkuntz-komunitatearen beharrak anitz diren moduan eta neurrian. Bestelako disziplinetan gertatzen den moduan, soziolinguistikan ere “printzipio unibertsalak” eraiki dira. Honakoa, adibidez: hizkuntzaren baitako aniztasuna hizkuntz-komunitateak duen konplexutasun sozialaren parekoa eta adinakoa izango da, baita beren hizkuntzaren errepertorioa ere. Edo, alderantziz esanda, hizkuntza baten errepertoriak dagokion hizkuntz-komunitatearen konplexutasun soziala adierazten du. Horregatik, egokia da hizkuntz-komunitatearen errepertorioa kontutan hartzea, “errepertorioak” adierazten duelako: 1) bai hizkuntzarekin egiten diren erabilerak desberdinak, 2) erabilera horiek hizkuntz-komunitate baten egoera eta beharrei erantzunez egiten direla. Hori da aldizkariaren zenbaki honetako muina.
HITZAURRE GISA 44 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Aldizkariaren zenbaki honetan “hizkuntza-plangintza” da aztergai nagusia. Bertan bildu nahi izan dira Europako Batasunari buruzkoak (EB), Dosierrari dagokion atalean. Eta Euskal Herriari buruzkoak (EH), Gurean izeneko atalean. Hizkuntza antolaketaren eremuan aldaketa garaia bizi da eta bildutako edukietan horren berri emango duten argibideak batzen saiatu gara. Hizkuntzen arteko konkurrentzia, eskubideen aplikaziorako printzipioak, hizkuntza legedien helburuak, estatu eta herrien parte hartzea, politikaren eta plangintzaren aplikazio mailak, etorkizunean sakontzeko proposamenak… Horiek guztiak gertutik aztertzea da bilduma honen helburua. Europa eta Euskal Herri mailan gorpuzten ari dena azpimarratu nahi izan da gehien bat. Ondoko lanek irakurleari horretan lagunduko diotelakoan hautatu dira.
HITZAURRE GISA 45 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Europako Batasuna (EB) da zenbaki honetan, aurrekoan bezala, gure gogoetaren iturri. Oraingoan, ordea, Dosierra hizkuntza gutxituen egoerari buruz mintzo da eta Gurean atala, berriz, Euskal Herriko hizkuntza politika eta plangintzari buruz. Aurreko zenbakiak jarritako ildoaren jarraipena eskaintzen du. Zenbaki horretan aipatzen zen bezala, bai EB mailan, baita Euskal Herri mailan ere, hizkuntza gaietan pentsamolde aldaketa garaiak dira eta beharrezkoa da aldaketa horiek nola gauzatzen ari diren aztertzea. Horretarako, iturri desberdinetara jo beharra dago eta guk horietako zenbaiten aukera egin dugu, euskal kasua ulertzeko bereziki adierazgarriak direlakoan.
ELKARRIZKETA. ITZIAR IDIAZABAL, Euskal curriculumaren dimentsio linguistikoaz EHUko Euskal Filologiako Irakasle katedra
Imanol Esnaola
Zergatik aitortzen zaio horrenbesteko garrantzia tokiko edukiak eskolaratzeari, eta beraz, tokiko hizkuntzan eskolatzeari?
Eskolan, tokiko hizkuntzari, eta hizkuntzari oro har, garrantzia berezia eman izan zaio beti, toki guztietan eta hizkuntza komunitate guztietan, ahal izan duten heinean. Gurean ere, oinarri nagusitzat hartu izan dugu. Beraz, gurean ematen diogun garrantziak ez du ezer berezirik, nahiz eta nahikoa larria den gurea bezalako hizkuntzek duten arazoa.
HITZAURRE GISA 47 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Oraingo zenbakian “Baiona-Donostia Eurohirian euskarak zer” da aztergai nagusia dosierraren atalean, eta bestelako artikuluak “Gurean” izeneko bigarren atalean ditugu. Baiona-Donostia Eurohiria zer den eta euskararekin nola lotzen den jakiteko daude lehen artikuluak eta baita zenbait adituren iritziak ere. Hitzaurrean adieraziko dira, batipat, sortzen ari diren zenbait gauza berri (aipaturiko Eurohiria, esate baterako), azken urteotan sorturiko zenbait gauza zaharren ondoan.
DOSIERRA atalean sartzen den lehen artikuluak Eurohiria Europako Batasunean (EB) nola eta zertarako sortu zen adierazi nahi du, Eurohiriaren Liburu Zuria laburtuz. EBren garapenean itxuraz kontraesanekoak diren zenbait joera azaltzen dira gaur egun; horien artean: 1) batasuna lortzea zentzu guztietan, nahiz eta esparru batzuetan bakarrik nabaritu oraingoz; 2) horretarako behar diren maila ezberdineko azpilurraldeak sortu; 3) hau guztia, gaur egun dirauten muga tradizionalak ezabatuz, teorian praktikan baino gehiago bada ere.
Kaleko hizkera telebistako saioetan
Asier Larrinaga
Telebistarako lan egiten duen hizkuntzalari baten ikuspegitik ez dago hizkuntza-aldaera baino adigai garrantzitsuagorik. Hizkuntza-aldaerak –hizkerak, bestela esanda– azpikodeak dira, hizkuntza-kode osoaren barruko multzoak dira, komunikazio-egoera bakoitzak ezarritako eskakizunen arabera bereiziak. Komunikazioa arrakastaz gerta dadin, egoeraren eskakizunei behar bezala erantzuten dien hizkuntza-aldaera aukeratu behar da. Arrakastarik ezak, kasurik txarrenean, komunikazioa etetea dakar, eta ikusleak galtzea, telebistako saioei buruz ari bagara. Pentsa liteke, hartara, euskara faktore mugatzailea dela telebistan nahi bezalako programazioa osatzeko, onartua baitugu euskara hizkerez urria dela, batez ere hedabideetan nagusi diren hizkuntzen aldean.
HITZAURRE GISA 49 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Euskararen egoera unibertsitate aurreko mailatako hezkuntza munduan zein den, modu zabalean ulertuta, hori da zenbaki honetako aztergaia. Modu zabalean, alderdi ezberdinak jasotzen direlako: euskararen plangintza, euskararen agerpena, euskararen erabilera, erabiltzen den euskararen kalitatea, eta abar. Izan ere, hezkuntza eremu nagusia izan da euskararen normalizazio bidean, eta hala izango da gertuko etorkizunean, behintzat. Hori horrela, aldizkariak eremua gertutik aztertzea nahi izan du.
HITZAURRE GISA 50 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Unibertsitatean euskarak duen zeregina da 50. zenbaki honen aztergaia. Aldizkariaren 49. zenbakian unibertsitate aurreko hezkuntza mailetan euskararen egoera aztertu ondoren, zenbaki honetan unibertsitatean bertan egoera nolakoa den eta izan behar duen aztertzen da. Hezkuntza mailarik altuena Unibertsitatea denez, garrantzi berezia du bertan euskararen garapena noraino iritsi den ikusteak; alegia, egokia izan daiteke euskararen garapena unibertsitatean duen egoeraren arabera ikustea. Hori horrela, arreta handia jarri dugu zenbaki honetan.
HITZAURRE GISA 51 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Hezkuntza eta euskara da berriro ere zenbaki honetako gai monografikoa; hezkuntzako Lanbide Heziketa maila oraingoan, hain zuzen. Lanbide Heziketa izenak dion bezala, lan-munduari zuzenduta dagoen hezkuntza mota da eta, horregatik, askotan izan da aldatua eta eraberritua lan munduan hobeto egokitzeko. Hego Euskal Herrian, gaur egun, bi ziklo daude: Erdi Mailako Formazio Zikloa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoren, eta Goi Mailako Formazio Zikloa, Batxilergoaren ondoren. Barne antolakuntza konplexua eta dinamikoa ditu, nahiz eta euskararekiko jarduera apalagoak izan.
HITZAURRE GISA 52 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Honako 52. zenbakian “euskara eta etorkinak” dugu gai monografikoa. Oso gai egunekoa zaigu etorkinen errealitatea, naiz eta aztergai bezala nahiko berria zaigun; nonahi topatzen ditugu etorkinei buruzko aipamenak eta lanak: egunkaritan, irratitan, telebistan, unibertsitatetan, kongresu eta mintegitan, etabar. Zenbait alderdi ezberdinen arabera aztertu daiteken aztergaia da, bestalde; zenbaki honetan, espero daiteken bezala, euskararen aldetik aztertuko da, horretarako gehienbat hezkuntza munduan gaia txertatuz, agian hezkuntza sistemaren bitartez gurenean ziurtatzen delako euskararen ikaskuntza eta transmisioa.
HITZAURRE GISA 53. ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Euskararen erabilera dugu oraingoan zenbakiaren aztergaia. Askotan esan ohi den bezala, eta zenbaki honetako zenbait artikulutan ere esaten den bezala, euskararen erabilera da kezka nagusia euskararen normalizazio prozesuan, erabileraren mota eta neurria direlako normalizazio mailaren adierazpen argia. Hori horrela izanik, berriro ere erabileraren gaiari heltzea beharrezkoa iruditu zaigu, horri buruz argitasun handiagoa lortzea esperoz.
HITZAURRE GISA 54. ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Aldizkarian beti dugu helburu euskararen erabilera eta normalizazio gaiak aztertzea; oraingoan, zenbaki honetako gai monografikoan, hau udaletan nola gertatzen ari den ikustea da nahi duguna. Hizkuntza gutxiagotuen hizkuntza normalizazioari buruz dagoen literatura zabalean askotan aipatu ohi da lehenengo zaindu eta landu ohi diren esparruak hezkuntza, gertuko administrazioa, eta hedabideak direla. Bestalde, badago eredu bat ezaguna duguna, “Reversing Language Shift” izenekoa (Fishman, 1991), eta euskararekiko aplikatua izan dena (Azurmendi, Bachoc & Zabaleta, 2001), bereziki baliagarria zaiguna eremu teoriko moduan erabiltzeko zenbaki honetako edukiaren garrantzia hobeto ulertzeko: eredu honek dio, besteak beste, oso garrantzitsua dela gizabanakoen gertuko eta eguneroko harremanen esparruak zaintzea, adibidez gertuko administrazioa. Hauxe da, hain zuzen, zenbaki honek adierazi nahi duena: gaur egun, udaletan zer egiten den euskararen erabilera bultzatzeko eta normalizazioa bideratzeko.
HITZAURRE GISA 55. ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Zenbaki honetan euskararen erabileraren eta normalizazioaren azterketa EAEko administrazioan dugu gai monografikoa. Aurreko zenbakian udaletako egoera aztertu genuen; oraingoan, berriz, udaletik kanpo gelditzen den administraziokoa, edo administrazioko esparru batzuetakoa, hobeto esan: HAEE-IVAP erakundea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Justizia arloa, eta Osasun arloa.
HAEE-IVAP erakundea orokorra da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen eragilea delako: giza baliabideak eta antolamendua hobetzea, eta administrazio eraginkorra, efizientea, eta elebiduna ezartzea du xede, zerbitzu publikoari buruz komunak diren balioetan oinarrituta. 1983 urtean sortu zen eta, geroztik, euskara administrazioan sartzea, hedatzea, eta normalizatzea du helburu, besteak beste administrazioan bertan hizkera finkatuz. Erakunde honen zereginak dira: bai Euskalduntze Zerbitzua, administrazio publikoko langileen hizkuntza-gaitasuna bultzatzeko, antolatzeko, eta ebaluatzeko, baita Itzulpen Zerbitzua ere, itzulpen eta interpretazio zerbitzuak eskaintzeko, eta administrazio arloko terminologia finkatzeko, zabaltzeko, eta material idatzia sortzeko. Urtero plangintzatzen ditu euskararen inguruko ikastaro ezberdinak, euskara zehatza eta kalitatezkoa bermatzeko eta herritarrekiko komunikazioa euskaraz errazteko. Administrazio publikoetako langileen arlo nagusiak dira: udalak, aldundiak, Jaurlaritza, Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Osakidetza eta Justizia, baina jakina da ez duela eragin berdinik izan arlo hauetan: udaletan eta aldundietan eragin handiagoa du, adibidez, Osakidetzan eta Justizia arloan baino, zenbaki honetan ikus daitekeenez. Etorkizunari begira, artikuluan egindako hausnarketetan ez da jasotzen argi administrazio arlo guztietan egingo duten plangintza eta inplementazioa; gehienez, langileen motibazioa lantzeko ahaleginetan parte hartzea aipatzen da; berriro ere ikusten da irizpidea ez dela derrigorrez legea betetzea eta lanpostuen euskara perfila definitzea eta betetzea, baizik langileen motibaziora eta borondatera jotzea. Galdera, ordea, hau da: posible al da horrela administrazioa euskalduntzea?
HITZAURRE GISA 59 ZKIA
Maria-Jose Azurmendi
BAT aldizkariaren 59. zenbaki honetan Ipar Euskal Herriko (IEH) euskararen egoerari buruzko lanak jasotzen dira, 58. zenbakian Nafarroa Garaiari (NAE = Nafarroako Autonomi Erkidegoa, ofizialki) buruz egin genuen moduan. Bi kasuetan ikuspegi orokorra eman nahi izan dugu, eta, horregatik, arlo ezberdinak lantzen dira, zenbaki gehienetan ez bezala. Normalean, arlo bereziak monografikoki Hego Euskal Herriko (HEH) Euskal Autonomi Erkidegoan (EAE) kokatuta landu izan dira; eta orain, aldizkarian oreka modukoa lortu nahi izan dugu. Zentzu horretan, aldizkariaren bilakaeran alderdi on asko ikus badaitezke ere, alderdi ez oso on bat behintzat badu: Euskal Herria (EH) bere osotasunean askotan ez aztertu izana, EHn egin diguten sailkapen politiko-juridiko-administratibo bera guk ere jarraitu izana. Horrela bada, BAT aldizkariaren 58. eta 59. bi zenbaki hauek beraien artean, eta baita aurreko zenbait zenbakirekin ere, osagarriak dira.
IEHko euskararen egoera adierazteko mota ezberdinetako lanak jasotzen dira zenbaki honetan: ikuspegi globala eta berezia adierazten dutenak; besteen ikerketen emaitzak batzuetan eta artikulu-egileen beraien azterketak besteetan agertzen dituztenak; deskribapenak egiten dituztenen ondoan azalpenak ematen dituztenak; bilakaeran izan diren egitasmoak (hezkuntza edo kultura tradizional arloetan, adibidez); eta beste batzuetan, egungo egoeran sortzen ari diren egitasmoak (euskararen inguruan erakundetze eta instituzionalizatze publikoa, adibidez). Lan batzuetan batez ere alderdi positiboak azpimarratzen dira eta beste batzuetan alderdi negatiboak; zenbait gauza ziurtasunez adierazten dira, baina beste batzuk nahiko zalantzarekin; askotan hausnarketa aberatsak azaltzen dira; beste askotan gerorako irtenbideak edo esperantzak ere proposatzen dira. Lan guztiak dira beharrezkoak, ikuspegi zabala jasoz adierazgarri gertatzen direlako, nahiz eta hitzaurre gisako hau prestatzeko nahiko egoera konplexua, kontraesanekoa, eta zalantzazkoa adierazten duten.
Euskararen egoera IEHn konplexua da, besteak beste, zerbait ulertzeko eta interpretatzeko alderdi eta ezaugarri asko, agian gehiegi, hartu behar direlako kontuan; adibidez:
1) Gaur egun azpimarratzen diren ideologi nagusiak: globalizazioa, neoliberalismoa, informazioaren garrantzia, konstrukzionismoa, autogestioa, indibidualismoa, produktibitatea, ekonomizismoa, inmigrazioa, hiritartasun eraikuntza berria, eta abar; eta horren nagusitzat hartu nahi ez badira ere, agerian daudenak: lekukotasuna, etnikotasuna, eskubideak orokorrean eta hizkuntzen edo nazioen eskubideak ere bai, hizkuntza komunitateak, identitatea, hiritartasuna, ...
HITZAURRE GISA 57 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Zenbaki honetako dosierrean lantzen den gai monografikoa euskararen erabilera eta normalizazioa enpresetan, edo lan munduan da. Euskararen erabilera eta normalizazioa hezkuntzan (49., 50. eta 51. zenbakietan), udaletan (54. zenbakian) eta administrazioan (55. zenbakian) landu ondoren, enpresetan aztertzea ere, enpresa pribatuetan batez ere, beharrezko ikusi genuen, neurri handi batean elkar osagarri diren munduak direlako: elkarren arteko lotura hori azpimarratzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik (HPS) datorkigun artikuluan, baita bestelako artikuluetan ere.
HITZAURRE GISA 60 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen balorazioa eta proposamenak dira aztergai 60. zenbaki honetako dossier monografikoa osatuko dutenak, gaur egun hezkuntza munduan eta gizartean oro har nahiko eztabaidagarri gertatzen ari zaigun gaia. Eztabaida honetan aldizkari honek bere ekarpena egin nahian, premiazkoa ikusi zuen lehenbailehen gai honi lekua eskaintzea, horretarako ikuspegi zabala eta orokorra jarraitu nahian, parte hartzaile anitzak kontuan hartuz, eta iritzi eta balorazio ezberdinak jasoz. Beraz, gure partaidetza-eskaera zabala izan da, baiezkoa eman digutenena baino zabalagoa; hala ere, uste dugu nahiko aberatsa izatea lortu dugula, nahiko adierazgarria izatea ere bai, dagokigun eztabaida honetan modu esanguratsuan parte hartzeko.
HITZAURRE GISA 61 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Gure aldizkari honen aztertze-arloa oro har soziolinguistika da, euskal soziolinguistika bereziki, bere zentzu zabalean hartuta: hainbat tradizio disziplinarren arteko lotura egiten dakiena, bertan sortzen diren ibilbide eta ikuspegi anitzak osagarri moduan lantzen dituena, teorikoa eta aplikatua dena, unibertsaltasuna eta lekukotasuna maneiatzen dakiena, eta abar. Hauetako azpimarratze asko jaso dira aldizkari honetan, neurri batean bada ere, bere historian zehar. Aldizkariaren bilakaeran parte hartu dutenen artean daude unibertsitate munduarekin lotzen diren ezagutzak eta adituak, bai irakaskuntzarekin eta bai ikerkuntzarekin gauzatzen direnak, baita gauzatu nahi direnak ere; horregatik, unibertsitatearen eta unibertsitarien inplikazioa lortzea beharrezkoa ikusten dugu modu egokienean aurrera egin ahal izateko. Horrela sortu da zenbaki honen aztergai monografikoaren beharra: unibertsitate mailako soziolinguistika irakaskuntza eta ikerkuntza nolakoak ditugun jakin beharra, nahiz eta zenbaki honetan irakaskuntza landuko den. Horretarako, Euskal Herrian ditugun unibertsitateetara eta unibertsitate mailako bestelako irakaskuntzetara ere joan gara nolako egoera dagoen jasotzeko asmoarekin; zenbaki honetan lortutakoa adierazten dugu.
Hizkuntzaren araberako kultura
Joxe Manuel Odriozola
Euskal Herriko kulturen eta euskararen arteko hartu-emanak ezagutzeko, kultura
horien zer-nolakoak ezagutu behar genituzke aldez aurretik. Kulturaren kontzeptu
jakin batek daukan zentzua eta esanahia ere ezagutu beharko genukeela dirudi.
Izan ere, nekez jakingo dugu zertaz ari garen kulturen eta euskararen arteko
harreman horietan, aldez aurretik kulturari buruzko definizio-zertzelada batzuk
aletu ezean.
HITZAURRE GISA 67 ZKIA
Maria-Jose Azurmendi
Oraingo hau zenbaki berezia dugu. Erramun Baxok euskaltzaleak aurten 80 urte betetzen dituela ospatuz, bere ibilbide luze eta aberatsa gogoratu nahi izan dugu, haren omenez idatziriko zenbaki honen bitartez. Hemen bildu ditugu, beraz, hainbat motatako lanak: I. atalean, E. Baxoken biografia, bere euskaltzale eta eragile bilakaera azpimarratuz; II. atalean, E. Baxoki zuzentzen zaizkion aitortzak, berekin harreman zuzena izandako hainbat lagunen esperientziak bilduz; III. atalean, E. Baxoki eskainitako artikuluak. Horietako batzuk euskal lurralde bakoitzaren egoera soziolinguistikoaren deskribapenak dira Iparraldekoak, Hegoaldeko EAEak, Hegoaldeko Nafarroakoak ; besteek teorizaziora jo dute, bereziki azken artikuluak, berrikuntzak aurkeztuz; artikulu batzuk sinkronikoak dira, besteak diakronikoak. Lan guztiak dira interesgarriak, eta baita elkarren osagarriak ere, izan ere, ebaluaketak egiten dituzte alde onak eta txarrak, indar guneak eta ahuleziak bereiziz , gure arteko eztabaidarako gaiak eskaintzen dituzte eta etorkizuneko proposamenak egiten. Denen arteko halako lotura bat ere badago, jakina, lan horiek E. Baxoken biografia berari lotzen zaizkiolako.
HITZAURRE GISA 72 ZKIA
Asier Basurto Arruti
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Asier Basurto Arruti
a.basurto@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Tolosaldedko Lurraldearen Zatiko Planaren Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa. Kasu praktiko bat
Arritxu Zelaia, Goizane Arana
Proba (ezabatu leike)
Similique irure quis ad harum
laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena laburpena
Nafaroako irakaskuntza publikoko euskal adarren egoera
Pello Mendaza, Antonio Muro, Gerardo Ollo, Joseba Ozkoidi
Hezkuntza eremuko lege berriak eta euskararen normalkuntza: zenbait gogoeta
Itziar Idiazabal
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
11
ITZIAR IDIAZABAL BAT - Soziolinguistika aldizkaria
Euskal Eskola Publikoaren legea eta Irakaslegoaren Hizkuntza Eskakizunen Dekretuaren
inguruan zenbait gogoeta egiten dira euskararen normalkuntza ikusmiratzat harturik. Urte
askotan, eta autonomia legealdiarekin bereziki, euskal eskolaren erreformaren ardatza
izatetik, saihestu edo arindu beharreko obligazioa izatera mugatzen dela dirudi euskararen
normalizazioak, lege hauetan. Baieztapen hau arrazoitzeko aipatutako legeen zenbait atal
Hizkuntza jokaera-aldaketa legeen bidez
William Mackey
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
11
WILLIAM F. MACKEY BAT Soziolinguistika aldizkaria
William F. Mackey
BAT-9 1993ko apirila
Baleazaleen kalea 12-1.A Donostia Tfnoa:46 66 76 Faxa:46 68 94
Hizkuntza jokaera-aldaketa legeen bidez
Legeek hizkuntza jokaera-aldaketan dituzten mugak aztertzen dira artikulu honetan.
Hizkuntza jokaera-aldaketa kultura-, demografia-, geografia- eta politika-baldintzen pean dago
Mackeyren ustez eta, beraz, gizarte-aldaketa orokorragoari lotu behar zaio. Hizkuntza
jokaera-aldaketaren mekanismo soziolinguistikoak hauek lirateke: hizkuntza jokaera hiztunen
Europear erakundeen jarrera hizkuntza gutxituekiko
Iñaki Agirreazkuenaga, Xabier Iriondo
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
BAT - Soziolinguistika aldizkaria
BAT-12 / 1994ko ekaina
Baleazaleen kalea 12 - 1. A Donostia Tfnoa: 46 66 76 / 50 Faxa: 46 68 94
Europar erakundeen jarrera hizkuntza
gutxituekiko
Iñaki Agirreazkuenaga eta Xabier Iriondo
Even though this article is intended to review the main decisions which have been recently
taken in Europe, we will like to differentiate first between the European institutions implied,
so as to situate the consequences they could bring into the Basque Language. We realise
Euskararen erabileraren normalkuntza prozesuaren ebaluazioa euskal herri administrazioetan
Jokin Azkue Arrastoa
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
euskal kulturaren batzarrea
baleazaleen12-1./20011Donostia
DOSSIERRA
17. zk / 1995eko abendua
17
EUSKARAREN ERABILERAREN
NORMALKUNTZA PROZESUAREN
EBALUAZIOA
EUSKAL HERRI ADMINISTRAZIOETAN
Jokin Azkue Arrastoa
Hizkuntza Politikarako Sailordetza
Oharra: Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeari aurkeztutako 1995eko irailaren
5ean. Berau izan da oinarri dokumentu hau egiterakoan.
I. SARRERA
Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin, Euskararen Erabilpena
Arauzkotzekoarekin eman zitzaion hasiera Euskal Herri Administrazioetan
Euskararen aldeko gizarte mugimendua (EGM): zeregina eta artikulazioa
Paulo Agirrebaltzategi
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
euskal kulturaren batzarrea
baleazaleen kalea 12- 1. / 20011 Donostia
DOSSIERRA
16. zk / 1995eko urria
EUSKARAREN ALDEKO GIZARTE
MUGIMENDUA (EGM):
ZEREGINA ETA ARTIKULAZIOA
Paulo Agirrebaltzategi
EKB-ko lehendakaria
SARRERA
Hasteko, esan beharra daukagu guztiz interesgarri ezezik, larri ere iruditzen
zaigula datozen bi egunotan aztertuko dugun gaia, EKBtik begiratuta.
Bi aldetatik da larria: a) Berez guztiz garrantzizkoa delako euskararen
berreskurapen-prozesuari begira; b) Lehenbailehen egin beharrekoa delako,
Kataluniako hizkuntz normalizazio plan orokorra: Hizkuntz politikak definitzeko eta burutzeko marko estrategikoa
Isidor Marí
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide
honetan.
%%%
euskalkulturarenbatzarrea
baleazaleenkalea12-1./20011Donostia
DOSSIERRA
20-21. zk / 1996ko abendua
AURREKARIAK
Kataluniako Generalitatea 1977an behin-behinekoz berrezarri zenetik hizkuntz
politikako zenbait neurri hartuak baziren ere1 beraz, 1979ko Autonomi
Estatutua baino lehen, esan daiteke 1980ko lehenengo hauteskunde
autonomikoen ondoren hasi zirela erakundeak Kataluniako egungo
hizkuntz politika eskala handian antolatzen.
Izan ere, 1980ko hauteskundeetatik ateratako gobernu autonomikoaren
Hizkuntzen bizitza eta heriotza
M. Carme Junyent
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide
honetan.
%%%
DOSSIERRA
euskalkulturarenbatzarrea baleazaleen12-1./20011Donostia
19. zk / 1996ko urria
HERIOTZA. ORDEZKAPENA
Ordezkapen prozesu baten «salaketarik» zaharrenetako bat Nehemiasen
liburuan aurki dezakegu:
«Judu batzuk emakume axdodtar, amondar eta moabdarrekin ezkondu
zirela ere jakin nuen egun haietan. Haien seme-alabetatik erdiak-edo
axdoderaz mintzatzen ziren; beste batzuk bateko edo besteko herri arrotzen
hizkeraz, baina inork ere ez zekien judu-hizkuntza».
José María Sánchez Carrión. «Txepetx»en teoriaren ekarpen eta aplikazioaz
Joxe Angel Irigarai, Iñaki Larrañaga
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
.
%%%
euskal kulturaren batzarrea
baleazaleen12-1./20011Donostia
DOSSIERRA
18. zk / 1996ko ekaina
23
JOSE MARIA SANCHEZ CARRION
«TXEPETX»EN TEORIAREN EKARPEN ETA
APLIKAZIOAZ
Iñaki Larrañaga
Siadeco Ikerketa Elkarteko kidea
Jose Angel Irigaray
Zenbat Gara Kultur Elkarteko (Kafe Antzokiko Kultur Sailean) kidea eta idazlea
Joxe Angel Irigarai: 1972. urtean euskaldungoa harriturik geratu zen El
estado actual del vascuence en la provincia de Navarra delako liburua agertu
Ilunpetik argitara
Reyes Ilintxeta
Orain berriki hiru lan interesgarrik ikusi dute argia Nafarroan. Bi doktoretza tesi, Zuri Urmenetarena gazteleraz eta Xabier Erizerena euskaraz, Nafar Gobernuak plazaratu dituenak, eta José María Jimeno Jurío historialari ezagunaren azken liburua Txalaparta argitaletxeak merkaturatu duena. Hirurek gai nagusitzat euskara hartzeaz gain badute beste ezaugarri bat komunean: datu eta ideia berri asko erakusten dute, Jimeno Juríok historian barna murgilduz eta Urmeneta eta Erizek XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran Nafarroan izaniko mugimendu euskaltzaleei dagokienean.
1.- José María Jimeno Jurío «Navarra. Historia del Euskara», Txalaparta argitaletxeak plazaratua Euskal Fundazioaren laguntzaz.
Euskararen erronka teknologia berrien aurrean
Andoni Sagarna
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan .
%%%
euskalkulturarenbatzarrea
baleazaleenkalea12-1./20011Donostia
EUSKARAREN ERRONKA TEKNOLOGIA
BERRIAREN AURREAN
Andoni Sagarna
Eusenor-eko partaidea
13
24. zk / 1997ko urria
HIZKUNTZA BATEN OSASUNA FAKTORE ASKOK
BALDINTZATZEN DUTE
Zorionez edo zoritxarrez hizkuntza baten iraupena nahiz heriotza ez da
faktore baten edo gutxi batzuen ondorio izaten. Baldintza geopolitikoek,
ekonomiaren gorabeherek, faktore psikosozial eta kulturalek eta beste
hainbatek dute eragina hizkuntzaren osasunean. Horri esker edukiko dugu
Soziolinguistikazko inkestaren irakaspen batzu
Erramun Baxok
Artikulu hau PDF formatoan dago, honako helbide honetan
%%%
DOSSIERRA
euskalkulturarenbatzarrea
baleazaleenkalea12-1./20011Donostia
22-23. zk / 1997ko ekaina
SOZIOLINGUISTIKAZKO INKESTAREN
IRAKASPEN BATZUK
Erramun Baxok
EKEko (Euskal Kultur Erakundea) lehendakaria
15
Idazki hau 1996an Euskal Herri osoan egin zen soziolinguistikazko inkestaren
beste komentario bat da. Ba ote da zerbait gehitzeko orain arte agertu
diren ikusmolde optimistei edo pesimistei? Hain segur ez. Halere gogoeta
pare bat eginen dut herri hizkuntzaz, baina aldi honetan Iparraldetik
Euskara Justizia Administrazioan
Xabier Iriondo
1. SARRERA
Espainiar Konstituzioak bere 24. artikuluan prozedura publikoaren eredua arautzen duela oinarri bezala hartuz, B.J.L.O.-k zera dio 229. artikuluan:
Egintza judizialak nagusiki ahozkoak izango dira, batez ere arlo kriminalean�».
Hau oinarri gisa ekarri nahi izan dut gaurko berbaldi honetara, lehenik ohar gaitezen hizkuntzak arlo judizialen duen garrantziaz.
Rodriguez Aguilera jaunak, justizia administrazioari buruzko jardunaldi batzuetan esan zuen moduan zuzenbide munduan hitza edo elea ezinbesteko elementu bat da�».
Erraz kontura gaitezke juriston lanabes garrantzitsuena hitza dela. Nahiz hiritar orok erabiltzen duten edo dugun hitza gure eguneroko elkar komunikaziorakom juriston kasuan hitza gure materia prima�» da, beronen bitartez lan egiten baitugu.
Euskararen kale erabilpena Euskal Herrian
Olatz Altuna
1997ko azaroan Euskal Kulturaren Batzarreak euskararen kale erabilpenaren neurketa burutu zuen. Oraingoa hirugarren aldia izan du, 1989az geroztik lau urtean behin gauzatu baita.
EKBren ikerketa honen ezaugarri bereizleak azterketa eremua eta metodologia dira. Esku artean duguna, Euskal Herri osoan eta behaketa zuzenaren bidez, inkesta baliatu gabe, burutzen den bakarra da. Neurketak 159 herritako 260.352 lagunen euskararen erabilpen objektiboa jaso du (behaketa zuzena), ez erabilpen aitortua (inkesta). Honek guztiak, hau da, hiztun kopuruak eta neurtzeko teknikak, emaitzen fidagarritasuna areagotzen du.
Ahoskera eta arauak. Arauak eta ahoskera
Lourdes Oñederra
"Everyone knows that language is variable" (Edonork daki hizkuntza aldakorra dela). Hizkuntza aldatu egiten da. Hori edonork daki. Horrela hasten da behintzat Edward Sapirrek, izan den hizkuntzalaririk onenetako batek, 1921ean argitaratu zuen "Language" liburuaren kapitulu politenetako bat.
Hizkuntza aldatu egiten da. Berez eta ezinbestean, hizkuntza aldatu egiten da. Aldatzen ez den hizkuntza ez dago bizirik, mogitzen ez den umea edo irekitzen ez den lorea bezala. Hizkuntzaren, giza-lengoaiaren izaeraren ezaugarri da aldakortasuna, naturaz, izaeraz dagokion osagai funtsezkoa.
Gizarte sareak eta hizkuntzaren erabilera: euskarari eta gaztelaniari egokitutako hurbilketa
Iñaki Martinez de Luna, Nekane Jausoro, Kontxesi Berrio-Otxoa, Ibon Idirin
1.- Sarrera
Hemen aurkezten den lanak Euskal Herriko Unibertsitatearen1 babesean burututako gizarte-zientzien arloko ikerketa metodologiko baten berri ematen du. Gizarte sareen metodologiaren ingurukoa, hain zuzen ere. Ikerketa metodologikoa dela diogu, gizarte zientzien alorrean ikerkuntzan dihardutenentzat aipatutako metodologiak izan dezakeen baliogarritasuna aztertzeko ikerketa saiakera izan delako.
Hizkuntz inkesta Frantziako erroldan
Erramun Baxok
Aurten iragan da Frantziako 33. errolda eta lehen aldikotz baziren 4 galde hizkuntzei buruz. Egia erran, lurralde guztietako eskaera zen, alde batetik argibide batzu biltzea herri hizkuntzen bilakaeraz, bestalde onarpen publiko bat ardiestea erroldaren bidez. Orain arte ukatzen ziguten hizkuntza horiek izaterik ez balute bezala.
Denboraren buruan irabazi dugu. Egin dezagun negoziaketaren historia, gero galderaren testua aztertuko dugu. Ondorioak ez dira oraindik zabaldu, datorren abenduko omen dira. Baina oraindanik ikusiko dugu zer goaitatzen ahal dugun.
NEGOZIAKETAREN HISTORIA
Aspaldiko eskaera zen herri hizkuntzen inkesta egin zedin erroldaren bidez. Han eta hemen ikerketa soziolinguistikoak egiten dira. Baina zailatasun asko sortzen dira, laginaren fidagarritasunaz, gastuen aldetik, lurraldeen mugaren gatik ere. Ipar Euskal Herriaren edo Kortsikaren eremuak ongi definituak dira, baina noraino zabaltzen dira Bretainia edo Okzitania? Gainera, zer gertatzen da hizkuntzaren aldetik Parisen bizi diren alzazianoentzat edo Bordelen dauden euskaldunentzat?
EKBren 16 urteko lanaren memoria
EKB (Euskal Kulturaren Batzarrea)
Euskal Kulturaren Batzarrearen (EKB) ibilbidea laburbildu eta jaso nahi da ondoko memoria honetan. 16 urtetan zehar euskara eta euskal kulturaren berreskurapen eta normalkuntzaren alorrean lanean diharduten erakunde sozialen Konfederazioa izan den erakunde honen emana lerro gutxi batzuetan biltzea ez da lan erraza, eta egindako hamaika ahalegin eta ekimen aipatzeke uzteko arriskua dago gainera. Ezinbestean, hainbat eta hainbat jarduera, zailtasun, oztopo, lorpen eta bizipen itzalpean geldituko dira. EKBk euskarari eta euskalgintzari egindako ekarpenaren islada izan nahi du bilduma honek. Ekarpen horren atzean, noski, hamaika erakunde-elkarte eta euskaltzale dago, dinamizatzaile, arduradun, ordezkari, laguntzale, babesle zein lankide gisa lan eskerga egin dutenak urte hauetan guztietan. Bereziki gogoratu nahi ditugu EKBren sorreratik bertatik bultzatzaile izan ziren Eusebio Osa eta Joxemi Zumalabe lagunak. Izan zirenei eta direnei, guztiei, eskerrik beroenak EKBren izenean.
Hizkuntza eta lurraldea
Erramun Baxok
Hau da, hain zuzen, J.A. LAPONCE quebectarrak idatzi zuen liburuaren izenburua (Langue et territoire, Québec 1984). Ez da nire xedea liburu ezagun horren laburpena egitea, baina idea nagusi batzuk hartuko ditut euskararen egoera aztertzeko.
Problematika
Hizkuntz legeak aztertzen direlarik, bi printzipio erabiltzen dira jurilinguistikan eta ondorioz hizkuntz antolaketan: lurraldetasunaren printzipioa eta nortasunarena. Lurraldea oinarri duen legeak hizkuntzaren eskubideak zaintzen ditu. Besteak, aldiz, hiztunen eskubideak ditu helburutzat.
Hizkuntzaren eta lurraldearen lotura esplika daiteke bai politika mailan, bai soziolonguistikaren bidez. Frantziako iraultzaz geroztik nazioaren kontzeptuak juntatzen ditu herria, lurraldea eta hizkuntza bakarra, lehenago erregearen pertsona sakratuak erresumaren batasuna finkatzen zuen bezala. J.A. LAPONCE hizkuntzalariak beste esplikazio bat ematen digu: "Hizkuntzek eremu mugatu batean dagoen hiztunen kontzentrazioari esker diraute, erlijioak eta etniak ez bezala. Egunero badut auzoekin hitzegiteko, elkar ulertzeko beharra, aldiz, ez dut heiekin beti "erlijiotzerik", ez eta "etniatzerik" ere". (Langue et droit 1989).
Suomieraren normalkuntzaz
Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)
Urte askotan barrena Suomi-ko hizkuntz arazoa Unibertsitatean azaldu ondoren, gauza bat segurta dezaket : Euskal Herrian bertan - edo euskaldun gazteen artean bederen - oso jende gutxik dakiela, are somatzen ere, Finlandia ofizialki elebiduna denik; eta are gutxiagok Iparralde aurreratu eta baketsu hartan, azkeneko ehun urte honetantsu, hizkuntz borroka gogorra egon denik, baita bost hilabeteko gerla zibila ere.
Horretaz jabeturik, Bat aldizkari honen Idazkaritzarekin elkar aditurik, lan berezi hau eskaintzea erabaki dugu.
1 - Sarrera gisa : Suomi-ren kokagunea eta oinarrizko datoak.
Har dezagun eskutan hiztegi entziklopediko bat. Eta honelako zerbait irakurriko dugu :
Soziolinguistika: eremuaren ikuspegi orokorra
Emili Boix
1.-Soziolinguistikaren sorrera eta bilakaera
Soziolinguistika Estatu Batuetan sortu zen berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaera eta hirurogeikoaren hasieran. Elkar eragin zuten hainbat arrazoik bultzatu zuten sorrera. Hizkuntzarekin loturiko arazo sozialek indar handia hartu zuten (gutxiengoen kontrako bereizkeria ingelesaren aldaera nagusiak ez menderatu edo ez erabiltzeagatik; estatu berri ugariren deskolonizazioa eta hortik eratorritako tradiziorik gabeko hizkuntzen ofizialtze eta alfabetatze arazoak...) eta arazoaz sakon jabetu zirenez, garai hartako gobenu demokraten (Kennedy eta Johnson) lehentasun politikoen artean egotera iritsi ziren. Eremu intelektualetan, halaber, joera desberdinetako espezialisten arteko topaketak antolatu ziren. Izan ere, joera desberdinetakoak izan arren denek zuten hizkuntzaren erabilera sozialak ezagutzeko gogo bizia. Gogo horrek une hartan gorpuzten ari zen joera sortzaile-generatibistari, nolabait erantzun nahi zion. 1964ko udan mintegi bat antolatu zen eta bertan bildu ziren, besteak beste, antropologoak, soziologoak, psikologoak eta komunikazioan espezialista ziren hainbat. Mintegia Californiako Los Angeles-eko Unibertsitatean egin zen (UCLA), eta hor jarri izan da, inon jarri behar bada, disziplina honen sorrera�» ofiziala. William Bright-en aburuz, topaketa haren antolatzailea, soziolinguistikaren aztergaia hizkuntza aniztasuna da�» (Bright 1966:11) eta ondoko dimentsioak ezarri zituen:
Hizkuntza gutxitua, bizi iraupena eta normalkuntza
Xabier Isasi Balanzategi
Badirudi plangintzen garaia iritsi dela Euskal Herrira. Biziberritzeko planak, normalkuntza planak, plangintza estrategikoak, kudeaketa planak,.... Planak eta plangintzak noiznahi, nonahi eta zernahirako. Kontu horietan hasi besterik egin ez dugunean eta plangintzak eta kuantitatibismoaren aurkako ahots kritikoak agertu zaizkigu. Batzuk arrazoiz eta borondate onez gogorarazi digute gogoeta eta eztabaida beharrezkoa dela.
Hizkuntzaren normalkuntzan, hizkuntzei buruzko teoria sozialetan, bereziki soziolinguistikan, elementuren bat ezinbestekoa bada zerbait ulergarri eraikitzeko, hizkuntza bera da ezinbestekoa. Pernandoren egia bota dudala pentsa daiteke eta, zintzo esanda, horrela da. Baina, badirudi batzuei ahaztu egin zaiela. Badirudi batzuek euskararen hizkuntza- komunitatea eraiki nahi dutela euskara bera existitu ez bailitzan. Begi bistakoa da euskararen hizkuntza-komunitatean euskara dela muina eta ardatza. Hori jakina dela, inplizitu dagoela, ez dela aipatu behar eta antzekorik esan diezadaketenei, hizkuntzaren beraren egoera zertan den ezagutzea ezinbestekoa dela ihardetsiko nieke.
Udalerri euskaldunak Mugimendu izatetik Mankomunitatea egituratzera
Esteban Agirre
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) historiaren idazketa eginkizun dago oraindik eta, agian, urte-ikuspegi zabalago batetik egin ahalko da egunen batean. Hala ere, hizkuntzalaritzaren esparruari atxikiriko aldizkari honen xedeetarako, egokia deritzot ale honen ardatza den UEMAren ibilbidearen eta egindakoaren ildo nabarmen nagusiak bederen orriratzeari. Egunen bat etorriko da gaiak merezi duen adinako historia mardula egin beharko dena.
Horrelako lanari heltzeak ezinbestean dakar, honen txikian bertan, aldien arteko bereizpen batzuk egin beharra. Eta UEMAren histori ibildideari dagokionez, neuk ere, historia unibertsalean egiten denez, historiaurrea eta historia bereziko nituzke hasteko.
Esloveniako egitura etnikoa eta gutxiengoen babesa
Jernej Zupancic, Xabier Iriondo
SARRERA: HURBILPEN HISTORIKO-GEOGRAFIKOA
Aniztasun kulturala eta historian jasandako gora-beheren ondorioz, Eslovenia Europako Lorategi Kulturala�» deitu izan da maiz. 20.000 km2 besterik ez dituen lurralde hau, Europako lau eskualde zabalen bidegurutzean dago kokaturik: Eremu Alpinoa, Pannoniar lurraldeak, gune Dinarikoa eta Mediterranioko kostaldea. Bestalde, lau nazio, kultur eta hizkuntzen topagunea ere bada: italiarrak mendebaldean, austriarrak iparraldean, fino-ugriar hungariarrak ekialdean eta eslaviar-kroaziarrak hegoaldean.
Eslovenia garraioen ikuspuntutik oso gune aproposa da, izan ere, europako hiru errepide nagusik zeharkatzen dute: Bartzelonatik Kievera doana, Munichetik Estambulera doana eta Pragatik Ipar-Adriatikorakoa doana.
Arlo komertzialeko hizkuntza araudi nagusiak beste herrialdeetan
Jacques Leclerc
Agur andere eta jaun,
Atsegina da niretzat gaurkoan zuekin batera arlo komertziala, iragarkiak, enpresen izenak, kontsumitzailearekiko zerbitzu hizkuntza eta abarri zuzendutako legediak egin dituzten herri zenbaiti buruz aritzea. Guk egunero jorratu nahi izaten dugun komertzioaren sektore zabal hori izango dugu aipagai gaurkoan. Jakin badakizue Quebec-en arlo honek legegilea kezkatu izan duela. Zer da, ordea, beste herrietan gertatzen dena?
Oro har, herri edo estatu gehienek ez dute legediarik behar izaten arlo honetan, arazo bereziak dituzten horiek izan ezik. Alegia, atzerriko hizkuntza bat hizkuntza nazionala edo ofizialaren lekua hartzen ari den herri edo estatu horietan izan ezik. Alde batera utziko ditut arlo jakin batzuetako legediak, ohiko kontsumoa duten produktuen etiketaia esaterako, hau da, jakien kontserba ontziak edo sendagaien erabilera arauak. Kasu hauek oso bereziak dira eta gutxi dira munduan bere herritarrek produktu hauek ezagutzen ez duten hizkuntza batean jasotzea onartzen dute herrialdeak, eta are gutxiago produktu horiek herrialdean bertan ekoitzi dituztenean.
Katalaneraren erabilera nola sustatu
Imanol Esnaola
Pertsonarteko erabilera, hots, aurrez aurreko erabilera; aurrez idatzi eta finkatutakoa ez dena; horixe izan zuten Grup de Sociolingüísticak antolatutako jardunaldietara hurbildutakoek arretagune. Helburua, berriz, nola eragin katalaneraren erabileraren hazkundea.
Grup de Sociolingüístikak Soziolinguistikaren alorrean ezagutza sakona eta eskarmentu handia duten adituak biltzen ditu. Sortu zenetik katalaneraren berreskurapen eta normalkuntzari soziolinguistikaren alorretik ekarpen kualifikatua egiten ahalegindu izan da. Bere eragina eta itzala nabariak izan dira azken urteotako hizkuntza politikaren hainbat alorretan, ikerketa arloan nahiz hizkuntza katalanaren aldeko mugimenduetan. Jardunaldi hauek, halaber, katalaneraren erabilera handitzea helburu izango duen aro bati hasiera emateko lehen prestaketa lana izan nahi zuten.
Erabileraren Kale Neurketa. Ibilbidea eta metodologia
Olatz Altuna
SARRERA
Euskal Herriko Kale Neurketak, Euskal Herri osoan, eremu publikoan ¾kalean¾, euskararen ahozko erabilera neurtzen du. Estreinakoz 1989an egin zen neurketa hori, geroztik lau urtean behin errepikatu da. Hamabi urte igaro ondoren, beraz, IV. Kale Neurketa burutu dugu. Orain arteko hiru Neurketak Euskal Kultur Batzarraren (EKB) zuzendaritzapean egin dira. EKB desagerturik SEI Elkarteak hartu du bere gain euskararen egoera zertan den aztertzeko ezinbestekoa den ikerketa hau.
Esan bezala, hamabi urteko ibilbide luzea du Euskal Herri mailako Kale Neurketak. Aurretik, Siadecok burutu zituen kale neurketak, Gipuzkoa osoan (1983) eta Ipar Euskal Herriko barnealdean. Aitzindaritza lan horien ostean, proiektu hau sortzeko ahalegin eta ekarpen handiak egin zituzten Siadecok berak metodologiari dagokionean (Iñaki Larrañaga eta Kike Amonarriz buru), unibertsitateko zenbait irakaslek erabilerari buruzko teorizazioan (J.L. Alvarez Enparantza Txillardegi�» eta Xabier Isasi), eta Euskal Kulturaren Batzarrak proiektuari maila orotako babes eta laguntza logistikoa�» eskainiz. Bihoakie bada, horiei guztiei gure esker ona euskararen osasuna diagnostikatzeko lanari eta, oro har, euskal soziolinguistikari egindako ekarpen garrantzitsu honengatik.
Frantsesaren lege-babesa Quebec-en, aurrerabideak
Imanol Esnaola
Oharra: Daniel Turp abokatu eta unibertsitateko irakaslea da. Frantses hizkuntza eta hiztunen eskubideen alde jardun da azken urteotan eta ekarpen ugari egin ditu. Hemen jasotakoa iaz Quebec-eko legebiltzarrari zuzendutako bi txostenen laburpena da. Txostenak eskuratu nahi dituenak jo beza honako helbide honetara: http://www.etatsgeneraux.gouv.qc.ca
Hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubideak dira eta lege babes gorena behar dute�». Honela laburbil liteke ondorengo lerroetan jasotzen denak. Daniel Turp abokatu eta unibertsitateko irakasleak aurten bi txosten igorri dizkio Quebec-eko legebiltzarrak gai hauek jorratzeko duen batzordeari. Oraingo honetan bi txosten horien edukia laburbiltzen ahaleginduko gara. Lehena Quebec-en hizkuntza eskubideek behar duten lege-babesari buruzkoa da, bigarrena, berriz, nazioarteko legedien aldetik behar duenari buruzkoa.
Hizkuntz komunitate eta errepertorioa
Emili Boix, Xavier Vila i Moreno
Oharra: Lan hau Sociolingüística de la lengua catalana (1998, Bartzelona, Ariel arg.) eskuliburuaren La comunitat i el repertori lingüístic�» atalaren itzulpena da.
Soziolinguistikan aztertzen dugun unitate soziala hizkuntz komunitatea da: hiztun taldea. Hain zuzen ere, ezaugarritzat bere komunikazio dentsitatea eta, beraz, komunean zenbait bereizgarri dituen hiztun taldea. Bloomfield-ek (1933, ikus 3.4) idazten zuen ordurako:
«Imajina dezagun mapa oso handia eta bertan komunitate bateko hiztun bakoitzeko marka bat jartzen dugula. Eta imajina dezagun edozein hiztunek esaldi bat ahoskatzen duen bakoitzean gezitxo bat agertzen dela mapan, bere puntutik entzule bakoitza irudikatzen duten puntuetarako ibilbidea adierazteko. Denbora tarte jakin baten bukaeran demagun hirurogeita hamar urte inguru mapa horrek komunitatearen barruko komunikazio dentsitatea erakutsiko liguke [
]. Gezi sistema hori sistema moduan hartuta, esan dezakegu ahultasun lerroek bereizten dituztela azpitaldeak ahots komunikazio sare horretan».
Hizkuntz komunitate bat mugatzea erraza izan daiteke, talde txiki, isolatu eta eginkizun sozial oso finkokoetan eginez gero. Hala ere, hirietako hizkuntz komunitateak mugatzerakoan zailtasunak handiagoak dira eta Herrialde Katalanetan urbanizazio portzentajeak oso altuak dira. Hirietan, gero eta indibiduo gehiago daude sare sozial irekietan eta zatituta izaten dituzte eginkizun sozialak. Esan behar ote dugu Andorrako Printzerrian komunitateak elkarren ondoan ezarrita daudela? Edo, bestela, ama hizkuntza desberdinetako hiritarrek osatutako komunitate bakarra dagoela, eremu politiko, komunikatibo eta sozial espezifikoa partekatzen (ikus 3. grafikoa, 74. or.)? Eta galdera bera egin dezakegu Bartzelona, Valentzia, Tarragona eta Reus-eko metropoli barrutiei buruz, bai eta atzerritar asko era egonkor batean finkatuta daudeneko eremu turistikoei buruz ere. Jarraian azaltzen ditugun komunitatearen definizioek alderdi desberdinak nabarmentzen dituzte.
Estatu mailako hizkuntza politiken zenbait oinarri eta eredu
Imanol Esnaola
Oharra: lan hau E. Boix eta F. X. Vila irakasleen Sociolingüística de la llengua catalana (1997, Bartzelona, Ariel argitaletxea) liburuan oinarritua dago.
1.- HIZKUNTZA POLITIKA ETA ESTATUAREN ERAKETA
Estatu gehienak eleanitzak dira, nabardura eta gradu desberdinetan agertzen bada ere, eleaniztasun hori ukaezina da. Horixe da Boix eta Vila jaunak azpimarratzen duten lehen ezaugarria, hizkuntza politikaz mintzatzera doazelarik. Non dago, ordea, estatuen arteko aldea? Abiapuntu bera izan arren, errealitate eleaniztun horren aurrean duten jarrerak bereizten ditu estatu batzuk besteengandik. Boix eta Vila jaunen asmoa da liburuaren atal honetan hizkuntza politiken arteko aldeak azaltzea.
Europako hizkuntzak zenbakitan
Kataluniako Generalitatea, Balearretako gobernu
Oharra: hemen esaten direnak El catal� , llengua d´Europa (Kataluniako Generalitateak eta Balearretako gobernuak argitaratua 2001. urtean) izeneko argitalpeneko 18-23 orrialdetan jasotakoaren itzulpena da eta bertakoak dira, halaber, irudiak.
ESTATUEN HIZKUNTZAK, BATASUNAREN HIZKUNTZAK
Europako Kontseiluak aho batez onartzen dituenak dira Europako Batasunean hizkuntza ofizialak. Hizkuntza ofizial bat baino gehiago duten estatuen kasuan ofizialtzat hartzen den/diren hizkuntza/k, dagokion estatuaren eskariari erantzunez egiten da, estatu horretako legedia orokorrak agintzen duenaren arabera beti ere.
Makroikerketa Soziolinguistikoei buruzko irakurketa kritikoa
Maria-Jose Azurmendi
Aldizkariaren zenbaki honetako dosierrean zenbait nazioarteko ikerketa makrosoziolinguistikoetan, edo makroetan�», euskararen egoera erlatiboa, hau da, beste hizkuntzekin alderatu eta horren araberakoa, nolakoa den azaltzen da. Aspaldidanik egiten dira mota askotako ikerketa makroak, 1960ko hamarkadaz geroztik batik bat, eta helburu ezberdinen pean bideratzen dira:
1) Batzuetan hizkuntza izan da ardatz nagusia eta, horrelakoetan, euskarari buruz, soilean, edo euskara hizkuntza erregionala, gutxiengoena, gutxitua, menpekoa, eta abarren inguruan mintzatzen da; besteetan, berriz, hiztun multzoa izan da ardatz hori eta, orduan, deitura ezberdinak erabiltzen dira: euskara hiztun taldeak edo euskaldun taldeak, euskal gutxiengo linguistikoa, euskal komunitatea, Euskal Herria, etab.
2) Deskribatzaileak dira, gehienetan, zenbait alderdiren arabera: hizkuntza familiak, hizkuntza tipologia, kokapen geopolitikoa, hiztun kopurua, ahozkoa / ahozkoa eta idatzizkoa den, hizkuntza estandarizazio maila, etab.; baina badira teorizazioan oinarrituta egin direnak ere: korpusa eta estatusa bereiztuz, bizitasun edo bizindar etnolinguistikoa, hizkuntza berreskuratzea, giza eskubideak, adibidez.
3) Batetik, batez ere helburu zientifikoaren pean egindakoak ditugu, inozenteak edo, ezagutza soziolinguistikoa areagotzeko; bestetik, batez ere helburu politikoaren pean bultzatu direnak, ez horren inozenteak, esate baterako, hartuko diren edo jadanik hartuta dauden zenbait erabaki justifikatzeko.
4) Batzuek hizkuntza guztiak (6.000 inguru, gehienen iritziz) jaso nahi dituzte; beste batzuek, ordea, hizkuntza gutxi aztertzen dituzte, baina gutxi horiek nahiko adierazgarriak izan daitezkeenak, prototipo gisa, guztien ordezkari modura hartuz.
5) Diziplina baten pean antolatu direnak; hizkuntzalaritzan sar daitezkeenak dira gehiengoak. Baita diziplinanitzak edo disziplinartekoak direnak ere, sozio-psiko-linguistikoak gehienetan.
6) Ikerlari, unibertsitate eta herri berezi batzuen inguruan garatu direnak daude; baita sakabanatuta egin direnak ere. Hau da, ikerketa makro mota askotakoak, eta mota ezberdinen artekoak ere, badaude. Hauetan, euskararen eta euskal komunitatearen presentzia ziurtatua egon ohi da, gehienetan.
Mereziko luke euskara, euskal komunitatea eta Euskal Herria sartuz kanpotik bideratu diren ikerketak nolakoak izan diren eta nolako emaitzak eman dituzten aztertzea; baina beste baterako utzi beharko dugu. Artikulu honetan ikerketa makro hauetako batzuk bakarrik hartuko dira kontuan: Europako Batasunak (EB) azken urteetan zuzenean edo zeharka bultzatu dituen ikerketak, batik bat bertako hizkuntza ez-ofizialak�» (eskualdekoak edo gutxiengoak, EBko deiturak erabiliz) eta hauen hizkuntza taldeak�» aztertzeko bideratu direnak. Hauen artean ondorengoak aukeratuko dira, soziolinguistika alorrean aipatuenak direlako, beharbada: 1) Europako Kontseiluak landu eta 1992an onartu eta argitaratutako European Charter for Regional or Minority Languages/Charte européenne des langues régionales ou minoritaires, 2) Europako Batzordeak agindua eta 1996an argitaratua: Euromosaic. Production et reproduction des groupes linguistiques minoritaires au sein de l´Union européenne, nahiz eta argitalpenean ondorengoa esan: txostena Batzordeko zerbitzuen barne erabilerarako ezarri da. Publikoen eskura jarri bada ere, ezin da Batzordeko posizio ofizialaren azalpen modura hartu�», 3) ECMIk edo Gutxiengo Egoeratarako Europako Zentroak 1999an argitaratutako The cost-effectiveness evaluation of minority language policies: Case studies on Wales, Ireland and the Basque Country ikerketa.
Donostia-Baiona Eurohiria planaren aurkezpena
Larraitz Garmendia
Oharra: Artikulu hau Baiona-Donostia Eurohiriaren Liburu Zuriaren txostenaren laburpena da, eta Baiona-Donostia Eurohiriaren Aholkularitza Bulegoak argitaratu du (agency@eurocity.gipuzkoa.net). Eurohiria aurkezten duen beste txostenik ez dugu aurkitu. Hizkuntzaren inguruko gaiez hausnarketa egiteko mintegi bat burutu zen 2002ko maiatzean Donostian eta Baionan; gaiaren inguruan Maria-Jose Azurmendik egindako gogoeta aldizkari honetan bertan duzu.
ABIAPUNTUA: bi lurralde mugakide
Abiapuntutzat bi lurralde errealitate desberdin eta urruneko�» ditugu
nahiz mugakide. Hain gertu eta hain urrun daudenak. Muga tarteko duten bi lurralde, goi-mailako erabaki politiko baten ondorioz (Europa eraikitzeko prozesua), etorkizun komuna�» eta ustez hobea izatera behartuta daudenak. Europar estatu nagusiaren lehen hipotesia da hemen abiapuntutzat hartzen duguna.
Katalanaren erabilera Kataluniako eguneroko prentsan
Elena Sintes, Elena Sintes Pascual
Artikulu hau egilea Bartzelonako unibertsitateko Gizarte Egitura eta Aldaketa doktoretzako programan Ana Colladoren zuzendaritzapean egiten ari den doktoretza tesian oinarritzen da. Tesiaren gaia hizkuntza katalanaren erabilera da, Katalunian saltzen den informazio orokorreko eguneroko prentsan. Sektoreko enpresek eta profesionalek argitalpenetan katalanaren erabilerarekiko duten jarrera ikertzen eta aztertzen du lanak. Komunikabideen gizarte zeregina gero eta garrantzitsuagoa da, kultura zabaltzeko sistema gisa, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da barne ikuspegitik hizkuntza katalana arlo horretan zenbateraino erabiltzen den jakitea. Alegia, komunikabideek hizkuntza katalana zergatik erabiltzen duten eta zergatik ez aztertu behar da, bai eta gauza bat ala bestea erabakitzeko eragina duten arrazoiak, motibazioak eta interesak ere.
Euskararen erabilera egitasmoak EAEko ikastetxeetan.
Iñaki Artola
*Oharra: lan hau erabili.com webgunean argitaratu zuen Iñaki Artola Zubillagak, 2003ko maiatzaren 28an.
Hizkuntza zerbitzuak unibertsitatean (EHU)
Iñaki Ugarteburu
1. EUSKARA ZERBITZUAK
Honako irakurgai honek ez du aztergai akademiko bat izan nahi, hizkuntza zerbitzuen zeregin eta antolamenduaren inguruko gogoeta baizik. Bestalde, adierazi beharra daukat, lehenbizi, ez dela azterketa soziolinguistikoa ere, nahiz eta euskararen egoera eta unibertsitateko euskaldunen izaera behin eta berriz aipatuko diren. Horrela, hizkuntza zerbitzuez arituko naiz, eta ez hizkuntzak unibertsitatean duen egoeraz, ez irakaskuntzari, ezta ikerkuntzari dagokionez ere.
Lanbide Heziketa eta euskara Euskal Autonomia Erkidegoan
Iñaki Mujika
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan bere ikasketak euskaraz egiten jarraitzen dutenak gehiengoa dira; aldiz, Lanbide Heziketara hurbiltzen direnek, azken urte hauetan, badirudi hizkuntzari lehentasunik ez diotela ematen, edo beste era bateko arazoak daudela, eta horiek galarazten dutela ikasketak euskaraz jarraitu nahi dituztenei beren aukera aurrera eramatea.
Estatuz kanpoko etorkinak eta hizkuntza normalizazioa EAEn: administrazio publikoaren eta herri mugimenduen ahaleginak.
Itziar Aramaio
EAE-KO ESTATUZ KANPOKO ETORKINEN INGURUKO ZENBAIT DATU
Euskal gizartea emigratzailea izan da aspalditik. Hala ere, XIX. mendearen amaieran, bereziki Bilbo-Handia eskualdean industriak hartu zuen indarra bide, estatu espainiarreko etorkin ugari iristen hasi ziren. Hala, XX. mendean, EAEk bi prozesuak bizi izan zituen: euskal emigrazioa kanpoalderantz (bereziki Ameriketarantz) eta immigrazio espainiarra Euskadirantz.
Metodologia sendorik gabe teoria onik ez
Xabier Isasi Balanzategi
Hizkuntzen arteko ukipen egoera gertaera arrunta da. Hau da, herri askotan jazotzen da; Europan bakarrik berrogeita hamar milioi pertsona inguru bizitzen gara egoera horretan. Halere, ez da gehiegi aztertu. Gehienetan, hizkuntza gutxitua desagertu aurreko egoera gisa ulertzen da. Baina beti ez da horrela izaten. Horra hor, lekuko, euskararen egoera. Hizkuntzen arteko ukipen egoera, bada, ezegonkorra da; aldakorra, alegia. Aldakortasun horretan hizkuntzen arteko lehia ez da beti modu berean agertzen. Hizkuntza gutxituaren aldetik iraupenerako erresistentziarik izaten ez bada erabateko desagerpena berandu baino lehenago gertaera segurua da. Erresistentzia egonez gero hizkuntza gutxitua iraunarazi daiteke. Erresistentziatik harago, berreskurapena eginkizun zaila eta luzea da.
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren hedapena toki mailako erakundeetan (2002-2005)
Ane Crespo, Amaia Agirre
HAEE-IVAP: euskararen erabilera normalizatzeko prozesua administrazio publikoetan
Juan Isasi
1 SARRERA.
Administrazio Publikoetako euskararen erabilera normalizatzeko esparruan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (hemendik aurrera ezagunagoa den IVAP akronimoa erabiliko dugu Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomo hau aipatzeko) egiten duen lana behar bezala ulertzeko, bidezkoa da lan hori IVAPen misioaren kontestuan kokatzea. Araudiak ematen dizkion helburuak, eskumenak, eta eginkizunak kontuan hartuta, IVAPek honela definitzen du bere misioa:
HITZAURRE GISA 58 ZKIA.
Maria-Jose Azurmendi
Oraingo 58. zenbaki honetako dossierraren gai monografikoa euskararen egoera Nafarroa Garaian da. Gaia oso zabala da berez, zenbait aplikazio eremu, arlo, topiko eta abar jaso behar dituelako, nahiz eta bakarrik Nafarroa Garaiko lurraldeko testuingurura mugatu. Harritzekoa dugu horrela egitea, aurreko zenbakietako gai monografikoetako zenbait aplikazio eremu, arlo, eta topiko errepikatuko ditugulako; orduan gehienbat Euskal Autonomo Erkidegoko (EAE) hiru lurraldeetako testuingurura mugatu genuen eta orain, berriz, beste lurralde batera mugatuko dugu. Hau da, Euskal Herria (EH) politiko-administratiboki (baita ekonomikoki, sozialki, kulturalki, eta abar) hiru multzotan banatuta dagoenez, hiru hizkuntza politika eta plangintza ezberdin aplikatzen dira bertan; hiruretan emaitza ezberdinak lortzen direnez, hiru lurralde-multzoen arteko egoera soziolinguistikoak geroz eta ezberdinagoak dira. Ezinezkoa zaio EHri hizkuntza komunitate bakar moduan funtzionatzea. Zentzu honetan, aspaldidanik dakigu EAEn dugula hizkuntza politika eta plangintza aurreratuena, emaitza onenak bertan lortzen direla, eta egoera soziolinguistiko onena bertan dagoela. Nafarroa Garaian, ordea, egoera okerragoa da zentzu guztietan, zenbaki honetako artikuluetan adieraziko den bezala. Neurri batean beharrezkoa gertatu zaigu horrela jokatzea aldizkarian, nahiz eta beste neurri batean jakin badakigun horrela egitean EHko banatze politiko-administratibo bera errepikatzen dugula; eta beharbada banaketa bera baieztatzea ote da? Honez gain, Nafarroa Garaiari buruz ari gara, ez Nafarroari buruz besterik gabe, dakigunez Nafarroa ere bi multzo politiko-administratibotan banatuta dago-eta. Soziolinguistikoki begiratuta, Nafarroa Garaian ez dago hizkuntza politika eta plangintza bakarra lurralde (edo azpilarrualde?) osoan, baizik hiru zona soziolinguistiko bereizten dira, bakoitzarentzako hizkuntza politika ezberdina ezarriz: horrela, Nafarroa Garaia da euskararekiko egoera desestrukturatuena agertzen duen euskal lurraldea.
Soziolinguistika ikasketak UPV/EHUko hiru kanpusetan
Maitena Etxeberria, Xabier Isasi, Iñaki Martinez de Luna
Euskal Herriko Gaztetxoen eskola-orduz kanpoko hizkuntz erabilera
Kontxesi Berrio-Otxoa
1. Sarrera
Artikulu honetan agertzen diren datuak 1999an 13-14 urteko gaztetxoen euskararen
egoerari (1) buruz EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
egindako ikerketak eskaini zituenak dira (2).
Euskara eta euskal kultura 2020 Ipar Euskal Herriko gogoetak
Erramun Baxok
Iragan urteko maiatzean, BAT adizkarian aipatzen nuen Ipar Euskal Herrian gogota
aro batean sartuak ginela, propektiba eraginkor bat asmatzeko datozen 15 urteetarako.
Gogoetak bururatuak dira eta orain egitarauen aroan sartuak gara. Bilduma bat
egin nahi nuke erakusteko Iparraldeko ikus moldea euskal kulturari buruz.
Euskarazko Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT-ak)
Araceli Diaz de Lezana
“Informazioaren gizartea” kontzeptua entzun genuen, lehenengo aldiz,
orain urte batzuk eta, horrekin batera, “Teknologia Berriei” buruz
hitz egiten hasi ginen. Internetek, hau da sareen Sareak, bizitza aldatu digu:
lan egiteko modua, negozioak egiteko modua, pertsonekin erlazionatzeko modua,
zerbitzuak jasotzeko modua, informazioa jasotzeko modua… Internetekin
batera beste kontzeptu berri bat ere sortu zen “errealitate birtuala”,
gure ordenagailuaren bidez iristen zaigun beste espazio bat.
HITZAURRE GISA. 70 zenbakia
Asier Basurto Arruti
Soziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872
Asier Basurto Arruti
a.basurto@soziolinguistika.eusSoziolinguistika Klusterra
ORCID: https://orcid.org/0000-0003-3935-5872